barrika.
(V-gip; Deen I 184 (baricia), II 21 (baruka), SP, Urt IV 3, Lar, Gèze, H). Ref.: Etxba Eib (barrikia); Elexp Berg.
Barrica, tonel. "Cadus, arno tókia, pipa, barrika, guphéla, barrilla" Urt IV 3. "1. barrique. 2. barrique servant de mesure pour pommes, etc. Syn. hordia" H. "Tonel" Etxba Eib. "Tonel. Milla litroko sardao barrikia bete giñuan" Elexp Berg. "Erropa-barrika, tina de colada" Ib. v. barrikote.

Behar ziren, egun oroz, Salomonen palazioko hameka milla barrika irin hoberenetik, eta hogoi eta bi millen ingurua arrunteragokotik. Lg I 328. Bolbora barrika bat erre, eta kalte andijak egiteko beingo beingo bat da asko. Astar II 135. Emon egijozu su polboraz beteriko barrika bati. Ib. 114. Kupelgilleak ditu / zuben serbitzeko, / tonel, barrika, barril, / sulla ta tiñako. Echag 144. Eun barrika olio. Oteiza Lc 16, 6 (Lç barril, Dv, HeH hordi, TB izari, Brunet zagi ). Gerozti sei barrika ardu edan tüzü ordenari. Etch 496. Arraintzale oek bakarrik edan izan zituzten iru milla, seieun, laurogei barrika sagardo. Izt C 141. Ataka andi bat iriki zuten, etsaiak ezin itxi izan zeban bezalakoa, eta suponpa ta barrika anitz ifinirik zulo muturra arintxo estutua zegoela, eman zion Franzesak su arratsaldean. Ib. 338. Barrikak ez du arnoa egiten, bainan bai idukitzen. Dv Lab 77. Toki batzuetan, barrika buruz-gorakoetan urarekin ezartzen omen dituzte [gaztainak] . Ib. 338. Gaztaina bortz-sei urthetan on da ustei egiteko, hemezortzitan barrika egiteko. Ib. 318. Ezdire barrikak mahaineko, ez mendiak gizonen sorbaldetako. Hb Egia 30s. Plega zazu paper bat barrika bunda baten inguruan. ECocin 38. Eskaratz guzia saku ogiz eta barrika arnoz ihaurria. Laph 245. Betetzen zaienian / aurreko barrika, / arratsean eztute / sorgin-bildurrika. JanEd I 54. Bainan ehortz nezazue / xai zola batean; / eta buruz barrikara. Ib. 139. Bi burdin barrika batendako. HerVal 202. Gaixtaginek, berak arnoz ase eta, barrika zilhatu eta huts arazi zituzten. Elsb Fram 63. Daukat urdaia ugari / zezin troko andiak / eta zotz emon barik / barrika guztiak. Azc PB 84. --Nora ua barrika orrekin? --Ur billa. --Sagardotegira eramateko? Iraola 62. Plazaren erdian, barrika batzuen gainean, taulaz, [...], bazen egina dantzako toki bat. JE Bur 139. Hiru ehun pintako barrika hartu zuen bere bi besoetan. Barb Sup 146. Barrikari buxoina kendurik. Barb Leg 143. --Ez duzu arno hobeagorik oraino? Arno xahar zerbait? --Ba, gaixoa, ba; bainan barrika xilatzekoa dugu oraino. Ib. 144. Diferentiak izaten dira / barrika eta kupela. Tx B II 253. Barrika txarretik, ardo on gitxi. EZBB I 59. Emadazue bakarrik orga pare bat eta barrika bat arno. Zerb Azk 35. Buruilaren uri goxoak barrikak betetzen. EZBB I 75. Kaia ontzi ta gauzez bete-betea zegoan, ardo-barrika asko. Anab Poli 52. Barrika hutsak azantza handiena. Herr 16-10-1958, 4. Oraintxe gogoratu eban sagardo barrikea idigita itxi ebala. Bilbao IpuiB 167. Eta asi zan kortxoaren billa eta ezin kortxorik billatu. Eta sartu zion barrika orri zakurraren buztana, esanaz egoteko geldi. And AUzta 105. Ikusi nun nere aita yoan zela alondegira barrika bat eske. Auspoa 77-78, 22. Barrikak zulo bat zuan, kanil-zuloa, kortxoakin itxita. BasoM 169. Ala ateratzen da sagardoa, eta upeletara edo barrikara sartu. Albeniz 18.
(Fig.). Vejiga.
Bakotxaren txakolin barrikiok gañezka egin gura ebenerako. Gerrika 100.
BARRIKA-EGILE. "Tonnelier, barrikegillea <barriceguillea>" Urt Gram 37.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper