1.
(V, G, L, Sc ap. A);
braun;
briau (G-azp)
Ref.:
A;
ElexpBerg;
ZestErret. "Onomat. de la caída, ruido de un golpe, aparición repentina, acción brusca y momentánea"A.
"Basuan ninddoiala, brau! oillagorra urten jatan ankapetik"Elexp Berg.
"Eroi zaio erra hori ta, jakiña, udez betia eon hura ta, jata briau! txindrau guztiyak bildurtu"ZestErret(s.v. txindrau).
v. bliu, rau. Cf. briu-brau. Tr. Documentado en textos del s. XX, sobre todo septentrionales.
Martin, zuri zuria egina, begiak zorrotz, brau xutitzen da. BarbSup 11.
Gure Sansonek, hiru ehun pintako barrika hartu zuen bere bi besoetan, bizkarrera berak altxatu, bizkarrean ereman athe aintzinera, eta, brau, orgetan ezarri. Ib. 146.
Iruleak brau hartzen du padera, eta, pla, urina botatzen Laminari, begitartearen erdira. "Brusquement".BarbLeg 24.
Oldarraren hartzeko, badoa hogoi bat urhats gibelerat, eta palenga izigarria arthikitzen du bere ahal guziarekin... Brau! badoazi portaleak lurrerat!Ib. 130.
Kurtu deneko, brau, jauzi egiten dio debruak gainera. "Soudain".Ib. 131.
Oillarraren kükürüküa entzün zielarik, brau! harria urthuki zien ühaitza behera. (S). AEY II 234.
Zaldiaren arrabotsa entzutearekin, alportxak brau! aurdikitzen ditu sasirat. LfMurtuts 41s.
Amari gau on erranik, ixilixila igan zen, eta brau! oherat erori. Mozkortzetik 4 (ap. DRA).
Kantunamentüko aphezak, algarganat biltzen zienian, nuiztaik-nuizta laket zien haen amiñi bat herritatzen, bena brau arrapostia ükheiten zien xorrotx eta xüxen. Herr 14-2-1957 (ap. DRA).
Sartzen naun gero, braun! sare barrenean, ta banan banan arturik, ortzakin [uso] bakoitzari lepoa biurritzen ziotenan...EstonIz 65.
Orduan, brau, semea xutitzen da eta kanporat doa. JEtchep 49.
Brau itzulirik brixta brixta etxerateko bidea hartu zuen nigar hipetan. Othoizlari 24 (1960) 298.
Geiagoko bage... Braun!!... Atadian egundoko takarradea egin dabe perdigoiak, eta an egon dan argi-bonbillea zazpi zati egiñik, illunpean geratu da etxaleku au. ErkiagBatB 143.
Edan eta brau jalitzen da. LarzSenper 100.
Doidoia hautsaren hartzeko denbora duzu eta briau! erranen dautzute (radioan) beharriak hausteko heinean, mundu berri bat sortuko dela hogoigarren mendeko gaztekin. Herr 4-6-1964 (ap. DRA).