OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
betan.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional no suletina. Al Sur se encuentra en Orixe, y en la expr. bet-betan tbn. en otros autores meridionales modernos. En DFrec hay 2 ejs., septentrionales.
sense-1
1. (L, BN; VocBN , Dv, H; -th- Foix) Ref.: A; Satr VocP .
A la vez, junto(s); de una vez, de golpe. "Guziak betan etorri dire, ils sont tous venus à la fois. Ez goan guziak betan, n'allez pas tous en foule, en masse, ensemble" Dv s.v. beta. "Zoazte oro betan, allez tous ensemble. Syn. batean" H. "(À la) fois" Foix. "Juntos" Satr VocP. v. BATEAN, BATERA.
Ezen nola Itsasoko handi arrain Baleak / Iretsten baititu betan antxo kontu gabeak. EZ Man I 96. Zeru lurrak ditu Iaunak / betan iharrosiko. EZ Noel 31. Guziak betan eta bat banaka ene ararteko enplega daiteala, Iaunaren laudoriotan. Harb 410. Zu zare ithurburu bakharra, zeiñetan baitire, izatu eta izanen baitire bethan ontasun guziak bere perfekzionerik handienean. Ch III 21, 2 (SP batetan, Mst alkharreki). Munduko gauza guziak betan zure aitziñean ikhusten bazintu ere. "Si cuncta videres præsentia" . Ch I 20, 8. Betan edireiten da Zeruan eta mundu guzian diren ostia konsekratuetarik bakhotxean. CatLav 240. (V 122) Nahiz gaudezen iratzarriak, nahiz gaudezen lo, guziak betan bizi gaitezentzat harekien. " Simul" . He 2 Thess 5, 10. Nihor ez da, bertze alde, bi nausi, betan, zerbitzatzeko gai denik. Lg II 148. Izan da bethan Birjina eta Jinkuaren Ama. CatLan 74. Halaz Mezako Sakrifiziua oferitzen zizin betan gauza horien ororendako. AR 235. Betan kausitzen da zeruan eta lurrean. Brtc 227. Aita, Seme, Izpiritu Saindua / Adoratzen ditu betan. Monho 154. Zer estatu, [thormenta] horiek guziak betan pairatzeko lituzkenaren estatua! Dh 164. Erraten da ondikozko damnatuek mement bakhotxean jasateko dutela thormentazko eternitate oso bat. Bada gisa berean [...] zeruko dohatsuek betan gozatzen dute zorionezko eta gozotasunezko eternitate bat. Ib. 181. Harturik atzaparretan, / badarama gora airetan; / baiña denbora berean / oro badarraizko betan: / ihiarekin igela. Gy 66. Erien atsegina, betan ikustea / Gorphutz eta arimen arthadun yendea! Hb Esk 205. Nafarroako etxe zaharrak badire, / bi Nafarroak luze betan bizi dire. Ib. 77. Koran eta ezpata betan zioazen, eta hala herriak atzeman ziren. Hb Egia 82. Zenbaitek izen handi guziak nahasten dituzte; bat bertzearekin altxatzen, gero guziak betan ehozteko. Ib. 52. Bere lagun guzier mezutu zioten Iñaziok Errumarat ethor ziten, betan indar egiteko. Laph 174. Auverñiako berrogoi eta hamar laborarisa ere yuan ziren supliziorat, guziek zutelarik kantatzen betan kantika bat frantsesez ongi ezagutua dena. Elsb Fram 115s. Aphez eta Errege: bi bothere betan, / oi! zein ederki dauden haren eskuetan! Zby RIEV 1908, 604. Orok ikhusi nahi eta gozatu eta futxo ezin sar oro betan. HU Zez 118. Biba eta fuera, biak betan; ez aldizka, bainan oren berean biak. Ib. 98. Zuk oro betan nahi zintuzke entzun; eta nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. HU Aurp 58. Aspaldi bizi gare Kristoren legean, / Betitik sinhetsirik Jainko bakharrean. / Igandean lorian gure elizetan, / Guziak garelarik kantaz hari betan. Arb Igand 138. Egundainoko jende guziak, elgarretarat bildurik, Jesu-Kristok betan jujatuko ditu. Dih GirLeg ed. 1897, 35.
( s. XX) Xoratzen da edozeren itxura guzier beha, aldizka edo betan. JE Bur 109. Arraidu ginen noizbeit ezteiliarrak eta, [...], kasik oro betan mintzatzen hasi. Ib. 132. Hotza eta gosea biak betan jasanik. StPierre 22. Gero, hi bahaiz eta ni banauk, biak betan, oldar itsusian, elgarri buruz badoazi. Barb Sup 94. Gudukatzeko xuti litazke / heien haur guziak betan, / aita zaharren irrintzin gaitzak / adiaraziz airetan! Ox 162. Beraz behin, / Jaun Mattin eta Jaun Pettan / ez dakit nungo bi asto, / bazoazin / biak betan. Ib. 97. Zer uste duk ala ni, hi bezala, aldian bat ari behar naizela? Denak betan behar ditiat athera. Barb Leg 128. Laster ama maitea / etxean da sartzen, / bere haur orok dute / betan besarkatzen. Etcham 175. Gerriek pakerik ez, mingaiña lanetan, / alorra aiñako sailla deramate betan. Or Eus 274. Eguzki bera dirudi, ua / ala xêtzen duan baia; / uda-neguen edertasunak / betan edertzen du kaia. "El puerto concentra en sí toda la belleza de paisaje de verano e invierno" . Ib. 390. Soka alimale bat dorrean loturik, herritar guziak haren bi aldetarik eman ziren, eta indarka hasi ziren oro betan zoinek gehiago tira. Lf Murtuts 19. Hemen ez duk arrazoinik hoinbertze [ardi] betan errebelatzeko! Larz Iru 92. Azken aldikotz kusi ginuen iragan Salbatoretan, / Eiaralarre herri maitean kantatu ginuen betan. Xa Odol 143. Jende maitiak, nere bizia / ez baita beti gozoa, / nik betan zaindu behar ditut / etxea eta auzoa. Mattin ( in Xa EzinB 93 ). Makur guziak betan. EZBB II 55.
sense-2
2. (SP, H, Foix ap. Lh.).
Al instante, inmediatamente; de repente, súbitamente. "Incontinent, tout à l'heure" SP s.v. bertan. "Betan agertu zaut, il m'est apparu tout d'un coup, inopinément. Syn. bet-betan, bat-batean, beingo beingoan, supituki, sart, sartakoan" H. v. BET-BETAN.
Apurtxo bat bakeaz da mundua gozaturen, / Ezen señaleak betan eztire konplituren. EZ Man I 80. Idolak aldaretan / betan dire mututu. EZ Noel 55. Bulharra zitzaion betan / mirakuluz ethorri: / edoskitzera zioen / eman bere Haurrari. Ib. 51. Noiz-ere uste baitut segurean naizela, zeren eztudan hirriskua aitziñean ikhusten betan kausitzen dut neure burua den haizerik xumeenaz etxatua. Ch III 20, 1 (SP ni ohartu gabe). Zure burua sentitzen duzunean betan zeruraiño altxatua. Ib. 6,3 (Mst bat-batetan). Oi gauza miragarria horla betan altxatzen bainauzu. "Sic repente" . Ib. 8,1 (SP horrein laster, Mst hañ thenpora llabürretan). [Manatu zion] egin zezaten, zazpigarren egunan, betan, harramantza borthitz eta min bat. Lg I 190. Nehor eztela betan huntarzunik edo bertuterik handienera heltzen, ez gaizkirik sordeitxenera erorten. AR 39. Gure lehenbiziko burasoek jaten dute fruitu debekatua eta betan galtzen dute, beretzat, bere ondoko guzientzat, gorphutzeko eta arimako bizia. Brtc 97s. Ala hire kruela, o bekhatu mortala, betan hain miseria eta lazeria handirat aurdikitzen naukanaz geroz! Ib. 102. Amets bat, ez deus bat, harentzat da askiko / Maitheaz dioanean, / Hari betan bihotzean / Trantzea sar-arazteko. Gy 299. Neguko egun batez baitzen atheratu / etxeko ingurutara / itzuli bat egitera, / betan ikhusi zuela / elhur gaiñean zatzala / suge bat hilla bezala. Ib. 161. Betan urak handiturik / itho ordean ibillirik, / nekhez zen heldu hegira. "Tout d'un coup" . Ib. 127s. Zenbatek gure egunetan / aberatstu nahiz betan, / daukatena segurean / duten ezartzen menturan! "Pour vouloir trop tôt être riches" . Ib. 93. Adin osoa gabe, haurrak baditu arraioak adimenduan; etzaio betan argitzen izpiritua. Hb Egia IX. Bada molde bat burrastatua eta ixurtzen betan ophil gatoa barnerat. ECocin 39. Bost emaztek edan dituzte hamalaur pinta arno betan, / Jokhaturik kartetan. ChantP 308. (Bordel 77 bepetan) Bethan, gauzak ganbiatu ziren: erreka agor, zuhaitz eta belhar gabeko, batian sartuak ziren. Atheka 39. Ardi-etxolak zauztan / betan gogoratu, / eta desertur gisa / nintzan eskapatu. Etcham 197. Geroenean ezkilla jo du; / jokua betan geldia: / eskua jaso, txapela arrotu, / denek lurrera begia. Or Eus 424.
azpisarrera-1
BETAKO. General, que afecta a muchos a la vez.
Betako jujamendu horrek hautsiko othe du lehen bakharka egin jujamendua? Dih GirLeg (ed. 1897) 36.
azpisarrera-2
BET-BETAKO (Dv). Instantáneo, repentino.
Hain guti idurikitzen zuen bet betako khanbiamenduak aurdiki zuen espantitze agradagarritik atheratzeko. MarIl 99. [Izpiritu Sainduak] bethe zituen graziez, eman ziozkaten bet-betako berthuteak. Jaur 200. Bet-betako heriotzeak ez dire segurki bakhantzen hari! Dih MarH 307 (ap. DRA).
azpisarrera-3
BET-BETAN ().
azpisarrerakoSense-3.1
a) (BN-baig; Hb, HeH Voc A, Aizk, Dv, H; bepetan BN-baig). Ref.: A (bepetan); Satr VocP. De pronto, repentinamente; inmediatamente, en un instante. "Betbetan, bat batean" HeH Voc. "Bet-betan, de but en blanc: de propos délibéré". Hb GH 1929, 85 (la trad. parece convenir más a bete-betean). "Denbora bet-betan erori da, le temps est tombé tout d'un coup" Dv s.v. beta. "Bepetan (BN-baig), de repente" A. v. supra (2); BAT-BATEAN. Tr. Documentado en textos septentrionales desde comienzos del s. XVIII. Hay algunos ejs. meridionales del s. XX. La forma bepetan se encuentra en Bordel, Oxobi y Gaztelu. En DFrec hay un ej. de bet-betan y otro de betbetan, ambos septentrionales.
Damasa joaiteko bidean zen denboran argi distiatzen zuen batek betbetan jo zuen eta arthiki zuen lurrera. CatLav 428s (V 203). Denbora berean ikusi nuen betbetan agertzen zaldi zuri bat. He Apoc 6, 2. Jainkoak ez duela bet-betan punitzen Faraonen gogortasuna, bainan bai aldizka. Lg I 125. Arratsaldeko hirur orenetan iguzkia goibeldu zen bet-betan. Lg II 281. Zoin deitzen baitituzte otoitzezko bulta labur batzu, erran nahi baita, Seint Augustinek dioen bezala, bet-betan eiten tugun batzu. AR 79. Bekaturik handienetan erorten direnak, lehenik falta txipietarik asten direla, eta nehor bet betan eztela sordeitxenera joaiten. Ib. 38s. Guti-gutiak dire kolpe-kolpez eta bet-betan saindutzen direnak, eta orobat bakharrak dire berehala bekhatu mortaletan erortzen diren justuak. Brtc 110. Hire plazer gozoetan / bihotzerat / heldu ohi zauk bet-betan / edo-zer trublatzerat. Monho 112. Aspaldi lur bihurtu haragiak / erraustuak ziren hezurretan; / osaturik instant batez guziak / bizterat doaz bet-betan. Ib. 116. Izurrikeria hek guziak bet-betan pharatzen zaizko begien aitzinean. Dh 146. Baldin herioaz betbetan harrapatuak bagine. JesBih 449. Bortz emaztek edan tuzte / amalau pinta bepetan / jokaturikan kartetan. Bordel 77 (en la vers. de ChantP 308 betan ). Osto bat, haize bat, ez deus, itzal sinplea bera, / Aski zen hari betbetan emaiteko sukarra. Gy 117. Hedoiek nola goibeltzen izarra galernetan, / Hala da nere hirria barna sarthu betbetan. Hb Esk 19. Ala tiro batez, ala urean, ala gaitzak bet-betan ezagutza khendurik hilen naizen, nihork ezin erran. Dv LEd 164. Bet-betan itsas zolatik atheratzen da ur mendoi bat, botheretsu eta muthiri. Laph 223. Iñazioren urrhatsean dohazilarik betbetan agertzen da zaldizko bat. Ib. 36. Betbethan, haren gogueta baratzen du bi gizon bekokitsu eta suharren hurbiltziak. Atheka 37. Jaun lekhaioak egiten dik kheinu bat eta, bet-betan, lau gizon atheratzen dituk lau aldetarik. Elzb PAd 63. Komunioneak eman ziozkan bet-betan edo kolpe-kolpez, barur egiten hasi aintzinetik zituen indar guziak. Jnn SBi 85. Jainkoaren graziaz argitua betbetan, oihu egin zuen, etzela Julienen Jainkoaz kanpo bertze jainkorik. Ib. 100. Gau min huntan, / argi eder hunek gu / nundik argitzen gaitu, / orai bet-betan? Zby RIEV 1908, 284. Bernadetak harpe xokhoan / Eskuz xilhaturik lurra, / Bet betan hark egin xiloan / Sortzen hor hasten da ura. Ib. 291. Etxe handi bat ez da ez betbetan eta kolpez erortzen. Arb Igand 46. Hainbertze urtez, [...], erran ondoan: haizuko ginela, gurez gure, nahi ginituen eskolen hautatzera, nola dire orai bet-betan ixildu? HU Zez 114. Deputatuen ganbaran ja zenbeit urte huntan hain gizonki, [...] zaukan tokia bet-betan hoin goiz, hoin uste-gabean horrela hutsik ikustea. HU Aurp 152.
(s. XX) Betbetan aditu izan ziren oihu batzu izigarriak. JE Bur 32. Nik ere bet-betan ikusi behar nuen nere bizia kanbiatzen. StPierre 29. Hoinbertzenarekin eta bet-betan, jauzi batean, elgarretarik urruntzen dira bi gizonak. Barb Sup 182. Ta berriz oilar ez-deus bat zakotelakotz / bet-betan alditxartu. Ox 183. Oi, bepetan lehoinak erauntsi orroa! / Haren bizkar gaineko biloen harroa! Ib. 130. Ara! --dio / Gerriederrek bet-betan--. / Beste bat duzu, lepoa luze, / etzanik ume-miñetan. Or Eus 223s. Ordu arte orok mintzaira bera zuten: bet-betan mila mintzaira motaz ari ziren. Zerb IxtS 15. Hemen berean nintzen, oilaskoak lumatu eta husturik: apailatu nahi nituen, noiz-eta ere bet-betan pleinu batzu aditzen baititut ganbara hortarik! Lf Murtuts 52. Kantu edo kantika horren entzuteaz, bet-betan ahaztu zitzaizkion bizitzako zorion guziak. Mde Pr 163. Bihotzaren oinaze izugarriaz, bet-betan, alkoholak eta eguzkiak sorturiko mozkortasunak alde egin zion. Mde HaurB 102. Ate-barruan zegoelarik oraindik baina kanporako bidea bet-betan hartzeko gertu. Ib. 81. Orduan marroa suntsitu zen betbetan eta lau zilotarik atera ziren lau ur xirripa. Zerb Azk 40. Bizia errukarri da; eriotza ez ezaguna. Bet-betan ba-letor, nola emendik atera? Or Aitork 145. Ametsai bet-betan utzi neskak, lilluragunetik asmamena kendu, ta zakur ederrarekin joan da. Txill Let 30. Maillez mail oneraño ekarria danak, [...] maitasunaren izkutu barnenetara eldurik, betbetan ikusiko du edertasun arrigarri bat. Zait Plat 155. "Erre balite bederen", dio bet-betan irri goxo batekin bere semeari. JEchep 49. Oi iturri gardena, / zure zillar-azpegi oietan, / barnean irarririk / dauzkatan begiñoak / erakuts bazenetza bepetan! Gazt MusIx 185. Barkatuko duzu, jauna, bainan betbetan orhoitu naiz. Larz Senper 38 (Vill baingoan ). Xahartzen ari zen. Hori biloetarik ere ageri zuen, [...]. Hor zituen segur, gehienak bederen... bainan bet-betan nola xurituak! Ardoy SFran 242s. Kantari bera ez ditaike ar beti alegrantzietan, / bihotzik badu parte har beza protsimoaren penetan; / nik ere batto izanki eta goibeldua dut betbetan, / zertaz den kausa esplikatuko dautzuet pertsu hauetan. Xa Odol 176.

v. tbn. MarIl 99. Lap 390 (V 178). Etcham 146. Iratz 28. Ibiñ Virgil 103.
azpisarrerakoSense-3.2
b) (VocBN; bepetan L, BN-baig ap. A). "Bet betan, tout à la fois" VocBN. "Al mismo tienpo" A.
Jarri ziren, bada, oihuz betbetan jendetze guzia ziotsatelarik: "Khen diezaguzu hori, eta utz diezaguzu Barrabas". " Simul" . He Lc 23, 18 (Dv batean ).
betan
<< bestelan 0 / 0 bete >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper