Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
benetan.
tradizioa
tradizioa
Tr. Formas con m- inicial se encuentran en Lazarraga, CatLlo (menetako, pero benetan ), Iztueta, Uriarte (en CatArrig ), Lardizabal y Antia. En DFrec hay 217 ejs. de benetan, todos ellos meridionales.
sense-1
(V, G; Lar, , H, Zam Voc), menetan. Ref.: A; Etxba Eib ; Iz ArOñ ; Elexp Berg ; Gte Erd 273, 306, 307.
De verdad, de veras, en serio; realmente. "(De) veras", "seriamente", "(en) forma, realmente" Lar y Añ. "Benetan, vraiment, sérieusement" H. "Seriamente, formalmente" A. "(Modo adv.). De veras" Etxba Eib. "De veras" Iz ArOñ. "De verdad, de veras, firmemente. Benetan esaten dotsuet, oso asarre nago" Elexp Berg. "En serio, sin bromas. Etxakon igartzen benetan ala brometan zebillen" Ib. "Benetan aspergarrixa da telebisiñua" Ib. v. benaz.
tradizioa
Tr. Documentado desde Lazarraga; es usado desde finales del s. XVIII por autores vizcaínos y, con menor frecuencia, por guipuzcoanos; en el s. XX es de uso gral. al Sur, y se encuentra tbn. algún ej. septentrional.

Damu andia oi eben artu / biotz berean, menetan. Lazarraga 1147r. Entzun nortzuk benetan / dirian nobliak. Iraultza 169. Graziaz betia zara, ta Jauna benetan dago zugaz. CrIc 177. Euskaldunak bagara benetan, bizi biar dogu geure aasabak erakatsi deuskubezan ekandubakaz. Mg PAb 55. Egijaz ta benetan, galdu dogu gizatzar a. Ib. 214. Eman niri, dio San Agustinek, Jangoikoa benetan maite duen anima bat. Mg CC 226. Beste batzuek dira beldurrez daudenak komulgatu ezinda eltxoren bat, edo benetan edo begitazioz igaro zatelako eztarritik. Ib. 228. Nekez jazoko da, benetan bat Jangoikoagana biurtzea, sustraitik atera ta alde egiten ezpada bekatuzko okasiñoa. LoraS 27s. Benetan diñot, marai bat emongo eneukela euren garbitasun guztia gaitik. Ib. 173. Orra santifika bedi zure izena esaten degunean, nolako biotza eta nolako deseoak eduki bear ditugun, egiaz eta benetan eskatzen degula aditzera emateko. Gco I 413. Aztura gaiztoaz benetan damuturik bagaude. Gco II 5. [Ondo dakijeela] txantxeetan benetan pekatu egiteko konbit klarubak; [...] ta geijago ikusiko dabeena. fB Olg 100. Senar emaztiak benetan nai balebee, alkarren paltak iragoko lituke pazienzijagaz. fB Ic III 348. Benetan, Kristinaubak, alabanza andi bat emoten deutsazu zeure burubari. Astar II 108. Zorakerija andija benetan! Itxumendi sinisezgarrija! Ib. 224. Nai txantxetan zuazala infernura, nai benetan zuazala, bardin bardin erreko zaituz ango subak. Ib. 146. Aldatu bear dozu / bizi-modu ori / benetan gura bozu / ondasunak euki. Zav Fab RIEV 1909, 38. Abrahamen senoa da leku bat, [...], zeinetara benetan yatsi zan Jesu Kristo. CatLlo 25. Askotan esan zion, / ez irriz, benetan: / "Ez diat lanik egin / nere egunetan". It Fab 54. Nork ote dauka bada / arrazoi onetan? / Ez batak, ez besteak, / diot nik benetan. Ib. 164. Irizar jaunak ikusi zebanean maizterra arras mindurik menetan zebillela txit. Izt C 165. Gura dozu egijaz ta benetan Jaungoikuagana biurtu? Ur MarIl 77. Eta [infernu] berau de, Jesukristo gure Jaune egijez eta menetan yatsi zena. Ur CatArrig 75. Zeru-lurren jabea / gurutze orretan, / gure salbazio-eske / Aitari benetan. Xe 358. Ez baditet ematen / txalo bat ederra / berriz nua benetan / arrabiyatzera. Sor AuOst 104. Bat ez bagara diñot benetan, / Egin ebala guriak, / Baita igesi egin ebela / Guraso zarren legiak. AB AmaE 71. Triste bai, triste dabiltz benetan, / Gaur gure nekazariak. Ib. 80. Olgetan aitaturiko destaiña mingarriak, benetan esanikotzat artuten dozak ik. A BeinB 73. Munduan beti dago / gizona amesetan: / gabaz zorakerian / ta egunaz benetan. Azc PB 335. Orretan zagoz zu bere? Benetan diñostazu? Ag AL 135. Ain benetan eze [...] prankotarrak eta gu adiskide izateagaitik ontxe emongo neuke neure bizitzea. Ib. 53. Artu bear diralako egiaz eta benetan, edo beintzat gurariz eta borondatez. Itz Azald 123. Irakurri egizue Cartagenako Apezpiko Jaunak Liberalismoaren gañean argitara emon eban bere karta arzainkor benetan jakintsua eta goratua. Ib. 56.
( s. XX.) Benetan, aren lepo lodi baltzak izurdearen antz pixkat badauka. Ag Kr 135. Benetan ikusgarriak, beste uri txikietan egiten eztiran legezkoak izaten dira orduko eliz-jaiak. Ib. 41. Benetan! Aitzgorri gañetik begiratu ezkero, be aldeko gauza guztiak ume jolasak dirudite. Ag G 12. Baña benetan al abill? Ez al den iretzat bear? Ib. 240. Baita itza eman ere, benetan gero, etzala iñongo jokotan berriz sartuko. Ib. 130. Au entzunaz asi ziran gaztiak barreka, ain benetan, eurai bai txis-eragin eutsela aguriak bere ipuñaz. Kk Ab I 22. Altarako Sakramentuan egiaz ta benetan dagon Jesukristo. KIkV 89. (v. tbn. KIkG 69) Gizasemeai euren irrits, zalekeri, griña ta oitura dongak darakutsez eta orrelakoen baten otsein eta jopu diranai, olgetan-benetan, akar eta agiraka be egiten dautse. Eguzk LEItz 26. Ez dala gezurra, Pernando. Benetan arrapatu dirate. Muj PAm 64. Benetan nire ama bazintzaz [...], obeto egingo zeunke olako itxura magargarrijaz nigana ez etorri. Altuna 98. Benetan nai bozue nik abestutia, / Bertatik eingot pozik al dotan gustia. Enb 33. Nik Aitaguria esaten dot beti etxeko difuntuekaiti, baia benetan, biyotzez. Kk Ab II 59. Igarri eban agintariak benetan ebillala. Ib. 26. Erdi ixekaz erdi benetan egi aundia esan dezu. Lab EEguna 65. Bai benetan! Ak egingo yauk barrezkua, ire lepotik, tenteltzar ori! Otx 159. Benetan, ezer oberik ez litzake: euskeltzale zintzo aberats batek beregain ta begipean egunkaria artzea. Ldi IL 73. Gur egin zioten esanez: benetan Yainkoaren semea zera. Ir YKBiz 214. Asi dira benetan, besagainka aurrena; / seina tiraldi dute; bota dute bana. Or Eus 33. Ori etxagunentzat, ziñez, etorkizun ederra da, benetan ederra! Eguzk GizAuz 123. Gauza orrein ugazaba izenez gizabatza ala estadua; izanez eta benetan gizabatzaren nai estaduaren buru ta agintariak. Ib. 145. Jaunaren irakaspenak euren alde dagozala esateko, benetan lotsa gitxi bear da. Ib. 13. Arrituta negon, benetan, ire aldakuntza orrekin! TAg Uzt 37. Benetan al-diok ala txantxetan ari aiz? Etxde AlosT 73. Horregatik gauzkakete jainkosatzat herri zenbaitetan eta jainkosak gara benetan. Mde Pr 127. Diotenez, ez da benetan ez lehenaldirik, ez geroaldirik, baina oro garaibereko dira. Ib. 328. Neska fiña ta polita zetorren benetan. Etxde JJ 27. Ziur dakit nik benetan esaten zituela Mirenek bolada onetan gauza aiek. Txill Let 66. Gogorra da benetan, malkoak isuri-eziñeko oiñazea. Erkiag Arran 154. Ez zan bizimodua, benetan bere, olgetan eta txantxetan ibilteko zera. Erkiag BatB 89. Zenbat eta zenbat il oi dira bizi izan direlako ustearekin, baiña ziñez eta benetan eztira sekula bizi izan. Vill Jaink 143. Aitortza on bat egin ondoren, asi lanean benetan. MAtx Gazt 47. Tira, tira! Noiz itzegin bear dezu benetan? NEtx LBB 43. Jolasean asi zana, benetan bukatu zan andik sei illabetera. Ib. 134. Esaidazu, arren, argi ta garbi: benetan bidoi orietan gasolinarik ba al dago? Lab SuEm 195. Gizona, bere kezka, min eta ametsekin, gizona bere zortean, onean ala txarrean, benetan bere egiten baiditu. Larre in Xa Odol 15. Benetan, au Jaungoikoaren Semea zan. Ker Mt 27, 54 (IBk benetan; Lç, HeH, Ip, Samper, Hual, Dv egiazki, Ur egiaz, TB, Echn segurki, Ol, Or MB 327 ziñez, Leon, IBe zinez). Ordutik asi niñun benetan, alik-eta ezkondu giñan arte. Ataño TxanKan 151. Ze pozaldia artzen gendun guk / oroitzeko da benetan. FEtxeb 95. Eldu nion burrukan, baiñan ez benetan. BBarand 10. Gure aurrekoena ez baina geure izaera benetan azalduko baldin badugu, gure herrietako biziera nahasia euskaraz jarri behar nahi ta ez. MIH 36. Lastima da, benetan, horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu ahal izatea. Ib. 172.

v. tbn. (para textos anteriores a 1900) JJMg BasEsc 10. CatBus 32. Aran SIgn 211. EusJok II 103.
azpisarrera-1
BENE-BENETAKO (Intens. de benetako).
tradizioa
Tr. Hallamos ben-benetako en Mirande, men-menetako en Antia.

Bene benetako penitenzia egin nai balute bizio onetara emanik izan diranak, ez lukee ardorik aoan sartu bear. Mg CC 149. Ardoaren gañean esaten dituanean konsagrazioko beste itz batzuek, gelditzen dala Jesusen Odol egiazko edo bene benetakoa. Ib. 194. Nik uste neban bene benetako andikiren bategaz berba egiten nebala. Mg PAb 44. Etxia infernubaren irudi bene benetako bat da. Astar II 104. Ara emen, bekatari baten irudi mene-menetakoa. Lard 418. Lurreko ondasun ustelakgatik Jauna uzten dutenen zer irudi mene-menetakoa Gerasarrak begietan ipintzen diguten! Ib. 389. Bere Erregerenganako zeukan leialtasun bene-benetakoa eta jaioterriarenganako onginai ta maitetasun txit biotzekoa. Aran SIgn 13. Konfianza osoa eztaukagulako Jesu-Kristoren agindu men menetakoetan, esaten digunean, emango digula aren izenean eskatzen diogun guzia. Ant JesBi 73. Guztiak ikusi eben alargunaren parkaeran biotz andi ta bene-benetako euskaldun kristiñauarena. Ag AL 103. Biotz guztiagaz emoeben arranondotar danak euren oparitxoa gizon orren etxerako, ta Tramana ta Brix ibilli ziran eskean aterik ate, negarrez, bene benetako negarrakaz. Ag Kr 171s. Bazetorkion nunbaitetik bene-benetako galera Joanesen jatorri sendoari. Ag G 18. Soro eder narotuz inguraturik, bene benetako patxadan zegoan Zabaleta baserria. Ib. 14. Irekin euskaldun jator bat, gure aurrekoak izan ziran bezela euskaldun bene benetako bat egiteko. Alz Ram 82. Azken une larrian nere Biotza gorde-leku bene-benetakoa izango dutela. ArgiDL 104s. Agur biotz. Zure ortan nerea sar ezazu, ito baño len zure maitale bene-benetako, Koldo. NEtx Nola 30. Bene-benetako penitentzi baten bitartez izan ezik Jaungoikoak bere pekatuak barka lizaizkiokenik ezpaitzun uste. Etxde AlosT 105. Xalbaten garbaia (damua) bene-benetakoa izan zen. Etxde JJ 265. Izen haundi horiek oro berme ditugu ez dela psikologigaindikoa gezurrezko jakintza, ben-benetakoa, egiazkoa baizik. Mde Pr 318. Tamal aundia, barriz, bere sakelean daukan bene-benetako pistola barria probau eziña. Erkiag BatB 186. Zaurittutako basurda asarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa. Etxba Ibilt 489.
azpisarrera-2
BENE-BENETAN (V; Mg Nom 66, Añ; mene-menetan G). Ref.: A; Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. "Zin ziñez (G), bene benetan (V). De todas veras" Mg Nom. (Intens. de benetan). "(De todas) veras: (c.) bene benetan; (G, AN) zin ziñez" Añ. "Bene-benetan (Vc), muy de veras" A. "Mene-menetan (G), de todas veras" Ib. "Bene benetan (modo adv.). De veras, firmemente" Etxba Eib.
tradizioa
Tr. Hallamos ben-benetan en Altuna, N. Etxaniz, Etxaide y Berrondo, bena-benetan (tal vez errata) en Enbeita.

Oneek bai bene benetan irabazten dabeela jan biar dabeen ogija euren bekokiko ta korputz guztiko izerdijaz. Mg PAb 128. Nik esango deutsut emendik aurrera Maisu Juan, ta zuk niri Peru, ta alan aituko dogu alkar, itxirik ezjagokuzan Donok Abade ta bene benetan Andikijak diranai. Ib. 56. Damuturik bene benetan bere dongaro egiñaz. Mg CO 55. Ez dau artu gura onelango penitenzija bene benetan kunplietako goguaz? Ib. 221. Au gaiti dagoz kristinau gitxi, Jaungoikua bene benetan ameetan dabeenak. fB Ic I 39. Eskatu bene benetan Jaungoikuari ta Ama Birjina guztiz santiari Zeruko argija ta bijotzeko gogua. fB Ic III 317. Sinistuten dot Jesu-Kristo daguala bene benetan Altarako Sakramentuban. Astar II 6. Oneek irabazteko, oneek geuriak bene benetan izateko, eztaukagu ze nekatu, ze adikatu, inoena kenzeko adikatu biar dan beste. Ib. 164. Ez egizu esan sinistuten dozula Sakramentu orretan, hostija orretan artuten dala bene benetan, eta egija guztijagaz Jaungoikua berbera. Ib. 235. Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiyazkoa, zein dagoan bene-benetan Sakramentu Santu Altarakoan. CatLlo 71s. Nork ez daki mene-menetan, ugariagorik badala Gipuzkoako erreka bazterretan? Izt C 134. Mene-menetan esaten dizut. Lard 375. Mene-menetan diot, Elizatik etxera Publikanoa joan zala garbitua, eta ez Fariseoa. Ib. 420. Negar malko ta suspiruz bene-benetan erregutzen zion. Aran SIgn 26. Kinzianoren iritzirako / ark esatia basta zan, / bañan agindu etzionian / bene-benetan triste zan. Ud 114. Premin, bene benetan bola da mundua, / Jira egiñaz berau aurrera dijua. AB AmaE 403. Eta sinisten deutsadalako / Bene benetan berari, / Gura neuskioz jo alabantzak / Euskeldun eguzkiari. Ib. 119. Emon eutsen barreari etxeko guztiak, bada gure Lope bene-benetan egoan barregarria. Ag AL 128. Kose Kusto ta arrebea bene benetan zintzoak eta menak eta zoritsuak izan bear eben. A BGuzur 108.
( s. XX.) An berbertakoa zan naigabea, oso egiazkoa, bene benetan sakona. Ag Kr 206. Bene-benetan dirautsut Martin, lotsatu egingo nintzakeala ezizen ori daukan senarragaz bizitten. Echta Jos 128. Erri txiki bateko sendakiña, baño erri andietakoak baizen argia; berritxu samarra, baño bene benetan jakintsua. Ag G 91. Euskera bene-benetan maite badegu, euskerarentzat izango da gure biotz guztia. Etxeg EEs 1916, 117. Egiazko Jaungoikotzat bera bakarrik ezagutu ta maitatzeko ta bene-benetan Beragan sinistu ta itxaroteko. KIkV 61. (KIkG 48 bene-benetan) Ben-benetan, egun txarra ixan dok niretzat gaurko eguna. Altuna 62. Iñok beste guzur esango neuskio, ta atsegin egingo neuskio bene benetan. Or Tormes 95. Gertaera oek danak, Pernandori berari gertatuak ote dira? Nik ez det uste; bene-benetan esaten dizuet. Etxeg in Muj PAm 20. Au ez diñogu erdi-olgetan, / Bai, baña, bena-benetan. Enb 89. Bene-benetan, arpegikeran eta gorpuzkeran ezin lei onek ukatu Bertoldaren semia danik. Otx 117. Apaiza aldare-aurrean ba-litz bezelaxe, itzok esan zituan ben-benetan eta itzal aundiz. NEtx Antz 159. Egiazki, ez ote lizateke solas atsegingarri bat izanen, bene-benetan bere eskuetan hartuko balu alaba besoetakoaren eskolatzeko kargu hori. Mde HaurB 28. Etxean ben-benetan artu zuten asmoa eta azken aukera eman zioten zirt edo zart egiteko. Etxde JJ 73. Egi garratz bat behar dizut bene-benetan aitortu. Arti MaldanB 193. Auxe da gauz bat bene-benetan / poza ematen diguna. Olea 61. Bere azkena ba zuala uste zuan orduantxe ben-benetan. Berron Kijote 189. Bene-benetan axe izan zan / gudariaren diarra. FEtxeb 29.
azpisarrera-3
BENETAKO (V-gip; Añ, H). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Verdadero, real, serio, sincero, auténtico. "Verdadero: (c.) egiazkoa, benetakoa" Añ. "Benetako kristinauba bazina (Astar)" H. "Benetakua, con referencia a narraciones, sucedido, historia, en oposición a asmautakua, ficción" Etxba Eib. "(Adj.). Verdadero" Ib. "Verdadero. Orduan ikusi neban benetako lagunak zeintzuk zien" Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XIX, en el XX es de uso gral. al Sur. En DFrec hay 135 ejs. de benetako .

Erraz da onelako pekatariak penitenzia benetakua egitia? CrIc 90. Ekusiko dezu uretan an ta emen Ilargiaren imajina, itxurapen edo irudia. Esadazu, badago ibaian benetako ilargirik? Mg CC 198. Jangoikuaren kontra zabilzala, zelan gura dozu benetako bakia? Mg CO 183. Zelan esan leite diriala propositu benetako ta senduak ainbeste bider austen dirianak Konfesinoe onduan? Ib. 90. Zerbait erosteko biar da diruba, baña diru legekua, benetakua, ez palso edo itxura utsekua. Ib. 62. Igerian zijoala, ekusi zuen uretan aoan zeraman okela zatiaren keriza, ta begitandu zitzaion zala benetako aragia. VMg 5s. Askozaz errazoi andiagoaz ta ardura benetakoagoaz garbitu bear dozuez zuen arimak. LoraS 36. Bera bakarrik adoretia geure Jaungoiko benetakotzat. Astar II 44. Ezta erraz jakitia benetako adiskide badira, edo egiten deuskubezan mesediak badira gugandik itxaroten daben beste mesede andijagoren bat gaitik. Ib. 288. Berandurik berandura konfesetiak dakarren irugarren gatxa da, poz eta atsegin benetako baga iragoten dan bizitzia. Ib. 223. Ez zan orduko Ezkontzia egijazko ta benetako Sakramentuba. fB Ic III 322. Indazu, Yauna, damu benetako bat. EL2 105. Infernukoaren parean su usaña baxen eztan su onek onelan erretan badau, zer egingo dau, bada, infernuko su benetakoak? Ib. 58. Euretan dagoalako bizitza onetan zoriyonekoak izatia, eta Zeruaren esperanza menetakoa. CatLlo 87. Jarri zaite bere esku bedeinkatuetan eta esan egijozu damu benetakuagaz:. Mater peccatorum, ora pro me. Ur MarIl 68. Zuregan dago euskeldun lur au personaturik, / Bere ispillu benetakoa dauka zugaz. AB AmaE 65. Usategi batera usoak urrunetik etorri deitezan, zein izaten da eroakarririk onena? Usoa: benetakoa edo antzeraturikoa. A BGuzur 131. Benetako adiskideak, biotz-samurrak izateko, eztabe onetariko bigungarririk bear izaten. A Ezale 1897, 151a. Arerio sartu ziranak adiskide benetako egiñik urten oi eben. Ag AL 148. Aldabaldo ta bere aideen Iaungoikotasun benetakoa. Ib. 127.
( s. XX.) Biotza astindua dagoanean gure aoak gauzarik benetako, egoki ta zintzoenak esaten ditu. Ag Kr 16. Arranondokoen belarriak ain dagoz onetara egiñak eze, batzuk, euren benetako izena zelan dan be eztakie. Ib. 29 (se refiere a los motes). Josepa, benetakoa ete da Anjelen eskabidea? Ib. 194. Beste bizikera bat daukate uri gañean: benetako askatasuna, egiazko nagusitza, aize ta argi obea. Ag G 373. Benetakoa al da Malentxoren asmoa? Ib. 307. Dibersiuaren billa juan da / biziya emandakuak, / orlakuari esan leikiyo / martiri benetakuak. Arrantz 144. Oben astuna egiten dan bakoitzean, bere parkapena jadesteko, benetako maitasun-damua artu bear da. KIkV 98s. (KIkG 75 benetako) Naikua eukon, benetako adiskidetasuna dala-ta-eztala Errotari malmutzak esaten ebanagaz. Altuna 56. Benetako gizona zan bada gure Pernando au. Buruz azkarra, esaeratsua, itzez etorri aundikoa. Muj PAm 7. Aupa, mutillak! Itxartu, jagi! / Guazen danok gudara! / Lenauko gure asabak legez / Benetakuak bagara. Enb 96. Apur bat edan orduko, zoro benetakoaren antza artzeban. Kk Ab II 94. Azalpean benetako izena eman beza, gañean idazkipeko izen-ordea (naiz izena) ipintzen dularik. Ldi IL 99 (ref. a las bases de un concurso literario). Euskera aintzakotzat artu-araziz ta beren benetako izkuntzatzat. Ib. 171. Ordun ez gera Arana-Goiriren yarraitzale benetakoak, eta aberriak ezer onik ez dezake itxaron guregandik. Ib. 156. Etzazula, gero, lan ori utzi bertan-beera; jarrai zatzakio astiro astiro; ori da benetako "literatura". "Esa es literatura verdadera" . InOr BM 10. Iruñako muñoan, ustez anziñan . Beleia egon zan toki artan ere aztarna ugari eta benetakoak azaldu dira. JMB ELG 100. Estadua lez sendia be benetako gizartea da, aita buru ta agintari dala. Eguzk GizAuz 94. Ogasunok orrei [ugazabei] kenduaz, benetako jabeari, gizarteari, biurtu bear ei yakoz. Ib. 9. Langilleakazko erruki ori atxaki garbia izan da; benetako zio edo errazoia, langilleari jai-egunez lan eragiñaz, ugazabai etorkien irabazia. Ib. 159. Berjakintza-petiko gorena [...], gure benetako nortasuna da eta gure egiazko "ni"-a. Mde Pr 348. Bazun mutillik pranko laguntzalle, baiñan, oraindik-orain etzun iñorekin benetako artu-emanik. Etxde JJ 215. Egiari buruz, benetako aukeramenik ez du gizonak: ezin diteke osotoro aukeratu. Txill Let 130. Benetakoa da, ziñez, Mirenekiko nere maitasuna. Ib. 58. Oneixek ditugu emengo egiazko ta benetako "Doctor honoris causa" izendunak, maisuandra jator biurtu diranak. Erkiag Arran 136. Zuk diñozuzan barreok, ete dira gero benetakoak, barrutikoak? Bilbao IpuiB 10. "Basarri" emen daukak Zarautzen / benetako adiskide, / Emazteari goraintzik eman; / agur, lagun "Uztapide". Basarri 35. --Ipui bat kontatuko dizuet, Bermion gertaturikakoa. --Ipuia ala egia? --Benetako pasadizoa. Arti Ipuin 66. Zertarako ondo ein; ondo-ondo eingo banituke, benetako lorak diralakuan konejuren batek jango litxuke ta? SM Zirik 13. Uste al duzu erri-agintariek, benetako agintariek, alegia, beren oldez agintzen dutenik? Zait Plat 138. Bazan alde ederrik sofisten ta benetako iakintzaleen artean, Platonen ustez. Ib. 125s. Zenbakiarekiko egiak dituzu neurriaren benetako lege ta arau. Ib. 59. Orduan ara zijoazten, benetako egurra ematen zuten polizi etxe arretara! Ugalde Iltz 52. Lenengo zumezko oboak lepo-inguruan iarri izkiezu, geiegi estutu gabe, ondoren, [...], benetako lepokoak ipiñi ezazkiezu zekorrei. Ibiñ Virgil 97. Atoz, nere etxera, ta nere amak alaba benetakotzat artuko zaitu. NEtx LBB 162. Martiñek, ezkontzarako gauza etzan ordutik, ez Juanarekin eta ez beste iñungo emakumerekin sortu zezakean benetako ezkontzarik. Ib. 35. Regoyosen lauko-faltsuak, guzurrezkoak, agertzen asi dirala esan eustan museo bateko zuzendari jakintsu batek. [...] Komeni dana, lenbaitlen Regoyosen benetako kuadruen barri emotea da. Alzola Atalak 139. Ikusirik zaldun jator aren oztasuna bere etxeko emakume guztiendako, itandu zetsan beiñ, nola izan zeikian benetakua agiri gura eban oztasun aura. Etxba Ibilt 458. Egun orretan Lazkao-Txikik / bazuen naiko laguna, / bizi zeraden arte guzian / aztuko're ez dezuna, / alakuari esaten zaio / benetako maitasuna. Uzt Sas 271. Kristau benetakua Tolstoy zarra. Ib. Artalde-gudalostearen erdian barrena sartu zan, eriosuan lantza-joka benetako etsaien aurka ariko balitz bezela egi-egitan. Berron Kijote 200s. Nork duda lezake, gerokoan noizbait, nere egintza famatuen benetako kondaira argitaratzen danean, idazle jakintsu ark onela ipiniko duanik. Ib. 42. Estropada a benetako estropadatzat baiño sasi estropadatzat artzea zuzenagoa da. Etxabu Kontu 146. Nik ez banu izan benetako afizioa, uste dezu orrenbesteraño abuantatuko nuala? Albeniz 139. Testigu orrek berak be, [gomazko pistolia] benetakotzat artu ei eban lenengo ikusian. Gerrika 229. Aldakuntza ori benetakoa den jakin behar, ala itxurakeria hutsa. MIH 132. Aipatu ditudan xehetasunok, [...], garbiro azaltzen digute Olabide ez zela zinetako eta benetako euskaraz ari, saio euskara edo euskara esperimental batean baino. Ib. 347. Jaiotzea gertatu zaigun hala-holako --baina benetako eta egiazko-- Euskal herri honetan. Ib. 280.

v. tbn. (para textos anteriores a 1900) JJMg BasEsc 175. CatBus 46. Azc PB 346. Itz Azald 145.
azpisarrera-4
BENETAZKO. Auténtico. En DFrec hay 23 ejs. de benetazko.
Eta jabeok berea aldezteko duten eskubidea benetazkoa izan dedilla lortu. EAEg 17-3-1937, 1297. Siñeste au izan da erlijio jatorraren benetazko erroa, orpoa. Vill Jaink 21. Baiña gizonak eztaki deus ere, eta eztakielako, eztauka benetazko aginterik ezeren gaiñean. Ib. 129.
benetan
<< beltzurika 0 / 0 1 benta >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper