OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 benta.
sense-1
(V-gip; VocBN , H), menta (Dv).
Venta, posada. " Benta, auberge ou gîte isolé" VocBN . " Menta. Hôtellerie isolée pour les voyageurs. C'est la venta des espagnols. Ce mot ne se retrouve plus du côté de [la] France que dans des noms de maisons; on s'en sert pourtant en parlant de la partie transpyrénnéene du pays" Dv. " Benta, id. esp. 'venta'; auberge" H. "Bideko ostatua. Adinekoak badakite zer den baina ez da apenas erabiltzen. Egon ere ez dago jada bentarik" Elexp Berg. Cf. Etxba Eib: "Con la cosa debió introducirse la voz, pues ostatua, que puede ser préstamo anterior, no es rigurosamente su sinónimo. Olerriako bentia, Matxin-benta, Lapur-benta".
Bentako otseiñak saldu nau. Igarriko deust neu nazala, ta dongago dana, zu bere eruango zaitube preso erru baga. Mg PAb 190. Bentara dua; an euko dau naikua zer edan. Ib. 193. Bi edo iru leguaz urruti, benta Iturriozkoan atsedeten santua gelditu zan. Aran SIgn 76. Gertatu zitzaion, bakarrik otoitz egitera Storta deritzan ostatutxo edo bentaren aldameneko elizatxo batean sartzea. Ib. 95. Au ...-en jaiua da ta / gañera bentan aziya. PE 81. Nekez emen eldu naz, / benta onetara gaur, / Gabau edola bere bertan egitera, / Errukitu zakidaz zerren galdurik nator / Ostatu onetako ugazaba jauna. AB AmaE 363. Urkiolako bentan Abenduko gau ekatx andiko baten batu zirean sei bersolariak. Ib. 362. Funtziorako ardoa nai ta / juan naiz astua artuta, / Uli-ko bentan iru kantaro / jarri ditut pagatuta. Noe 29. "Santutxo" deritzaion bentan, tragotxo bat ardo edaten gelditu geradenian. Moc Damu 16. Oraindik egun asko eztala, gizon bat gelditu dute bi guardak, Larbetako ostatutik edo bentatik atera eta bidian dijuala. Iraola 39. Bentatik nator, bentara noa / bentan da nere gogoa; / bentako arrosa krabelinetan / artu det amorioa. (AN-larr). A CPV 77. Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik, deserturrak Luzaireko bentetan deskantsatzen ari zirelarik oraino. Barb Sup 147. Benta polit batian / serbitzen jarriya. Tx B II 161. Bentako tabernatik / lenengo auzua, / an eztu mutill batek / jeniyo gozua; / [...] / arretxek tira ziyon / neskari basua. Ib. 162. Lapurtxuloko bentan. MendaroTx 180. Bein baten, onetariko mutil aldratxo bat, lau edo bost, ei eguan Urkiolako benta zarrian. Illunabarrian elduta, bentako sukaldian egozan apalduten. Kk Ab II 165. Egunsentia baño len etxetik irten ta lendabizi Astigarraga, gero Andoain, [...], Asteasuren ondotik Iturriozko bentara. AZavala ( in Goñi 10 ). Emendik kilometro ta erdi bezela eskubi aldera, Astigarrako bentetara artuta, dago Sagasti baserria. Salav 11. Elbitxuri, Errenteritik kanposantuko kamiyoan gora Astigarragako benteta-aldera goazela [...] dago. Ib. 10. Donamariko bentatikan ikatz-garraio ibiltzen ziren Sunbilleko iru itzai. Auspoa 97, 14. Aizpurutxuko Erdiko-bentan / lenengo plazan kantatu. Uzt Sas 149. Bederatzü lagün ginen / herrokan jiten Bentatik, / Trastü phezü hanitxekin / bizkarrak kargatürik. 'Nous étions neuf compagnons à revenir / En file indienne de la Vente' . Casve SGrazi 116. Benta, ikusi zuanetik bertatik, gaztelutzat artu zuan. Berron Kijote 45. Zaldun ibiltariaren ezkutari izanik, bere nagusiarentzat bezelako arrazoi-lege berbera zala beretzat ere, ostatu ta bentaetan ez ordaintzekoa alegia. Ib. 191.
azpisarrera-1
BENTA-ETXE. Venta.
Benta-etxeko atea zabaldu-ta bentariari dei egin zion. Berron Kijote 188. Ixil-ixilik zegon benta-etxe guzia, eta ez zan bertan eskaratzean piztuta zegon krisaillu baten argia besterik. Ib. 176.
azpisarrera-2
BENTTA (Forma con palatalización).
Huna behin nola baliatu zitzaion saratar bati eta nola enganatu zituen menttako inguruetan bi ohoin. Zerb Artho 98. Benttetan arnoketa zabilan Astoko, / Bizkarrean zahagi, lephotik xahako. Ox 118. Menttan xahakoak betherik [...] draga draga bazoazin beraz etxe-alde. Barb Leg 147. --Nundik nora, Maider? --Haranederriako benttatik. Etxde JJ 235. Bentta ibarretik Athoroat. Casve SGrazi 124 (pie de foto). Ateraldi batzu gainera, guziz hegoaldearen mugako mentta inguru horietarat. Larre ArtzainE 277.
benta
<< benetan 0 / 0 1 berandu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper