(
V, G, AN, BN-baig; Añ),
burahin (
S),
burarin (
Casve)
Ref.:
A;
Lrq (/büáhin/);
Etxba Eib;
Satr VocP;
Elexp Berg;
ZestErret
.
Casquivano, frívolo; necio, de poco juicio.
"Botarate"
Añ.
"Orate, sin juicio"
Ib.
"Cabecilla, de poco juicio"
Ib.
"Ligero de cascos; sin. txoriburua
"
Etxba Eib.
"
Ezta mutill txarra baiña buruariñ xamarra
"
Elexp Berg.
"Étourdi"
Casve.
v. BURU ARINEKO.
Tr. Documentado desde principios del s. XVIII; hay testimonios en todos los dialectos literarios.
Nork ere koleraz, mendekuz edo herraz erranen baitioke bere anaiari buru arina, merezi du juiamendua.
(Mt 5, 22).
ES 120 (Lç, TB, EvL, HeH, SalabBN, Ip, Dv, Ur er(h)o, He erro, Echn ergel, Samper juiziobageko, Ol, Ker, Or kirten, Leon zozo, IBk zoro
).
Zer diozute, eropotzak, buru ariñak; zer darauskiezute?
Lar Cor 152.
[Emasteki] buru arina ta alkegábea.
LE Prog 124.
Exhorta zazu buru-arin laguna.
Iraultza 80.
Batu ziran [...] auzuetako lagun batzuk (ez jente buru ariñik, onelakueentzat ez zan a etxe gustokua ta eurak bere ez ziran eureen nai).
JJMg BasEsc 264.
Ez umiak, ez gazte buru arinak.
fB Ic II 230.
Batzubetan errondan gau guztijan, lagun buru arinakaz.
Astar II 96.
Bildur ziran [kofradijan] sartuten jakinik lengo bizitza galdua, ta zein buru ariña zan.
Ur MarIl 72.
Neskatx buru-arin onen eresi guzia, bere gorputza andade bat egiñik erakustea zan.
Lard 397.
Zein errexki buru arin eta ergelek sinhesten zituzten.
Hb Egia 56.
Funtziyo eta erromeriyak / mundutarrentzat egiñak, / bañan ez dute konsideratzen / nola den buru-ariñak.
Xe 344.
Konbeni dira buru ariñak / juiziyuan sartzeko.
PE 60.
Buru ariñen señak ematen dituzte, jakintsu aundi diralako ustietan.
Bv AsL 201.
Gizon atsegiñak / daude utsegiñak / gaizki itzegiñak / obra txarra egiñak, / edukatu gabeko / buru ariñak.
AzpPr 83.
Buru arin eta buru ahul baizik ez bagine.
HU Zez 144.
Ona bialduteko / mutil buru-arinak.
Azc PB 320.
Ch-n ordez Tx oitu dogulako, askok arpegi artu dauskue; buru-arintzat artu bere ez gitxik.
Ezale 1897, 33a.
(s. XX)
Arrotz, ez-jakin, herabe edo buru arin.
JE Bur 209.
Nagusi gazte buru-ariñak jolas-demetan zeukalako ainbat zeregiñ.
Ag G 128.
Oiukirik parragarrienak erdi frantzes erdi euskeraz ematen dituen gazte buru-arin bat.
A Ardi 90.
--Zelan dagoz garixak? --Giputzak, Jauna, giputzak. --Zer esan gura dau giputzak? --Buru ariñak.
Guerra EAlde
1922, 7 (ap. DRA
).
Geroa dela geroa / buru arinen leloa.
Ox 88.
Astotxoa aurrean dezula, etorri buru-arin eta esaeratsu.
Muj PAm 13.
Juiziorikan eztezun txoro / arlote buru ariña.
Tx B III 41.
Ez ikaratu, iratxo au bitxikeri utsetan dabilla; arako buruarin gogo-aldartetsu deritzoen ua da.
Or Mi 74.
Itz gogortxoak esan ere bai, neska "aldakor" eta "buru arin" arengatik.
Anab Usauri 33.
Edan barik eguanian etzan zorua, gizon buru ariña baño.
Kk Ab II 95.
Gizaseme asko buru-ariñak gara.
Eguzk GizAuz 7.
Bereala zorabiatzen zitun neska buruariñak aren ausardikeriak eta azpiko mintzaerak.
TAg Uzt 62.
Jokoetxera zijoaken buruarin oitugabeak zearo lumatzea.
Ib. 170.
Txori buru-arin sailla.
'Aturdidos pájaros'
.
Zait Sof 170.
Gizon buru ariñ eta biotz kaskarrekoak.
Munita 36.
Ez dut ain buru-ariñ izan nai, gizon arek Zugandik au merezi izan zula ez siñesteko.
Or Aitork 375.
Jantziko duen soinekoaz baizik ez dela arduratu darakusagu: neska buru-arin eta azalekoa zelako seiñale bat.
Mde Pr 173.
Zein buru arin, ergelak geran / ortaz ez konturatzeko.
Basarri 101.
Neskamea buru-arina zelako, eta etzeukan apaizaren zuhurtzia.
Arti Ipuin 25.
Ez eban izaten emazte onak zeregiñ makala lengora ekartzen senar buru-ariñori.
Etxba Ibilt 466.
Etzaitezela betiko galdu / buru-ariñen peskizan; / ezkondutzeko tratu orretan / presarik etzazu izan.
Uzt LEG II 87.
Ez da egin izan liburu ori bezain alai ta buru-ariñik.
"Disparatado"
.
Berron Kijote 82.
Zankho arhin, bürü arhin, / elhestari ere eder.
Casve SGrazi 104.
Areitariko bost [neska] buruariñak ziran, eta beste bost zuurrak.
Ker Mt 25, 2 (Lç, He, TB, Dv, Ur, Ip, SalabBN er(h)o, Echn, Ol, Leon, Or ergel, Samper nezia, Hual talentubagedun, IBk, IBe zentzugabe
).
Zer burutu daike mojatxo batek bere lau orma artetik? Buru-arin askotxok uste dauan baiño zertxobait geiago, ziurki.
Onaind STeresa 51.
v. tbn. MendaroTx 186. Yanzi 239. NEtx Antz 19. Olea 180.
(Usado como apodo).
On Pedro, alan bazan Mari Buruariñ, / izen ori ederto jarri eutsen egiñ.
AB AmaE 249.