OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barra-barra.
sense-1
1. (G-azp, AN, BN-baig), parra-parra (V, G, AN-5vill, L), farra-farra (V) Ref.: A (parra ; farra-farra); A EY III 266; Satr VocP; Etxba Eib (farra-farra); Asp Leiz; Elexp Berg; ZestErret .
(Repetición expresiva empleada con una idea de abundancia en contextos diversos). " Parra, [...] onomatopeya que designa la profusión en el derrame de granos, gasto de dinero...Parra-parra darabille dirua " A. " Farra-farra, profusamente" Ib. " Farra farra darabill dirua, ez dakigu noiz arte " Etxba Eib. "Tiene sentido abundancial. Elurra barra barra " Satr VocP. "Mucho [...]. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean " Elexp Berg. " Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin " Ib. " Len, asteguntean be jentia barra-barra ibiltze zan gabian " Ib. " Horrek dirua barra-barra gastatzeu " ZestErret. v. bar-bar (2).
Arpegitik bera odola zerion parra-parra. Ag AL 86. Antiguara igoniko gizadiak menditik bera jatsi <-tz-> ziranerako, baeietozen txalopak, parra parra, patxada onean. Ag Kr 85. Beti buruko illeak jasotzeko astirik artu ezinda, alderdi guztietan Malentxoren sarrerako albistea parra parra zabaltzen. Ag G 316. Eztek makala --esan oi zuan amonak-- orrelako liburu andia parra-parra irakurtzeko. Ib. 58. Zutik joango liraken gezurrak parra-parra esaten zizkigun. A Ardi 24. Ota erreari kea bezela, gezurra parra-parra zeriola. Ib. 94. "Altzaixu ankea gora, ia txixik egiten dozun". Parra-parra, ederto egin be. Kk Ab I 22. Euzkeldun utzak ixan ta erdera osta-osta barrabaskeri galantak jaurtiaz ikasi orduko, parra-parra darabiltenak. Euzk 1930, 371. Uzta ugaria denean; oliondoeri barra barra olio oria daritenean. Or Mi 29. Ames dagit nautela / tximirritek eortzi / abaraska baten, / ta illobia, lasaki / ta ixilka, ari naizela / parra-parra yaten. Ldi BB 12. Ta egingo nuke, barrupe artatik, amar, ogei, berrogei-ta-amar idazti atera baietz parra-parra, nork artua izan-ezkero. Ldi IL 76. Dirua parra parra irabaziaz. Eguzk GizAuz 61. Edan zagun barra-barra. (AN-ulz). A EY III 90. Eliza-betean errezo-marmarra / Eliz-jirabiran, nekez, barra-barra / zenbait gurutzadun. SMitx Aranz 140. Pernando Amezketarra-ren ipui liburua euskera errezian idatzirik dagolako parra-parra saltzen omen da. Etxde AlosT 10. Gizonak parra-parra bota zittun bere bertso eztentsuak. Ib. 79. Piñuagatik esan da parra-parra maizterraren azkena dakarrela. Munita 105. Eta gau aizetsu zanez, sua parra-parra zabaldu zen etxean. Etxde JJ 213s. Aspaldi baten ospatsua ta entzutsua zan gaztañedi ederrak badirau iraun oindiño Elutzetan, gaztañondoak parra-parra igartu ta galdu diran arren. Erkiag Arran 120. Txiparra bota ta keia zeru-alderantz parra-parra ta lodi jaurtiaz. Ib. 83. Dirua parra-parra bildu zuten. Anab Poli 112. Urteak eta urteak dira iturriei ura barra-barra dariela, ta ola ere zenbat garbitzen ez diranak? EgutAr 19-5-1959 (ap. DRA). Azken alderantz, dirua bere ibilli zan parra-parra, beartsuen gogo bako gogoa erosteko. Erkiag BatB 102. Liburuetan parra-parra ereinda daurkizkigun iduri bizi ta eragilleak. Onaind in Gazt MusIx 145. Edan be parra-parra egiten eban. Gerrika 207. Bereala jendea barra-barra kamioa betean. Albeniz 146. Besterik ez balitz ere, gogait eragiten didatelako orain erdaraz barra-barra, ahoz aho eta lumaz luma, dabiltzan zorioneko "estructura" horiek. MIH 194. Gaurko erdaren iturri garbitik barra-barra biltzen hasi garenak. MEIG II 127.
v. tbn. Parra-parra: Olea 163. FEtxeb 152.
azpiadiera-1.1
Ganbela ongi garbitu bear da ta agotza barra-barra edo pixkaka zabaldu ta su eman bear zaio. "Esparcir poco a poco" (AN-larr). A EY I 29 (cf. barreiatu).
sense-2
2. "Esta locución es también usada para indicar 'con franqueza, sin ceremonias'. Parra-parra nator (Vc,...), vengo con toda franqueza" A (s.v. parra).
sense-3
3. (Sust.).
Ekaitz egunetako itsasoak alakoxe joan-etorri latz, indartsu, mutiriak sortu oi ditu, ugin, baga ta barra-barrak astindu ta arrotuaz. Erkiag Arran 171 (Interpr?).
azpisarrera-1
BARRA-BARRA EGIN. "Castigar mucho: barra barra in artio eman (BN-baig)" Satr VocP.
barra-barra
<< barne 0 / 0 1 barren >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper