OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baitezpada.
sense-1
1. (Ht VocGr, Lecl, Dv, H), baitezbada, bai-eta-ezpada, bai-eta-ezbada, baietezpada (Urt).
Necesariamente, obligatoriamente. "Anancuon, [...], baltsan elkharrekiñ edateko thaza baietezpada osoki edan beharrikákoa " Urt II 76. " Baitezpada, nahi edo nahi ez, ezin bertzelaz, itzurpiderik gabe" HeH Voc. "Absolument" Ht VocGr 325, Lecl, Dv. " Baitezpada (bada eta ezbada, que ce soit ou [que ce] ne soit pas), absolument, nécessairement" H. v. badatezpada. Tr. Documentado en textos septentrionales (no suletinos) desde finales del s. XVII. En Etcheberri de Sara aparece bai-eta-ezpada; bai eta ezbada en M. Dassança, CatLav y Jauretche, y baitezbada en Darthayet y Ducq. Al Sur se encuentra en CatBurg y en autores del s. XX. En DFrec hay 10 ejs., 8 de ellos septentrionales.
Eta nola idiak munduko nonbrekoak baitire, bai eta ezbada sentitu behar dute aire onak egiten dioten ontasuna. Mong 587. Bi akhabanza hautarik bata, edo bertzea, sobera dela, eta halatan bai-eta-ezpada bata sobera dela. ES 88. Eta handik jujatzen zuten, bai-eta-ezbada hainen hitzkuntza behar zela izan, Munduan izan zen lehenbizikoa. Ib. 385. Gure arima bere indarrez gabetua erideten denean, baitezpada gure kanpoko akzioneek ere sentitu behar dute barreneko flakezia. "Necesse est" . Ch III 31, 4 (Mst bada eta ez ). Artha handi dugu progotxu gabeko, edo gutitako gauzentzat, eta antsikabeki largatzen tugu baitezpada behar ditugunak. Ib. 44,2. Ezen naturaleza haiñ da gaixtua, eta flakatua, non baitezpada behar baituzu iausi beheragorat. Ib. 51,1. Bai eta ez bada nezesario othe da Meza saindua enzutea komuniatu baino lehen? CatLav 248 (V 126). Erromako Apaiz nagusia, lurrean Kristoren ordekoa, zeñi baitezpada guziok obeditu bear diogun. CatBurg 20 (en el ms. original zeñi obeditzera guziok gaude obligatuak ). Hortarakotz baitezpada preparatu behar duzu guduan haritzera. He Gudu 37. Orhoit zaite gerla hau eziñ-itzurizkoa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hill behar dela. Ib. 99. Eta haren botuak baitezpada konplitua izan behar zuela. Lg I 221. Haren erran guziak alferretan izan ziren: baitezpada errege berri bat nahi zuten. Ib. 262. Ez du ordean Jesusek hura baitezpada galdeiten. Mih 42. Komunione on baten fruitua; ez da baitezpada komunione beraren goztua. Ib. 47.
( s. XIX) Ezin bertzea da guretzat: baitezpada izan behar gare edo Jainkoarenak edo debruarenak. Dh 183. Baitezpada mintzatzerat hertxatzen banauzue. Ib. 169. [Jainkoak] hornituko dauzku haren zerbitzuan garenei hazteko eta beztitzeko, bai eta ez bada, behar ditugunak oro. Jaur 190. Nahi izan zuen hauzia, / Baitezpada irabazia. Gy 263. Lehoiñak bere erresuman, / Nahiz baitezpada gobernu ona eman, / Nahi izan zuen zuhurki / Moral puska bat ikhasi. Ib. 291. Baitezpada berenazkoa da beharden izatea, ungi guziak darraizkona. Hb Egia 1. Nola errege eta haren lagunek mirakuluak nahi baitzituzten baitezpada, Zoroaster eman zen egiteko bidetan. Ib. 75s. Gizon behar guziak ez dira baitezpada alferrak eta axolagabeak. Dv Lab 141. Salbatzaileak bere sortzeaz [...] santifikatu duen lurra nahi du baitezpada ikhusi. Laph 50. Zerurat juaiteko behar othe dut baitezpada Iñaziori jarraiki? Ib. 136. Ezen, irautekotz, abereek ere baitezpada behar dute astean behin pausatu. Arb Igand 73. Emaztea etzen baitezpada gaixtoa, nahiz adin batetaraz geroz emazte gehienak gaixtatzen diren. HU Zez 53. Elizetan predikuak baitezpada frantsesez egin-arazteko. Ib. 123. Itsasoaren ongi ezagutzeko ezta baitezpada igerika jakin behar. HU Aurp 191.

( s. XX) Bainan peludoen ondotik ez nindabilan, baitezpada egun guziez urrutirat ikusten nituelakotz. JE Bur 14. Heien lanak, ez baitezpada indarra, bainan jeinua duelakotz galdegiten. Ib. 82. Apez frantsesak behar zituztela baitezpada. StPierre 40. Eta zuk, baitezpada, Baionarat joan behar, ama? Barb Sup 18. Ez zinen baitezpada gaixto gaixto hetarik! Bainan, itzal ttipitto zonbait, berehala zeruan sartzeko! Ib. 15. Eta horra bidea ageri non den, suari arras hurbil... Baitezpada handik iragan behar! Ib. 173. Baitezpada behar zen, gau eta goiz arrats, / Hurbildanikan zaindu hobiko sargia. Ox 81. Goialdeetara ori baiño len yoan bearra daukagu... baitezpada, nai ta nai ez. Or Mi 139. Ur-handia ez da baitezpada zabal, barnasko balin bada ere ohatzen. JE Ber 12. Halere gure gizonak ari eta ari, izerdi-lapetan, desohorez ere baitezpada bururaino egin nahiz hasi duten lan hori! Lf Murtuts 16. Adam eta Ebak ukhan zituzten bertze haur guzien artean bat bada aiphatu behar dena baitezpada: Seth. Zerb IxtS 12. Horrelako hitz bat erideiten denean, ez du baitezpada Keltarak Euskarari zor dionik erran nahi. Mde Pr 218. Damurik ez baitzen ohartu edozoin ordre ez dela baitezpada bertute! Lf ( in Zait Plat XVI ). Alabearrak, berriz, esan nai du mundua baitezpada dagoela ordena bati lotua. Vill Jaink 40. Akusatua dena ez baita baitezpada hobendun. Larz Senper 50. Ez da baitezpada saindu izaitea zuzentasunari uko egitea! Ardoy SFran 117. Gure kantu eder guziak ez direla baitezpada pertsulariek eginak. Xa Odol 31. Saingak ez du baitezpada zakurra ontzen. EZBB II 97.

v. tbn. Brtc 164. Jnn SBi 105. Lap 155 (V 69). CatJauf 114. Larre ArtzainE 34. Baitezbada: Darthayet Manuel 310.
azpiadiera-1.1
(En frases negativas). Sin duda, seguramente.
[Zaldi] hartaz artha zuen lekhaioak emaiten zion jaterat, bainan itxuraz ez sobera. Behin ere etzen baitezbada hala bethea. Ducq 259. Eta, zer zinduten bada? --Ez gauza handirik baitezpada... Barb Sup 119. Ez naiz baitezpada loriatua pidaia hortaz, bainan, damu nuke alderdi guzietara ez jokaturik. Ib. 80. Balkoinez brokatuak dira aitzin-pareta gehienak, eta ez dituzte baitezpada arinak. JE Ber 78. Baitezpada ez balinbadakigu gure etorkia, badakigu bederen ez dugula ikustekorik Indiako erresumarekin. Zerb Azk 14. Alta etzuen baitezpada lan hortako jite handirik Xaberriko Aitoren semeak. "Pourtant, il ne devait pas précisément avoir grande disposition pour ce labeur" . Ardoy SFran 128s.
sense-2
2. (L, B) Ref.: A; Izeta BHizt2 .
Por si acaso. " Baitezpada in dezagun " Izeta BHizt2. v. badaezpada (2).
sense-3
3. (Sust.). "Nécessité. Bihurtuko naiz bihar, baitezpada bat gerthatzen ezpada, je retournerai demain, s'il ne survient un contretemps (nécessité) insurmontable" H.
sense-4
4. "Essentiel, baitezpada, nesesari " Foix.
azpisarrera-1
BAITEZPADAKO.
azpisarrerakoSense-1.1
a) (B; Urt Gram 53, Lecl, Dv, H; baietezpadako Urt).
Indispensable, necesario. "Anancuon [copa que había que beber de un solo trago], baietezpadako gauzaren figura " Urt II 76. "Indispensable" Lecl. "Indispensable, essentiel, absolu, péremptoire" Dv. "Nécessaire. Baitezpadako egiteko bat, une affaire qu'il faut terminer absolument" H. "Necesario. Oi baitezpadakoa " Izeta BHizt2. v. beharrezko. Tr. Propio de la trad. septentrional, en el s. XX tbn. lo emplean algunos pocos meridionales. En DFrec hay 16 ejs., 7 septentrionales.
Ordea hau da baieta-ezbadako premia bat, zeinetan eskuara ezbaita obligatua bere baitharik halako gauzei izenen emaitera. ES 129. Zure gutiziak mortifikatu edo itho behar ditutzu, permis diren gauzetan ere baitezpadakoak ez badire. He Gudu 89. Ez dut beraz bertzerik igurikitzen, baizen hautaz balia zaitezen, baitezpadako okasionetan. Ib. 145. Iduri du etzela baitezpadako gaixki bat errege batentzat yakin nahi izatea zer mundu zuen bere erresuman. Lg I 322. Baldin baitezpadako premia batek hartarat erakhar bagintza. Ib. 243. Gauza guziek predikatzen darokute humiltasunaren premia baitezpadakoa. Lg II 172. Saindutasun perfet hura komunioneari darraioen fruitu bat da; eta ez hartarako disposizione baitezpadako bat. Mih 43. Meditazionearen usaia hain baitezpadakoa eta probotxusa delarik arren. Brtc 6. Hori da Jainkoaren baitezpadako nahia ta salbamenduko bide bakharra. Dh 254. Ezarri duen baitezpadako legea. Ib. 252. Zuen etxeko lanez artha izaterat, zeinak baitire egun guzietakoak eta baitezpadakoak. EgunO ( in Arb Igand 179 ). Eta goardatzeko griñak / Khentzen zaiek urreari, / Haiñ baitezpadako didurienari, / Bere prezio guzia. Gy 242. Baiña emaren baithan, defaut horlakoa / Dadiñ edo ez dadiñ baitezpadakoa / Gauza da den segurena, / Harekiñ sorthuren dena / Berarekin hillen dela. Ib. 192. Burhasoek bere haurrentzat duten amodioa da amodio bat bai eta ez badakoa. Jaur AndreB 40 (ap. DRA ). Bertzalde, larretako alhapideak baitezpadakoak balinbalira, zertan laiteke Frantziako eta Angeletierrako nekhazalea? Dv Lab 132s. Lan horiek ez dira baitezpadako lanak. Ib. 346. Nakielakotz zoin baitezpadako zen haren gure alde ezartzea. Prop 1881, 57. Hemen agertzen zaiku Erlijionearen baitezpadako beharra. Lap 5 (V 5). Baitezpadako urratsa, gure gizatasunari berari datxeikona da hori. Arb Igand 58. Gure eginbide baitaezpadakoenak ezin bethe ginetzazkeelakotz igande eguna gabe. Ib. 59. Bai, giristino bizitzeko, mortifikazionea osoki gauza beharra da, osoki baitezpadakoa. Dih MarH 428 (ap. DRA ). Eginbide baitezpadakoenetarik bat. HU Zez 199. Zer den haatik usna! Ez du iduri baitezpadako dela gu baithan. JE Bur 90. Deusetan ez litzaguke baitezpadakoago langilentzat elgar laguntze hori, nola bizitzeko beharren beharrenik diren pusken erosteko. Ib. 202. Gauza horren egitea baitezpadako dela. Lander RIEV 1911, 593. Bai, bihar berean, behiaren bilha zuetarik nehor abiatu gabe. Baitezpadako gauza, hori da. Barb Sup 90. Baitezpadako baitira bethi [Jesusek erranak], eta izanen geroan. Ox 68. Gizonarendako hatsa edo yanaria bezain baitezpadakoa. Zub 117. Behardunek ez balinbaduzte baitezpadako bero eta hazkurria. Ib. 122. Baña ezpairik gabe, guziek batean diote, baitezpadako azkurria bearrezkoa ez dela. FIr 174. Ezin die kalterik egin bizitzekotz baitezpadako diren organuei. Mde Pr 80. Baitezpadako gauzetan batasun ori aitortuaz. Vill ( in Gand Elorri 11 ). Gertakizun guztiak lege itsu ta baitezpadako batzuen arabera gertatzen direla. Vill Jaink 31. Fedea dela girixtino biziaren erro baitezpadakoa. Etcheb MGaric 77. Beren arteko bati obeditzea zela pundu baitezpadakoa. Ardoy SFran 139. Ustez aipatu ditut pertsulari batek, osoa izaiteko, baitezpadako dituen bertuteak. Xa Odol 64. Jupiter-entzat idi xuria baitezpadakoa zen, Orkus-entzat zikiro beltza. Lf CEEN 1973, 128.
azpisarrerakoSense-1.2
b) (Dv).
Extraordinario.
Etzuen oraino egin, munduaren begietan, gauza baitezpadakorik. Lg II 133. Ongi bizitzekotzat, laborariak ez du baitezpadako jauntzi ederrik behar. Dv Lab 8. Bertze etxeak ez dira kanpoz baitezpadakoak, bainan bai oro, beren itsusian, batzu bertzeak ez bezalakoak. Prop 1883, 273. Bertze orduz Eskual-herrian, ez eta ere nehungo giristino herrietan nehork ez zuen lan dorperik hunkituko, baitezpadako ezin-bertzean baizik. HU Zez 12. Ni, gazeta egilea naiz; eta bizkitartean ez dut baitezpadako ilusionerik, hemen erraiten ditudan egien indarra urrun, urrun doakela. Ib. 51.
azpisarrerakoSense-1.3
c) " Baitezpadakoa (L, B), lo eventual" A.
azpiadiera-3.1
Dudoso, incierto. v. BADAEZPADAKO.
Belarria apal, baitezpadako izerdiz bustita eriotza urbiltzerakoan oztenagotzen zaiona. ' Incertus ibidem sudor' . Ibiñ Virgil 104.
baitezpada
<< baitaratu 0 / 0 baizen >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper