OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
behartasun.
sense-1
(L ap. Lh ; , Hb, Dv, H, VocB ), behartarzun (BN, S ap. A ; VocBN , Gèze), biartasun (H).
Necesidad, carencia, falta, privación; pobreza, indigencia. "Indigencia" , "miseria, desgracia", "penuria" Añ. "Pauvreté" VocBN . "Besoin, pauvreté" Gèze. "Pauvreté, indigence" Dv, H. Tr. Documentado desde el s. XVIII en autores guipuzcoanos y vizcaínos; tbn. se encuentra en Duvoisin y en un capítulo de Atheka en dialecto bajo-navarro. En DFrec hay 2 ejs.
Ez dute nai nioren beartasunik eta uts egiterik ikusi. Mb JBDev 304. Etziran Jainkoaren bildur, gauz gabearen, behartasunaren, gaitzaren, eritasunaren eta hiltzearen bildurragatik baizik. Ub 57s. Premia, beartasuna ta estura andie denean. Añ CatAN 43. Maitetu pobrezea, beartasuna ta bakartasuna. Añ LoraS 64. Ganeko guztia emoten deutse gorulari pobreai, euren neke ta beartasunak eskatuten daben legez. Ib. 162. Nik ere nai nituke, kristau maitea, aberastasuna ta beartasuna edo pobreza batian zure biotzean paratu. Echve Dev 309. O zeñ santu eta aberatsa dan limosna egitetik sortzen dan beartasuna. Ib. 312. Ezeren ere beartasunik gabe gauza guziaz txit ongi ornitua. Izt D 2. Beraren gozamenduarekin estaldu zan Kolejioaren beartasuna. 'Con sus intereses cubrió las deudas del Colegio'. Izt C 501s. Zergatik beraz orai zuzentzen eta begiratzen ez ditutzu? Orduan guzien azpiko izatea, nekhe, gaitz, behartasuna onhetsiren. Dv LEd 234. Badakizkit zure atsekabea eta behartasuna, bainan zare aberats. Dv Apoc 2, 9 (Lç paubrezia, TB pobrezia, Ip gabezia, Ur (V) ezeukija, (G) premia). Edan bezate eta ahantz beren behartasuna, eta beren minaz gehiago orhoit ez beitez. Dv Prov 31, 7. On, gaitzak, bizia eta heriotzea, behartasuna eta aberastasuna, oro Jainkoa ganikakoak dira. Dv Eccli 11, 14. Ez duzie utziko behartasunian hain jeneroski zien bandera lagundu izan dien gizona. (BN) Atheka 179 (S eskeleguan, G gosiak iltzen, V miserijan). Ama maitea deitzen zion orobat umiltasunaren aizpa dan pobretasun edo beartasun santari. Aran SIgn 112. Belengo portalian / Jesus jaio baitzan, / beartasun aundiyan / ez dudarik izan. Ud 90. Abiatu zan, Santuak agindu bezela, guzien biartasunai begiratzeko kontua ongi eramaten. Bv AsL 63. Nun ere bere ustietan, Jaungoikuaren itzaren biartasun aundiaguan arkitzen zan jendia, Italian baño. Ib. 103. Egotzi zion buru-zorro bat, izan zedin estalki biartasunian. Ib. 57. Lege au denboren ta biartasunen araura gorde izan da Ordenan, leku batzuetan bestietan baño zorrotzago. Ib. 202. Besarkatuten euan apaltasun onen senide ta lagun ona dan ez-euki ta beartasun donea. Ezale 1897, 234as.
( s. XX) Eskatu emendik aurrera Ama Birjiña Lurdeskoari zeren beartasunetarako laguntza. Goñi 103. Nagusiak beren langilleak toki askotan oso gaizki erabilli izan dituztela ta beartasunari mukerki begiratu zaiola, ezin ukatu diteke. JBDei 1919, 228. Zure irabaziak eskeñi nere beartasun aundiaren ordez. ArgiDL 51. Otoitzaren beartasuna ta meza santuaren aunditasuna len erakutsiaz gañera itz gutxitan berrizten zien apaiz-buruak. Ib. 128. Neure beartasunetik atara nagizu, Jauna. Pi Imit I 22, 3 (Mst, Ip beharrüne, Ol bear). Belauniko, alabak, guztiak belauniko, beartasun aundi batean guretako bat arkitzen da. Alz Ram 136. Zuaitzaren beartasun ain aundia dala ikusi-ta, esan lezake norbaitek: Zer arrane egiten dute toki oietan mendiak eta sakonak bear dan añean oiandu ta basotu gabe? Munita 25. Artaraño auldu da beartasunean ene kemena, ezin baitut egari on zaidana. "In egestate" . Or Aitork 312. Beartasunetik jaioa baita, oso beartsua, igarra ta zimela da; oinutsik eta berotzeko su bage dabil. Or ( in Zait Plat 154 ). Gure beartasunean errenkura aundi gabe, konporme bizi giñun. Ataño TxanKan 88.
azpiadiera-1.1
Necesidad, obligación.
Zorionez oraikoan etzegoan banan bana atherateko behartasunik. Osk Kurl 148. Izadian nabari diren bearrezko oro, egiteei dagozkionak dira, beartasun fisikoa adierazten dute soil soilik [...]. Kañoia disparatzean, bala ba-dijoa baitezpada, naita-naiez, bere xede jakiñera; baiña ori izango da norbaitek gauzak ala eratu ta tajutu zituelako. Vill Jaink 52.
behartasun
<< beharrizan 0 / 0 behartu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper