bedera.
Tr. Atestiguado ya en Leiçarraga; pertenece fundamentalmente a las tradiciones suletina y bajo-navarra, fuera de las cuales sólo se documenta en los textos antiguos bajo la forma bat-bedera (q. v.). Al Sur sólo se encuentra, con un valor no atestiguado anteriormente, en Orixe.
1. (BN-bard-arb-mix, S, R-uzt; SP, VocBN , Dv (BN), H) Ref.: A; Lrq /bedea/; EI 73; Gte Erd 40.
(Distributivo de bat ). Uno (cada uno). "Chacun un. Syn. de bana " Dv, H. "Un pour chacun, chacun un" VocBN . "Un à chacun" Lrq. " Bakoitza zamari bederatan abiatü ziren (S)" Gte Erd 40. v. bana. Tr. Precediendo al sust. lo hallamos en Xarlem, Hiriart-Urruty, J. B. Etchepare y Etchebarne.
Diakreak diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelarik honestki bere haurrak eta bere etxeak. 1 Tim 3, 12 (He bat baizen, TB bakhar baten, Dv bat baizik ). Zeren hirur Sakramentü hoiek karaktero eta zeñhare espiritual gal eztizakian bedera, arimari eretxekiten baiteritze. Bp I 65s. Parropia xipiek ezpadie indar aski errejent bederaren etxekiteko [...], hurak algargana eraziren dütie. Ib. 23. Kateximaren erraiteko, mithilkoak eta neskatilak berhezirik, althe bederatan izanen dira. Ib. 24. Konfraiak edirenen dira bere banderaren pian torxa bedera eskian phiztürik. Mercy 32. Exortatzen dütügü Konfraiak, heben gaiñeko Statütetarik edo manietarik kopia bederaren ükheitez eta irakurtez ardüra. Ib. 42s. Fideler bakoitzkal eman zereela urhezko kaneta bedera edateko. AR 29. Miraturik nago hanitz, / ene populu maitia, / eman diezaziela orori / uzkuti adar bedera. AstLas 28. Retira bedera alde. ' Ils se retirent chacun de son côté' . Xarlem 678. Haien lekhiak banütian / Ifernian preparatürik, / Jupiterren saihetsian / fauteul bedera ederrik. ' Avec un beau fauteil pour chacun' . Ib. 595. Thira bi anaiek bilet bedera eta eman Aimuni. Ib. 13. Eta [emaiten düt] arranda bedera / hurak pelegrien / Saintü hunen adoratzera / huna jiten direnen. Ib. A26, 1198. Amek kasola bedera ardu zeien irun. Etch 374. Nausiak ethortzen dire azote bedera eskuan. Laph 113. Ar'eta ez ahal da sarthüren serora: / Fede bedera dügü, / alkharri eman tügü, / gaiza segürra da. ' Chacun notre foi' . ChantP 8. Agertü ziren süzko mihi eli bat bezala, zoin Dizipülü bederatara phausatü beitziren. CatS 31. Manduaren bedera aldetarik, bi arrano gothorik, hegalez, Canfrankerik Ürdosea drano. SGrat 13. Bakhoitzaren izenarekin phausa erazi zeitzen makhila idor bedera Arkha saintiaren khantian. Ip Hil 65. Haurren ohe guziak matalaz bederarekin eta bedera kadira. HU Zez 165. Hortarik orok jan, huntarik hurrupa bedera nik eta haurrek jasta, gaineratikoa berak edan, ez baitzauku sobera. Ib. 185. Eskola bakar bat aski dela, edo bederen mutikoen eta neskatoentzat bedera. Ib. 111. Badakizieia zer ginduken orai beharrenik orok? [...] Urrixa bedera. JE Bur 93. Etzaut iduritzen deus beharragorik baduketala orainxe, nola bock bat. Nahuzue nik bezala egin? Gogotik orori bedera dopatzuet. Ib. 112. Han, elgarri kontra, kadera ttipi bederaren gainean jarri, guri beha tente. Ib. 80. Makila bedera dakarkate, eskuak haren gainean kurutzaturik egonen baitire, fitsik egin gabe. Barb Sup 110. Hortakotz du bientzat / estimu bedera; / nola izan dezake / amodio bera? / Bat maite-ta bertzeaz / higuintza, kolera... Etcham 135. Baderamatzate hiruen artean direnak oro [...], esker-mila eta agur bietan erdaraz erranik, ezpaiñetan irriño bederarekin. JE Ber 32. Bizpahiru zilokek, lur-xuri metaska bederarekin aitzinean, orhoitarazten gituzte Luhosotik hurbil girela. Ib. 8. Gora dira [etxe] gehienak, hiruna estaiekin bederen, lerro luze bedera egiten dutela bide galtzaratuaren bi sahetsetarik. Ib. 53. Ez dakizueia sos bedera dela zubisaria? Lf Murtuts 23. Ez gininan ez gauza handirik esperantza. Bixkotxak, oñoñak edo bedera liranja. JEtchep 43. Erran zuen bertze soldadoak zigarreta bat hartuz. Bertzek ere bedera hartu zuten. Ib. 85. Beren langintzaren uzteko beharrean aurkitu ziren [...] eta beste bedera bilatu zuten. Bata pertzegile egin zen eta bestea oskigile. Mde Pr 139. Lanpadariek ez zutela aidean dilindan iduri zegoen suzko borobil bederaz beste argirik egozten, lurgaina [...] ilunpe osoan utziz. Ib. 163. Partitzen gira bedera bizikletetan. Etchebarne 91. Asto bedera, Belarrean eta Ospitalean. Larre ArtzainE 84.
2. (S ap. A ; Lecl).
Cada uno. "Chacun" Lecl. v. batbedera, bakoitz (2).
Pastiza-xerra bat eskaintzen daiegu bederari. JE Ber 30.
3. Único, específico.
Eskute bat arta-bizar du lênik aukera / gernua garbitzeko sendagai bedera. "Remedio específico" . Or Eus 59.
BAT-BEDERA. v. batbedera.
BEDERA-BEDERA.
a) (SP, H). Uno por uno, de uno en uno. "Bana bana" SP. "Chacun à part, en particulier" H. v. bederazka.
Lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzun zutenian, orok, nork bere aldian, bedera bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari. Tt Onsa 67. Gure ispiritian hartuz gauza eta okasione penosak oro, bedera bedera, eresoli dezagun hetan gure burien Jinkoaren eskura uztera. AR 175. Hartako behar diizi haren bertute guziak, bedera bedera aizinaz goguan erabili. Ib. 183. Orduan Pierres hasi zen heiei kondatzen guzia bedera bedera. TB Act 11, 14 (Lç bata berzearen ondoan, Dv lerroan ). Auzo guziak, bedera bedera ethorri ziren eriaren ikustera. Barb Piar II 94.
b) "(Sc), onomatopeya que designa la profusión en el derrame de granos, gasto de dinero, etc." A.
BEDERA-BIRAKA. "(S, R-uzt), por partes, por grupitos de dos o de uno" A.
BEDERAKO. Cada.
Hirekil' aldiz, / bederak' aldiz / bazter lekutan baturik / nonbait banago, / nun botzen-ago / ezi Errege gertaturik. O Po 9 (Lfn traduce 'au contraire, chaque fois que je te rencontre', y comenta en NotesO 6: "probablement pour bederaco aldis, 'chaque fois'").
NOR BEDERA. v. nor.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper