OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
dantzatu.
sense-1
(G-nav, AN, B, L, BN, S, Sal, R; Urt I 444, Ht VocGr, Lar, , Gèze, VocCB , Dv, H; -nz- Lcc (-du), Volt 74, SP, VP 19r, Lecl, Arch VocGr), jantzatu, lantzatu (R-vid) Ref.: A (dantzatu, lantza); Lrq /dáncace/; Gte Erd 73.
Bailar, danzar (sentidos prop. y fig.). "Se usa como intransitivo. Botzaren botzez dantzatu nintzaxun (Sal)" A. " Orai éburnian gaure dantzatiagatik mitiléki " Iz R 297. " Ori ongi dantzatzen da (G-nav, AN-gip-5vill, B), neskatilla hori ontsa dantzatzen düzü (S), ba daki dantzatzen (B)" Gte Erd 73. v. DANTZAN EGIN, jauzkatu. Tr. Usado en todas las épocas y dialectos (aunque menos frecuente en los vizcaínos). En DFrec hay 34 ejs. Utilizado por lo general con aux. intransitivo; lo hallamos sin embargo con transitivo en Voltoire, Pouvreau, Astarloa, Lardizabal, Xenpelar, Soroa, Arrese Beitia y B. Barandiaran.
Xirula soinu egin drauzuegu, eta etzarete danzatu. Mt 11, 17 (Ip, TB, Echn, Samper, Or dantzatu, Hual lantzatu). Andre ederrok orduan danzatu oi dira besterekin. PasqTo 24. Danzatu nahi eztena, eztohala danzala. Saug 109. Argizagiak dire / bozkarioz dantzatzen, / ohi baño dutela / gehiago argitzen. EZ Noel 54. Nehor guti dantzatzen da edana eztenean, adimenduan dagoenean. Ax 413 (V 268). Danza zazu eta hari zaite iokoan erakutsi derauzkitzudan kondizioneen arauera. SP Phil 375 (v. tbn. 373; He 378 dantza ahal zaitezke). Nolako ziren süperstizione hurak? --Danzatzia sü horren baranoan; jokhatzia, [...]. Bp II 115. Eta sarthurik Herodiasen alaba dantzatu zen. He Mc 6, 22. Ezurrik etzutenak bezala danzatzen ziran guziak. Mb IArg I 376. Dantzatu naiz beraz atseginekin Jaunaren aitzinean, eta dantzaturen naiz berriz ere. Lg I 302. Bada danzazaite orái arin duzuláik tripa. LE Prog 118. Dantzatu direnian arbaso zaharrak, / kanporat ilki dira, husturik sakelak. Iraultza 74. Jesüsen graziak deiziet / Bihotzetik desiratzen / eta danzatzera plazer badüzie / plaza huntara kümitatzen. Xarlem 1488.
( s. XIX) Beste Konfesore bati danzatzeko lizenzia eskatzeko gogoz. Mg CC 145. Soñuarekin uda zabala olgantzan igaro badezu, igaro egizu negua danzatzen. VMg 78s. Kantak ikasteko, dantzatzeko ta beste gauzetarako. AA III 589. Gitxiago edo geijago dantzetan ez dan olgetiak ez dauka gatzik. fB Olg 9. Arako mutil eta neskatillak bazter eta okelubetan sarturik euren soñuban danzetan dabenian. Astar II 144. Soñubarekin gera alegre dantzatzen, / ez gera nekatzen. Echag 116. Ya ezen dantzatu lituzkek / Yaio izan baninduk ni / Gaztai erreak hautsetik atheratzeko egoki. Gy 120. Eskarnioz direla dantzatzen buruak. Hb Esk 229. Herodes eta gañerakoen aurrean txit askatasun andiarekin dantzatu zan. Lard 398. Jaunaren aurrean dantzatuko det. Ib. 189. Dantzatuko naiz, eta egin naizen baino aphalago jarriko. Dv 2 Sam 6, 22. Ez dezute ikusten zeñ izugarri zuhaitzak ikaratu eta ostoak dantzatzen diran? Arr GB 37. Eztuela dantzatutzen / zortzikuan gaizki. Xe 183. Ankak dantzatu ziran / aiek ikusi arte. Ud 99. Danboliñikan gabe / dantzatuko ziña, / artuko banuke nik / arbasta bat fiña. Sor AKaik 114 (137 dantzatu zagun). Dantzau begie atso sorgiñak, / Tximur ziztriñak, / Akelarreko zelaian. AB AmaE 368. Atzo ni dantzatzen ikhusi nautenek. Elzb PAd 67. Eztau asko edan bear / nai dabenak dantzau. Azc PB 306.

( s. XX) Iñauteri askotan ateratzen dana artza jantziyan loitan garbi garbi dantzatzera. Iraola 98. Jaxinto oso alai ta erdi dantzatuaz atian azaltzen da. Alz Txib 90. Ikas pilotan eta onheski dantzatzen. Barb Sup 61. Haritchabaletek egiten zian D'Esquer-en dantzatzeko ihikina. Const 24. Oraiñ Oiartzunen, gero Ernion, dagoneko Oñatin, dantzatzen zan apaiza. Or SCruz 41. Neskak pozik dantzatzen ditun danbolin soñuarekin. Or Mi 29. Yantza-yauzia hasi zelarik, bera ere sartu zen lerroan, ba eta ederki yantzatu. Zub 86 (116 dantzatu). Zapata koskor-dunak / anketan sartuta, / alpargata txuriyak / paperan artuta, / billeran dantzatzeko / aiek muatuta. Tx B II 107. Sari ori beti lau-seiren artean dantzatu bearra dek. Ldi IL 98. Emakume andaluzitar bat, jazband jotzen zuen beltzarekin dantzatzen etzan ba! ABar Goi 15. Eurekin dantzatzeko / ekar non ardetxetik. Laux AB 64. Dantza gaitezen --dio--; ekarri zaldabe. Or Eus 36. Nork esan alako andereño apaiña alain ederki dantzatu bear zanik? TAg Uzt 295. Umeek artza tximuiri begiratzen dien bezela danborraren soñuarekin dantzatzen diranean. JAIraz Bizia 29. Bestela, biar goizean nire saiets-ezurretan osabaren makilla ederki dantzatuko duk. Etxde JJ 7. Ninpak, Euridike dantzaburu zala oianean dantzatzen zirenak. Ibiñ Virgil 118. Joxeparekin dantzatzen / ari da lotsagabea. NEtx LBB 331. Hola dantzatzia beno aisago da / so egitia saihetsetik. Casve SGrazi 28. Hauk xingilika ari baitira, dantzatzen ez direnean. Lf ( in Casve SGrazi 3 ). Ni nere denboran asko dantzatu naiz. BBarand 84 (cf. ib. 99 dantzatu zuanarekin). Ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. MIH 320.

v. tbn. Ch IV 1, 8. Añ GGero 123. It Fab 204. JanEd II 52. Lh Yol 33. Anab Usauri 42. MendaroTx 39. Ataño TxanKan 117.
azpiadiera-1.1
(Con complemento directo).Danzar (una danza).
Dugun aire bat dantza, / lanari hasteko. AstLas 14. Kanta ta dantzatubaz / zortziko berriya. Echag 51. Zortziko bat, bolero bat edo beste soñu berri oetako edozein ondo dantzatzen dakienak dantzatu ditzake beretakoak milloika. Izt C 218. Berekin darabilki / iru txakur txolin, / aiekin dantzatzen du / ederki txakolin. JanEd I 70. Bai al dakik fandangua dantzatzen? Iraola 62. Aurreskua dantzatzen ari dala esan liteke. Urruz Zer 138. Biok euzkeldun ziñesmendunak / gerala ezin ukatu, / ta au olan dala, "baltzeo" zikin / ori guk nola dantzatu? Enb 180. Etxerik etxe kantatzen, / soiñua bera dantzatzen. Or Eus 175. Dantzatu fandango ta baltsa. Yanzi 71. Rumbak, guaratxak, kongak eta zambak dantzatzen eroa zirudin. JAIraz Bizia 28. Zuen eskualdeko dantza bat dantzatuko al zenidake, argitasun pixka bat etortzen ote zaidan? Or QA 191. Erran dezagun ere dantza-korda etzela Azkainen dantzatzen bakarrik. Zerb Azk 32. Egun, dantzatzen dira ezpatadantza eta beste Bizkai-dantzak Gipuzkoa, Lapurdi, Benafarroa eta Zuberoan ere, eskualde hauietakoak Bizkaian dantzatzen diran bezela. Osk Kurl 28. Dantza ontaz zer esanik ez daukat, nun-da tokiren batean era txarrean dantzatzen ez dan. MAtx Gazt 62.
v. tbn. Lh Yol 29. Const 24.
azpiadiera-1.2
(Fig.).Hacer bailar.
Dantzatuko at nik, ago pixka bat. Sor AuOst 92. Migel Tupa zalakuan, artu eta eskalletan bera bota. --Dantzatu zuten ederki. Iraola 55. Bere apetak asetzeko elburua zuten morroiak lez dantzatu oi zituzten. EAEg 2-3-1937, 1185.
azpiadiera-1.2.1
(G-azp, AN-5vill ap. Gte Erd 218 ).
(No ref. a personas).Sacudir, mover, darle a. "Nabala ongi manejatzen du: nabala ondo dantzatzen du (G-azp, AN-5vill), [...] ongi dantzatzen du mingaña (AN-5vill)" Gte Erd 218. v. dantzarazi. Tr. Empleado por autores guipuzcoanos, se documenta desde mediados del s. XIX; es frecuente sobre todo en bersolaris y textos de carácter popular.
Baña otsetara esnatuta, burua dantzatu utsarekin, len bezala jarri zan. Lard 145. Lore guziak igartu ziran, eta zuhaitz eta landareen ostoak oritu, eta berenez erortzen etziranak, aize otz gogorrak dantzatuaz botatzen zituen. Arr GB 61. Asitzerako pentsatu / fusillak nola dantzatu! Xe 410. Egon aundirik ark eztu egin, / ankak dantzatu zituban. PE 43. Berriz etortzen bada / dantzatu makilla. JanEd I 55. Zortzireun baño geiago mutill, guziak makilla dantzatzen txit trebeak. Arr EE 1885b, 474. Beren zardaiak danzatuaz. Ib. 474. Mingaiñ ederrarekin / mundua adoratu, / ezpañak dantzatu, / burua kantsatu. AzpPr 129. Ogei eta lau urte onetan / dantzatu ditu arriyak, / baita gañera plazetan egin / marka ikaragarriyak. EusJok 52. Gaur etzera zu gauza neretzat / plazan aizkora dantzatzen. Ib. 137. Gezurrarekin ez du baliyo / dantzatutzia mingaña. EusJok II 137. Goizetik emen, arratserako, joanda billa non! Zangoak dantzatzen zitun. Or SCruz 55. Tiro-soñu bat izan zan eta / ankak dantzatu zituan. Tx B I 188. Arrauna fuerte dantzatzen dute / bera jetxi ta gora iyo. Tx B II 81. Bear ez dan moduan / dantzatu mingaiña. MendaroTx 39. Abatariak [...] bere abata dingi-danga, dingi-danga dantzatuz. Anab Usauri 137. Migel agertu bitartean neskatil biak, urduri, orrazkera ta soñekoak dantzatu bitzate. Lab EEguna 88. Makilla dantzatuaz. Lek EunD 29. Senarrak dantza deza makilla / andrearen bizkarrean. Or Eus 170. Esku-zapiñoa dantzatuz bialtzen zien jokalariai agur beroa. TAg Uzt 228. Neke-Legediak onelakoen aurka zigorra dantzatu oi duan arren. EAEg 28-11-1936, 414. Laisterka ioan al zan belaunak dantzatuz urrutiko eskualdera, eman zeniona alperrik an xautzeko? Or Aitork 33. Egunez txoriei begira ibilliko intzan-da, gero arratsean oñak dantzatu bear. NEtx Antz 49. Elorri-oñean zintzilik kanpaitxo bat ixiltzeke jo ta jo ari zan. --Aizeak dantzatuko zian-da. Ib. 50. Gazte maiteok, begira ondo / gaur ankak nora dantzatu, / Kanpoan dana larrosa danik / etzazutela pentsatu. Basarri 136. Ba-ziran labaiña dantzatzen oso yaioak ziranak eta aiekin etzegoen jolasik. NEtx LBB 40. Euriak eman dio berriro len baiño areago kristalak dantzatzeari. Ib. 105. Bere gomazko porra zar aundi ura dantzatuz. Ataño TxanKan 236. Eta azkenik luma artuta / dantzatu zuan besoa. MMant 165. Intzensua pixtu du / alako batean, / potea dantzatzeko / eskuko katean. Zendoia 40. Irten zulotik, donostiarra, / mingaña ongi dantzatu. MEIG I 42. Gina gaxoa saiatzen da, ba; batean mutur-joka --edo zimatik tiraka--, bestean ezpata dantzatzen. Ib. 157.
azpisarrera-1
DANTZATU ERAGIN. Hacer bailar. v. dantzarazi.
Mesede onen sariya eman zioten dantzatu eragiñaz nai ez zuan fandangua soka batetikan zintzilika. Apaol 99.
azpisarrera-2
DANTZATZEKE. Sin bailar.
Zertan gaude emen soiñua dantzatzeke, Kati? NEtx LBB 197.
dantzatu
<< dangada 0 / 0 dastatu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper