Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bizkitartean.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en autores bajo-navarros y labortanos de todas las épocas, ya desde Leiçarraga (no lo usa sin embargo Axular). Se encuentra tbn. en Iturriaga y Arrue, y en los navarros Iraizoz, F. Irigaray e Izeta.
etimologikoa
Etim. De bi(a)z bitartean 'entre dos (cosas, sucesos)' de donde *bizpitartean (cf. bizpahirur, bizpalaur cuyo formante intermedio es ezpada ), y de aquí, por disimilación, bizkitartean .
sense-1
1. (AN, B, L, BN; Lar, (G, AN), Hb, Dv, H; bizkitertean B). Ref.: A; Izeta BHizt2.
Tbn. el ambiguo "cependant" en SP, Ht VocGr , Lecl y VocBN (v. infra (3) ). Mientras tanto, entre tanto. "Interinamente" , "(en) tanto, entre tanto" Lar. "(En o entre) tanto" . "Pendant ce temps" Dv. "Pendant cet intervale, cependant" H s.v. tartea. "Bizkitertean ardo xorta bat edan dezagun" Izeta BHizt2. En algunos de los ejemplos que citamos resulta dudoso su significado. v. BITARTEAN, ARTEAN (e), biztartio.
tradizioa
Tr. De uso no muy extendido después del s. XVII, aunque los pocos autores peninsulares que emplean el término lo hacen sobre todo en esta acepción.

Ministrék distribuitzen drautzate populuari ogia eta kopá, [...]. Bizkitartean zenbeit psalmu kantatzen da. Ins B 5r. Eta bizkitartean ethor zitezen haren diszipuluak. Io 4, 27 (He momentu hartan, LE berealá). Ilkhi zitezen bada hiritik, eta ethor zitezen harengana. Eta bizkitartean othoitz egiten zeraukaten diszipuluék. Ib. 4,31 (He, TB, Dv bizkitartean; LE bitarteó, Ol, Or bitartean, Leon anartean). Eztuzu nahi berzeen begira egon. --Baita bizkitartean goazen ikustera zer den onik kusiñan. "Mais cependant allons voir" . Volt 161. Bizkitartean hersturen da Antekrist ephera, / Zenbat Iaunak permetitu baitioke luzera. EZ Man I 74. Ezen mundu gaixtoaren trebesien artean, / Iauna bistatik eztuzu galdu bizkitartean. EZ Man II 25. Bizkitartean inpazienzia handiarekiñ biziko naiz, berriz zu ethor arteraiño. 119. Üken behar dü, moiena dükeenian, ororen errendatzeko borondatia, eta bizkitartian errendatü behar dü ahal dezakeena. CatLan 96. [Zakurra] begiak armaturik, gurrinka egiñaz, / eta bizkitartean arister bat janaz. It Fab 254. Bizkitartean, hil-ezkilak hasi dira. Dv LEd 184 (Cb Eg II 101 onetan). Ill gaitean baño len joan nai degu bera ikustera. [...]. Bizkitartean Jenobeba, [...] ederki zuspertuaz zetorren. Arr GB 132. Bizkitartean agureak aurrera eta aurrera dijoaz. Arr EE 1882c, 554. Bi gizonak, bizkitartean, elgarri buruz heldu ziren, izigarriko oldarrean. Barb Sup 182. Han, ezkila-dorrean, ezkilak intzireka abiatu ziren. Karrikan, bizkitartean, ezko-xirio benedikatuak, lerro lerro, phizten ari ziren, etxe guzietan. Ib. 142. Mexicon dugu gure gizona osasunez sendo; lanean azkarki, baño ongi irabazten. Bizkitartean eta jadanik lau seme-alaben aita dugu. FIr 132. Atera ziran bada iritik ta arengana ziran. Bizkitartean bere ikasleak eskatzen zioten esanez: "Maisua, yan zazu". Ir YKBiz 71. Bertze ordu bat egon ziren, ilunabartu arte. Bizkitertian, antolatu zituzten eginbear zenbaitzuk. Izeta DirG 73.
sense-2
2. (Urt, Lar, , Dv).
(Precedido de frase relativa).Mientras. "Mientras [...], artean, bitartean, bizkitartean. Y se posponen, cuando vienen con verbo" Lar. " Bizi naizen bitartean vel bizkitartean " Urt II 380. v. ARTEAN (c).
Baina ni ethorten naizen bizkitartean, berze bat ene aitzinean iausten duk. Io 5, 7 (He nohaken bizkitartean; LE bitárteo, TB denboran, Dv, HeH artean). Populuari konjit lemon bizkitartean. "Cependant qu'il donnerait congé au peuple" . Mt 14, 22 (IBk bidali bitartean). Iaunaren gorputza thonban barrena zetzan bizkitartean, iautsi zela haren arima ifernuetara. Mat 59s. Erratziketzu zuk ere othoitz hauk, aphezak aldarean bereak erraten tuen bizkitartean. EZ Eliç 41. Gure begiak lotan egonen diren bizkitartean gure espiritua zure aitzinean iratzarria egoiteagatik. Harb 397. Hainitzek dute Iesus maite gaitzik gertatzen etzaien bizkitartean. SP Imit II 11, 1 (Mst heltzen etzaieno, Echve ez dan bitartian). Bera urrutietan ibilli zan bizkitartean igaro zitzaion guzia nagusiak kontatu zion. Arr GB 89. Lanak irauten duten bizkitertian. Izeta DirG 105.
azpiadiera-2.1
(Tras sintagma nominal en caso absoluto).Durante.
Nior nior ere, [...] eztadiela danza gizonki ta emazteki nasirikako danzetan meza eta elizako ofizioak bizkitartean. (AN, 1750). ETZ 81.
azpiadiera-2.2
(Tras participio o sintagma nominal en caso absoluto).En el intervalo hasta (que). v. bizkitarte (2).
Heldu den hilaren hogoia bizkitartean. (Sara, 1769). RIEV 1934, 694. Baitegi nagusira aldatu zuten juizioa egin bizkitertian. Izeta DirG 125.
sense-3
3. (BN ap. A ; Urt III 19, Hb).
Tbn. el ambiguo "cependant" en SP, Ht VocGr, Lecl, VocBN y Dv (v. supra (1) ). Sin embargo.
tradizioa
Tr. Este uso adversativo, documentado desde Haramburu, es casi general ya desde mediados del s. XVIII en los autores labortanos y bajo-navarros. Se encuentra tbn. en Iturriaga y F. Irigaray.

Zure laudatzea da gure eginbidea; bizkitartean, helas! ingratak gara eta hotzak. Harb 370s. Bizkitartean emazu falta zerorren eta zure bekhatuen gainean noiz ere grazia ezpaitzaitu emaiten. "Tamen" . SP Imit IV 15, 2. Eta hitz eder hek erranez gero uste dute nolakoak baitira hitzak, berak ere halakoak direla; bizkitartean ezta egia. SP Phil 337. Ez gara gizon arrazoinaz baizen, eta bizkitartean gauza bakhana da gizon arrazoinezkorik kausitzea. Ib. 382 (He 386 hala ere). Eztute gusturik haragiarentzat baizen; bizkitartean zer han kausitzen dute? Ch III 34, 2. Eta itxurapenezko ontasunetan atsegiñ gehiago hartzen dutenak zuk egiazkoetan baiño. Bizkitartean maiz enganatuak gerthatzen dire bere esparanzetan. "Equidem" . Ib. 3,4. Egiaren kontra minzatzen denak ustez bizkitartean egia erraiten duen, gezurra erraiten du? CatLav 141. (V 74) Aithor-agun ordean bakharrak direla hunela bizi-direnak Jaunaren zerbitzari beren artean; bakhar hek bizkitartean, egiten dute elizaren indar guzia. Lg I 212s. Iduriz Joseph ene esposari eta niri hañitz gosta behar zitzaikun Israelgo bazterren uztea; bizkitartean ezginduen nazkadurarik batere erakutsi. Mih 109. Bizkitartian, desiratzen zien kargu hura uken dien bezin fite, hasten duzu haren mezperetxatzen. AR 30. Aberatsa dauka bere burua deusen beharrik ez duela, dio bere baithan, eta bizkitartean erromes eta miserable da. Brtc 102.
( s. XIX.) Ikhusia da bizkitartean, eztitekela eman bizitzeko erregelarik guzientzat. Dh 46. Harritu ziren mintzatzen zelakotz emazte batekin; bizkitartean nihork ez zuen erran: zer galdegiten duzu? "Nemo tamen dixit" . TB Io 4, 27 (Lç badarik-ere). Ezen nahiz bekhatu egin duen, bizkitartean ez ditu ukhatu Aita eta Semea eta Izpiritu Saindua. JesBih 462. Nahiz kontzebitua izan zen inozentziaren pribilio guziekin, [...], beldur zen bizkitartean bekhatuarentzat. MarIl 86. Zori onekoak alako tokietan bizi diranak! [...] --Bizkitartean an ere lan eginda bizi da jendea. "Entre tanto; [fr.] cependant" . It Dial 41 (Ur bitartean, Dv bizkitartean, Ip haregatik; parece inapropiada al sentido del texto la versión española "entre tanto"). Bizkitartean txingurriak ez dute egorik. Ib. 31 (v. tbn. 18, 34, 41, 119). Sinistatu nazazu: / nik, adiskidea, / oraindika ez dakit / zer dan nekatzea. / Bizkitartean nago / beti uguiturik, / jan baño jan naiago / eta ezin janik. It Fab 35. Oi nere Salbatzailea, ixilik zaude gurutze horretan, eta bizkitartean nere bihotzean entzuten dut zure mintzoa. Dv LEd 94. Zikhintasunetik heldu dira gaitz asko. --Abere guti hiltzen da bizkitartean. Dv Lab 213. Bizkitartian yan zutenak baziren bost mila gizon. "Autem" . SalabBN Mt 14, 21. [Izarrak] izari guziez goiti dire. Bizkitartean hedatzen dute argia lurreraino. Hb Egia 40. Zentzu gabeek ez dezakete holako gauzarik asma ere, eta are gutiago egin. Eta bizkitartean, Apostoluek egin dituzte. Lap 308 (V 140). Nahiz etzuten haur hura baizik, eta hura ere noizpeit izatua, bizkitartean [...] ereman zuten Tenplorat beren haur maitea. Jnn SBi 35. Bizkitartean, lege horrengatik beti izan dira, oraino ere izaki, eta beti izanen eskelariak. HU Zez 34.

( s. XX.) Ihardetsiko dautzut ezetz bizkitartean, harrituko bazira ere. JE Bur 83. Horra zertako barkatzen dautzudan. Bizkitartean, hartu berrogoi liberak itzulatzu lehenik. Barb Sup 161. Ez da laborari, ez da hargina, [...]. Bizkitartean badaki nunbaitik bere hazkurria kausitzen. Zub 21. Entzuna naiz, otsoa arrapatzeko zuloa edo artea izanen ote zen leen leze ura [...]. Bizkitartean, Otsolezea bezala, itz asko baditugu bazterretan otso aberearekin ikustekorik ez dutenak. FIr 167. Eskuara ez dakitela! Nolaz bada hori? Zuk badakizu ontsa bizkitartean! JE Ber 31. Bizkitartean (Jainkoaren nahia!) gezurtia bezalako gezur-iresle guti da. Lf Murtuts 9. Bizkitartean buru beroak ez diren herritar batzuek geroneri finkatu izan daukute baietz. Zerb Azk 39. Ezkon-gelan sartu erpai zegoen. Bizkitartean Helenak aurrea hartu zion. Mde Pr 183. Hauxe da gizon horren jazarkundea! Bizkitartean, ez dut nehori bortxarik egiten! Larz Iru 146 (Lek bañan). Frantses saindutasun gorenerat goizik igan balinbada, bazituela bizkitartean denek badituzten jaidurak. "Cependant" . Ardoy SFran 92. Bizkitartean erranen dut holako fedearekin hasi ondoan zerbaitetan aintzinatu dela bertsolari krixtaua. Larre in Xa Odol 17. Ikusten nuen hola ez nintzala urrun joaiten ahal eta bizkitartean bizi behar. Etchebarne 133.

v. tbn. He Gudu 68. RIEV 1934, 689 (Osses, 1792). Jaur 121. Gy VI. Elsb Fram 150. Arb Igand 47. CatJauf 25. StPierre 13. Ox 105. Iratz 62. JEtchep 55.
bizkitartean
<< bizitza 0 / 0 bomitatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper