Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baitaratu.
sense-1
1. (BN-lab-arb; -th- L, BN; H), beitaratu (S; -th- S), beithalatu (S). Ref.: Lh; Gte Erd 201.
(Precedido de bere, neure, etc.).Volver en sí (en mí, etc.), recobrar la serenidad, el juicio. " Frango laster bere baitaratu zen (BN-lab-arb), bere beithalatü zenian (S) [...], berrebeitaratü da (S)" Gte Erd 201.
tradizioa
Tr. Atestiguado en textos septentrionales; entre los meridionales se encuentra en Orixe y F. Irigaray.

Eta halakoak berak ere, bera baithara dadinean (zeren koleran dagoena eztago bere baithan), nork erranen du, zenbat damu eta atsekabe izanen duen? Ax 282 (V 188). Haren izpiritua ere xoratu zuen Jainkoak erakutsi ziozkan mixterio batzuen bidez. Eta bere baitharatu zenean, han zuen Jesus-Haurra. Jnn SBi 12. Gorphutzaren othoitzak bere baitharatzen zuela laster. Ib. 82. Bere baitharaturik, / Noizpeit zinez hari, / Erran zion, gurturik, / Herio Hotzari. Ox 125. Hain xuxen, etxek'andrea bere baitharatzen ari bezala zen. Barb Sup 68. Harritu zen Erregina gaixoa; bainan gero, bere baitharatu zenean, oro aithortu ziozkan Errege-Jaunari. Barb Leg 69. Baño bere baitaratuz, asarrea par-irri billakatu zun, eta arrandiro yarraiki bere kanta. Or Mi 9. Lurrari josi zen lapa bezala; ats anditua, aoa legortua [...]. Bere baitaratu zelarik ohartu an agerian bere burua galbide andian zuela. FIr 146. Utziz urgulu galkorra, / gaiten beraz gu baitara / bizitzekotz deskantsura. Etcham 191. Sobera edan zuen eta mozkortu [...]. Bere baitaratu zenean egia ikasirik, Noek benedikatu zituen Sem eta Japhet: Kham aldiz madarikatu. Zerb IxtS 14s. Eta, nihori bere baitharatzeko astirik utzi gabe, asto matrail zahar batekin mila etsai hil! Ib. 48. Jaun erretora aphur bat tapatua egonik, ixil-ixila, bere baitharatu zen beharrik. Lf Murtuts 24. Harriduratik oraindik ez bere-baitaratua. Mde Pr 114. Bere baitaratu zelarik, aitortu zuen San Frantsesekin zela mintzo. Ardoy SFran 275.
azpiadiera-1.1
(-th- Dv).Recobrar el conocimiento. " Bere baitharatzea, revenir à soi" Dv. " Ez da bere-baitharako, il ne reviendra pas à lui-même" Ib. s.v. bere-baitharako.
Begirale batek ekhartzen zuen [...], burua dilindan eta ezagutzarik gabe [...]. Oren bat baino gehiago egon zen ezin bere-baitharatuz. Prop 1880a, 95. Bidean bere baitharatu zen. Prop 1882, 255. Eta hanxet, berehala, deus egin, ez erran gabe naski, ez eta bere baitaratu ere gabe azken hatsa eman duela. HU Aurp 139. Alditxartu zen. Bere baitaratu zenean, ezin higi zitekeen. Mde Pr 165. Bere baitaratu zenean, eta gogamena etorri zitzaionean ostera, konturatu zen gorputza oro kordoka zedukala. Mde HaurB 82. Egin ahalak oro egin dituzte gizona bere baitharatu nahiz. Bainan hila zen. Herr 28-7-1960 (ap. DRA).
sense-2
2. (SP, -th- Dv), baitara. " Nolatan gure baitaratzen zara? comment venez-vous chez nous?" SP. " Baitharatu, arriver chez" Dv.
Galdu balin badituzu, zeren ogen derautazu? / Nik dakidan lekhutarik ni baitara eztituzu. E 187 (Lfn: 'd'aucun endroit que je sache ils ne sont venus chez moi').
azpiadiera-2.1
(Trans.).Nerau eraman naiez bai-ator, nere yauregitara baitaratzeko asmotan ez, izarpean, mugarri-ondoan itxikiz [...] baño. 'No para conducirme a casa'. Zait Sof 128.
sense-3
3. Darse cuenta.
Etxaldeko da, baiña baitaratu zaite; / garbi itzegiñik gaude, elkar dugu maite. "Reflexiona un poco" . Or Eus 132. Ordûn baitaratu nintzan, musikaren barnean / Zu zintzaidala legunki gordetzen biotzean. "Me di cuenta" . Or Poem 545. Gauerdia jo dun ez naiz baitaratzen; ez bigarrenean. Ib. 523. Oroitze ortan, geienez beintzat, idurimena sartzen da gutxi edo asko, gu baitaratzen ez bagera ere. Or QA 136. Arroputzak zaartzen dituzuna, baitaratzen ez diralarik. Or Aitork 12. Geo baitara nintzan nola ikasi nun mintzatzen. Ib. 19. Artzen nuan, baitara gabe, bat eta bakar nintzaneko arreta. Ib. 35. Bi urte egon zala ukitu orietaz baitaratu gabe, edo zer ziran iakin gabe. Or in Gazt MusIx 42.
baitaratu
<< 1 baita 0 / 0 baitezpada >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper