OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 baita.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare, es de uso gral. La var. baita (tbn. escrita bai ta, sobre todo hasta el s. XIX) predomina al Sur, mientras que bai eta (o ba eta, en algunos textos a partir de mediados del XIX) es mucho más frecuente en los septentrionales; de hecho, bai eta falta en casi todos los autores vizcaínos (sólo encontramos algún ej. en Zavala y Arrese Beitia) y es bastante escasa en el resto de los meridionales, sobre todo en el s. XX. Aparece alguna vez escrita baieta en Leiçarraga, Gasteluçar, Duhalde, Goyhetche y siempre, salvo error, en Hiribarren. Según Azkue (s.v. baeta; cf. tbn. Morf 682 y Eusk 1935, 95) hay baeta en Mic 28 (de la ed. de Dodgson), pero no encontramos sino un ej. de baita <bay-> en este autor.
Su uso sin ir seguido de ere disminuye con el tiempo, especialmente en el s. XX y al Sur. Entre las formas contractas a las que da lugar su empleo con ere inmediatamente posterior, hallamos baietare en Dechepare, en textos suletinos (Eguiateguy, Maister, AstLas, Etchaun, UNLilia) y en bajo-navarros (CatLan, Etchamendi y Arradoy); baitare en Oihenart, en textos pirenaicos navarros y en algunos autores guipuzcoanos y alto-navarros como Zabala, Goñi, Txirrita, Uztapide y Berrondo; y baitere en Basarri y Casenave.
sense-1
1. (L, BN, S ap. Lh; Urt I 68, Lar, Añ, Gèze, H), bai eta (L, BN, S ap. Lh; Dv), ba eta (A). Y también. "También, al principio de cláusula" Lar y Añ. "Más enojárase por eso, baita aserre bear zenduke orregatik" Lar. "Zoazi hemendik, bai-eta laster, allez vous-en d'ici, et bien vite" Dv. "Baita (contraction de bai eta), et aussi, même" H. "Bai eta, et aussi" Ith 54. "Baeta (V arc, Mic), también" A. v. BAITA (...) ERE.
Eure Eliza guziak enparatu eta begiratu otso harraparien ahotik, bai eta merzenario eta alokazer ororen menetik. Ins A, 2v. Eta ez solamente agradatzen zaio sakrifizioau geiago ezes berze gauza ofrezi al dakioken guziak, bai eta ezin agradatu zaio beinere eta ezin agradatu dakioke gauzarik, baterere baizik sakrifizionen medios. Ber Trat 28v. Arimaren erran tugu jeneral oñhazeak, / baita podore bakhotxen halaber doloreak. EZ Man I 102. Gero doloreak dio tormentatzen bihotza, / bai eta galarazitzen lehengo ezagutza. Ib. 98. Hirikoak hill tzatzue / baita ingurukoak. EZ Noel 74. --Señale ona. --Zena, xauna? --Leien mokoena. --Baita ots dakarrena. Mic 12. Ikusiko duzu geiago direla zure faltak zure buruko illeak, bai eta itsas-hareak baino. SP Phil 44. Guztiz oba leuke Heibarrek / burdiña zein da erurra, / baita kapa euna negura. BBizk 31. Fazoin bera egin dezakezue mirra arnoarekin hirakiturik, bai eta halaber leizarrarekin. Mong 593. Elizaren maniak, baita fedezko püntü gehienak. Bp I 64. Bertuteari lothu nahi zaizten presunak, bai eta bizioan oraiño ehortziak daudezenak. He Gudu 161. Eskuratu zituen gaixtagin hek ebatsi zituzten ontasun guziak, baita berekin zaramatzaten gathibuak. Lg I 292. Ta nork adéki burutik alakoéi presunziogói? [...] Bai ta kóstuak nork aguánta? LE Prog 122. Debekatzen ditu [...] aragiaren atsegin, gusto ta lan zikin desonestuen kutizia ta nai galdua; bai-ta gauz hoen oroitzapena. Ub 180.
(s. XIX) Egina da zure fortuna / bai eta zure lagunena. Monho 34. Galtzen dot gloria egiazkoa, bai ta neure on-eretxia gizon prestuen aurrerako. LoraS 163. Ez gorputzari dagozkan premietan bakarrik, bai ta are geiago animari dagozkanetan. AA I 621. Baita da egiija [...] ondo dakijeela. fB Olg 99. Gorde izan da beti / garbiro fedea, / baita geure legeak / eta berbeitea. Zav Fab RIEV 1907, 92. Andi egin ebazan / Erroma zendoak / guretarren biotzak / bai eta besoak. Ib. 92. Au ez bakarrik egin leike euren jaubiak, baita beste edozein lagundu nai deutsanek. Astar II 71. Aguazil nagusiak, / baita mazeroak. Echag 232. Zure ahal eta puxantzia guzien, bai eta zure bizi guziaren gidamenaz. Jaur 352. Olhalte huna beita, ba eta ederra. Etch 616. Konfesetara noa! Bai ta Jesukristoren odol preziosoagaz neure arimea garbietara. CatBus 52. Bakhusen debot on batek zaramatzan galtzera / bere osasuna, zentzua, baita are boltsa bera. Gy 102. Pleiñitzeko, zerron, bai eta erasteko / segurki badut motibo. Ib. 226. Guk dugun miñtzoa baieta hirria. Ib. 294. Gogor da hola uztea aita-ama zaharrak; / bi mila lekhoetarat eginen hek nigarrak; / zein mingarri uztea aitak, baieta herritarrak! Hb Esk 20. Etxe hura bizi da oraino, bai eta etxe hartan Iñazioren orhoitzapena. Laph 237. Jesus ordurako zan / Judasek saldurik, / baita bere anima / betiko galdurik. Xe 354. Bakia zugaz, baita anaiakaz. AB AmaE 11. Biba Errepublika, bai eta biba barrika. Elsb Fram 76. Inkarnazioniaren gordatzeko [...]; bai eta haurrari eta haren amari süstengü baten emaiteko. Ip Hil 64. Nausi iraupenez, ba eta erran gogo duenaren arabera hitzen moldatzeko errextasunaz. Arb Igand 17. Eskua eroaten da / sabel goieneti, / bai eta sarri askotan / mokorren ganeti. Azc PB 68. Kalte andiren bat opa deutsanak, baita gorroto deutsanak. Itz Azald 99.

(s. XX) Oihanak berak lituzkete, dela gobernioak, dela sal-erostunak, bai eta langileek berek arte laburrez beren aberastasuna. Prop 1907, 227. Noizik-noizera eskiñi oi-eben Meza bat Jaungoikoari [...]. Baita egiten ebezan euren eskariak ogerorduan. Echta Jos 14. Nausi batek bere langileer zor omen dik jornala, jana ere batzutan, bai eta atherbia. JE Bur 115. --Ta, ta, ta, ta! Sorginkeria zerbait bada hor, Maria!. --(ahapetik) Bai eta sorgina hihaur, atso tzarra! Barb Sup 78. Egin zien zina Santa Graziako plazan, bai eta dantzatü Karmañola han berian. Const 24. Mariya nai ikusi, / bai eta Begoña. Enb 80. Bera ere sartu zen lerroan, ba eta ederki yantzatu. Zub 86. Eta gau atan, baita aurrerantzian, beti alkarregaz ibilli oi ziran. Kk Ab II 179. Aspaldion opa nuna, / ondasunen ondasuna: / animarena ez-ezen, bai ta / gorputzaren osasuna. Or Poem 555. Masaileko zimur bakanetan leitzen nion garbai, akidura eta gizadiaren aldeko nazkaren berri, baita bakar izateko nahikunde bat. Mde Pr 119. Kapillauek eskola egin bear zioten, bai eta katixima. Zerb Azk 44. Ordea, kontramaixuari baita sukalde-nagusiak berak ajolaz begiratzen dio. Anab Poli 55. Luzaz Amikuze eta Ostibarre, bai eta denbora batez Xuberoa izan dira Akizeko apezpikuen gain. Ardoy SFran 14. Jadanik ene menpeko / aitzindari agüdueri / düt arrunt jakinerazi / baita armada osuari. Casve SGrazi 154. Bazter ederrak goresten dira, ba eta gune lanjerosak aitortzen. Lf ( in Casve SGrazi 17 ). Agur garia ereitiari, baita azpigarritan mendirateari. Gerrika 157. Martxoa pasatzean / laister zun atertu, / baita euri mardulak / oso baztertu. Insausti 250.

v. tbn. v. tbn. Gco I 427. JJMg BasEsc 212. FIr 186. Enb 165. Yanzi 35. Or Eus 78. FLab in Munita 7. Akes Ipiñ 12. Etxba Ibilt 466.
Bai eta: Echaux 155. Etchart 1.1r. Dh 172. CatB 61. JesBih 412. CatLuz 30. UskLiB 216. Bordel 49. Arch Fab 153. CatS 30. Elzb Po 216. AB AmaE 158. EusJok II 94. Zby RIEV 1908, 93. Jnn SBi 141. HU Zez 24. UNLilia 18. CatJauf 24. Ox 74. Etcham 36. Zub 45. Yanzi 59. Iratz 25. Mde Po 33. Or Aitork 23. NEtx LBB 56. Xa Odol 39.
Ba eta: HU Zez 121. JE Ber 103. Larz Iru 136.
azpiadiera-1.1
Incluso.
Saintütarzün bethe bat [zen]; bekhatü güziez baita benialez xahu zenaz geroz. Bp II 94. Jinkuak ikhusten dütü igarana, presenta, eta gerua, bai eta gure phentsametürik gordenak. CatS 20.
azpiadiera-1.2
(Lar, Añ). (Como respuesta). "También, cuando se responde solitariamente, baita, baita ori ere" Lar. v. infra ejs. con ere en contexto similar (s.v. BAITA (...) ERE).
--Mutill, jaiki intzan? --Bai, bai; oraintxe noa. --Abarkak jantzi dituk? --Baita, baita. Urruz Urz 37. --Nongoa zara ba? --Mendiolako morroia. --Mendiolakoa? Arnoldorena? --Bai. --Ta Riktrudisena? --Baita. Ag AL 55. --Ama Kataliñek egingo dizka prakak eure batzuekin. --Jai egunetarako ere bai? --Baita. Ag G 29. --Zu ta ni bakarrik gaude. --Egia. --Gure buruaren jabe gera. --Baita. Ib. 300. --Gañera etorriko da bigar erretratista bat. --Zertara? --Erretratatzera zure mai, sillak, armaio, libru eta zuk usatzen dituzun gauza guziyak. --Zera're bai? --Baita. Iraola 112. --Zuk euzkotarra izan bear dezu. --Alaxe naiz. Zu ere bai ikusten deanez. --Baita. JAIraz Bizia 71. --Etxera zoaz, noski? --Bai, ala noa. Zu ere bai? --Baita. Etxde JJ 104. --Hori guzia zeorrek bakarrik [egin zenduen]. --Bai! --Ardurik gabe. --Baita! Lab SuEm 191.
azpiadiera-1.3
(Con valor enfático). v. BAI... ERE.
--Haur honek beraz bethi etsaiak ükhen zütian? --Bai eta etsai handiak, eta erregiak. Bp II 33. Eskatu zion konfesa zezala. Bai ta pozik, eranzun zion. Mg CC 127. Artuko leuke trukada au? Bai ta besuak zabalik, ta esker andijakaz. Mg CO 217. Jainkoak asko aldiz, baita guziz dorpheki, punitu izan ditu. Dh 225. Zuek ta beste, erderarik eztakienen onerako, beste bagarik, artu nituzan, bai ta ondo gogo onez, salla edo arlo onetako egiñenak. EL2 6. --Illko ote naiz bada? --Bai eta laster. Sor Bar 56. Juango naz taraska orreri esatera azikera obia emon dagijola bere txakurkumiari. Bai ta laster gero! Kk Ab I 32. --Ez othe da orai gehiago gaztelürik? --Bai eta franko. Mde Pr 49. Bai ta gogoz orixe! Berron Kijote 126.
azpiadiera-1.3.1
(En sdo. irónico). v. BAITA ZERA ERE.
Ez nire arpegi polittagatik, neure diru ta ondasunak-arren baño. Bai eta neure polittasuna! Ardura asko dautso areri ez nire jasak ez neure bizijak be. Otx 74s.
sense-2
2. Sí, ciertamente sí, sí por supuesto. " Yakin ez arek? Baita..., vaya que lo sabía, hasta demasiado (V) Alt" DRA. .
--Pagatu behar du kargatu baño lehen kalterik ez izaiteko. --Baita bañan kexa zaite ongi guztien paketatzeaz. "Oui da" . Volt 215. --Txeatuko al didazu gaur gure siñismenaren beste egi pozgarri bat? --Baitta, pozik: Zein nai duzu? Inza Azalp 109. --Zuk enozu ezautzen, ezta? --Ez ba. --Etzara gomutetan San Mamesen argintzan alkarregaz bierrien ibilli giñiela, ta bein, mankaute, Hospitalera yaso ninduela? --Baita! Ointxe gomutetan naz. Kk Ab II 58. --Orduen orretan geratzen gara. --Baita, arrasteira arte ba. Ib. 65. --Ez uste izan ezer degunik alkarren artean [...]. Adizkideak gera... atsegin zait. --Baita, baita! Lab EEguna 67. Artazubiagatar Martin emen al da? --Baita. Or barruan dek nere nagusiarekin. NEtx Antz 20. --Geron alegiñezko otoitzaz ari giñan orduan; orain, ostera, Iainkoak bere ixuri bereizi batez ematen duna dugu iardun-gai. --Bai ta, bai ta. Or QA 167. Beraz ez zara anaidikoa. --Nola? --Ez zara hargin beltzetakoa. --Baita, esan nuen. Baita. --Zu? Ezin leike! Hargina? --Hargina, bai. Mde Pr 112. Ezta egia izango? Baita! Olako mutillik! Erkiag BatB 91. Begira dagokio ugazaba, ta mutillak idazteko bizkortasuna dauala susmau. Baita! Morroiak, lanean ezezik, eskola kontuan bere ba daki. Erkiag BatB 125. Ontan, bear bada, au agindu ta ua debekatu, lege-usaia artuko diote norbaitzuk. Baita, baita estuegi azaldu ote detan ere. MAtx Gazt 12.
azpisarrera-1
BAI... BAITA. v. bai.
azpisarrera-2
BAITA BADA. "Oui-da, mais oui, fort bien" Dv. v. supra (2).
azpisarrera-3
BAITA BEHAR ERE (Lar; bere Añ). "(Sí) por cierto, negándolo" Lar y Añ. "(A) propósito, irónicamente y burlándose, baita bear bere" Añ. v. BAITA ZERA ERE.
Laburtuko litekez gastu kostotsuak, gitxitu larregia soñean, janean, jokoan, bisitan, kuartelean, otseiñ alperretan. Egiten da au? Baita bearbere; bai askotan jarraituten dira bere oñean, gerorik gero andiagotuten ezpadira. LoraS 32.
azpisarrera-4
BAITA-BEDERA. "(G), chacun" Dv. v. BAT-BEDERA.
azpisarrera-5
BAITA (...) ERE (gral. (no V); Lar, H; baita... bere H; baita... be V-gip; bai eta... ere AN-5vill). Ref.: A; Gte Erd 33, 98; Elexp Berg. "También, cuando se responde solitariamente, baita, baita ori ere" Lar. "Alectoría [...], ollarraren erean, baita gibelean ere, arkitzen dana" Ib. "También (contr. de bai-ta). Encabeza la frase de que forma parte y exige que a la palabra a que ella se refiere le siga el verdadero 'también' que es bere o ere" A. "Aita etorrida; baita ama ere (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 33. "Frantsesak laguntzen dio; bai eta euskerak ere (AN-5vill)" Ib. 98 (donde se censuran las construcciones del tipo baita ere laguntzen dio euskarak; cf. infra). v. supra (1), infra ETA BAITA (...) ERE.
Ereiten duenak bozkario duenzát, baieta biltzen duenak-ere. Io 4, 36. Zeruan agintzen duzu / aingeruen gañean, / bai eta lurrean ere / gizon guztien artean. EZ Noel 61. Baita nik ere aithortzen / hilletarik piztea. Ib. 38. Hainitz ebatsteko gogoa duela guti ebatstea mortal [da], baita gogo hura bera ere. Harb 182. Egiazki zure ama naiz, / baita neskatoa ere. 74. Entzunen tik Jainko on hunek / hire deihadar guztiak, / baieta sentituko ere / hire dolore handiak. Ib. 122. Aitzineko igantian erran behar da, baita bestan ere. Bp II 96. Hau bere denboran izatu zela eta orai ere dela, baita oraino aitzinarat ere izanen Eskual-Herriko buruzagi filosofoa. ES 145. Atsegiñ dugu minzatzeaz hagitz maitatzen eta desiratzen ditugun gauzez, bai eta beldur garenez eta gure nahien kontra direnez ere. Ch I 10, 1. Ez dezazutela beldur, orregaitik emendatu, bukatu, aituko dala neurrigabeko argi au; bai eta jarioko ere etorkizaldi guzientzat, mundu onek dirauen artean. Lar SAgust 9. --Animan ala korputzean padezitu zituan pena eta doloreak? --Prinzipalmente animan, bahita korputzean ere. CatCeg 36. Sentituko duela bere baitan, bai eta erakhutsiko kanpora ere, ez dela haren fidantzia bano. He Gudu 47. Badagikee beren lan andi hau hitzez ta predikuz, bai ta libruz ere. Mb IArg I 53. Oriek eta gu, bai ta sulezeko etsai amurratu guziak ere, bilduko gara Josafatko soro-aran andian. Ib. 60. Ta ez bere kontrarioari bakarrik, bai eta aren aide ta lagun guziai ere biotzetik barkatu zien. Cb Eg II 167. Eriozko edo mortalak, bai ta benialak ere. Cb CatV 50. Iru Birtute Teologalak: Fedea, Esperanzea, eta Karidadea. Bai lau Kardinalak bere: Prudenzia, Justizia, Fortalezea, eta Tenplanzea. Bai ta Humildadea, eta Kastidadea bere. Oe 40s. Zer nahi ontasun emanen zioela, bai eta bere erresumaren erdia ere, hala nahi bazuen. Lg II 160. --Kredoa esatea da orazioa egitea? --Bai-ta haren izena santu egitea ere. Ub 167.
(s. XIX) Etorri zan gure Jesus bizitza ematera ez ezen, baita ematera ere bizitza luzea ta ugariagoa. Mg CC 240. Eta ez bakarrik bere lagunari egin diozkanak, baita bere anima gaixoari egin diozkanak ere. Gco II 53. Bazuen Paradisuan, doarik alaere, Adanek, eta Ebak, jateko, edateko, ta gauza guzietarako nai adiña, baita askoz geiago ere. AA III 268. Othoitzaren gainean lazatzen dena, segur izan ahal diteke, gazte-denboran bereziki, baieta bertze edozein adinetan ere etsaia nausituko zaiola. Dh 319. Meditazionea egin ditekela non-nahi ta noiz-nahi, bai eta edozein lanetan hari delarik ere. Ib. 100. Nai neuke beintzat, Jauna, zeu bakarrik ameetia, primia, ta seguruba zarialako. Baita emonzailia zarialako bere. fB Ic II 62. Laguntasun au aituten da, ez gorputzeko biar edo nezesidadeetan bakarrik, baita arimakuetan bere. Astar II 81. Arrapostü emaiten derozü: Et cum spiritu tuo. Bai eta zure ezpiritiarekila ere. UskLiB 30. Konfientzia berarekin, bai eta oraino handiagorekin ere. Jaur 134. Nabarri eder anitz; baita arri areatsua ere ugari. Izt C 56. Iretsten tuela laster ontasunak, / Bereak eta bertzenak, / Bai bere haurrenak ere, / Baita andrearenak ere. Gy 312. Moisesek, bada, ikusi zituenean gauza guziak, Jainkoak erakutsi zion bezala egiñak, bedeinkatu zituen: baita Apaiz-nagusi Aaron ere konsagratu zuen. Lard 84s. Izan degu soñua / dantzatzeko diña, / bai eta damak ere / bana eta biña. Bil 34. Frantzian bai eta Espainian ere aitoron seme batek odola zor du herriari. Laph 3. Gloria, bai Aitari, bardin Semeari, / Gloria Espiritu guztiz Santuari, / Baita gloria bere Euskel erriari. AB AmaE 29. Hara orduko unhatua baitzen, bai eta haren gizonak ere. Elsb Fram 85. Emazte ederra daukat / zeuri Iauna eskerrak; / bai ta seme bi bere / bera lango ederrak. Azc PB 84.

(s. XX) Ez Done Antoniori bakarrik, baita Antiguako Amari, Iziarkoari ta Begoñakoari be. Ag Kr 206. Igaro zan egun bat, baitta bi bere. Echta Jos 65. Frantzian bai eta Euskal-herrian ere. JE Bur 69. Bazkarija atondu dabe, baita iruntsi be egundoko ariñen. Kk Ab I 97. Siñesmenean irautea bearrezkoa da, baño baita siñesmen orrek derakusgun bezala bizitzea ere. Inza Azalp 11. Parise edo Marise, hogoi mila Españolek ez othe lukete hartuko? [...] Hogoi mila Españolek? Bai eta hamabost milek ere! Barb Sup 130. --Jaun erretorak ere jan behar dü arren? --Bai eta edan ere. Const 32. Lantze au Euskalerri guztian zabaldu zan; baita Aragoiko ipar aldean ere Kataluniraño. JMB ELG 64. Bataio eske yoaten zitzaizkion gizaldeai, bai ta Farisau ta Sadukearrai ere esaten zien. Ir YKBiz 40. Balendin, ekatzak ire eskua. Baita zuk ere zerea, Libe. TAg Uzt 305. Okerrenean ere aita jarriko det, baita anai-arrebak ere. JAIraz Bizia 111. Bainan astia urri, bai eta ondikotz, biotza ere. Mde Pr 192. Kaletarrari [kutizigarri zaizkiola] esan dut, baiñan, baita baserritarrari ere ene ustez. Etxde JJ 28. Arrigarri bakarrik? Bai eta negargarri be. Bilbao IpuiB 267. Botereak beti bezala ari dira beren joku zikiñetan; baita beren azpikoak ere oien aurka burua altxatuz. Vill Jaink 178. Haren egon tokitik, ukhaiten ditu gero berriak! Bai eta, haren potreta ere badu. Larz Iru 130. --Eta ondorengo aztartua be bai? --Baita ori be! Etxba Ibilt 471. Hizkeraz ez ezik, baita barren-isuriz ere. MIH 176. Niri, zuzen nahiz oker, Hebbel gogorazten dit elkar-hizketan hasten denean. Baita Flaubert ere. MEIG VI 87.

v. tbn. Sor Bar 68. Urruz Urz 30. Goñi 22. JanEd II 100. ArgiDL 19. Inza in Jaukol Biozk VI. Lek EunD 36. Izeta DirG 59. Zait Plat 69. MAtx Gazt 67. Ibiñ Virgil 104. Uzt Sas 280. Berron Kijote 65. TxGarm BordaB 12. Zendoia 127.
Baita... be(re): JJMg BasEsc 97. Añ EL2 21. Ur MarIl 22. A BGuzur 148. Alt EEs 1917, 43. Enb 176. Eguzk GizAuz 77. SM Zirik 48. Akes Ipiñ 28. Erkiag BatB 111. Alzola Atalak 113. Onaind STeresa 21.
Bai eta... ere: Ip Dial 79. Jnn SBi 130. Arb Igand 20. Ill Pill 11. EusJok 120. Etcham 74. Zub 55. Uzt Sas 278. Xa Odol 41. Etchebarne 77. Ostolaiz 126.
Ba eta... ere: HU Zez 138. Barb Sup 140. Zub 57.
azpisarrerakoSense-5.1
(En fórmulas de cortesía).
Jinko onak dagizula egun on / nere Klara maitea. / Bai eta zuri ere / Dongaraieko primia. (Sal). Balad 75. --A! Protxu on dizuela. --Baita beorri ere egitian. Sor Bar 39. --Gabon Jainkoan dizutela. --Baita zuri ere, aita. Zab Gabon 33. --Arratsaldeon Jaungoikoak dizutela. --Baita zuri ere, ala dizula. Moc Damu 28. --Egun on, Jose. --Baita zuri ere. Ill Testim 9. --Jaungoikuak gau ontxo bat dizutela. --Baita beorri ere. Alz Ram 24. --Jaungoikuak gau ontxo bat dizutela. --Baita beorri ere. Lab EEguna 104. --Jaungoikoak egun on, osaba. --Baita iri ere, Ixteben. Lek EunD 17. --Arratsaldeon, lagun [...]. --Baita euri be, gizon. Bilbao IpuiB 250. aungoikoak egun on deiela, abada jaunok! --Baita zuri ere, Joakiña. NEtx LBB 60.
azpisarrerakoSense-5.2
Incluso.
Guk dugu halaber sinhesten ezen atxakio haur dela egiazki bekhatu, eta halako non leinu humano guziaren baieta haur xipien ere, amén sabeleandanik kondemnatzeko asko. Ins G, 3r. Hura guziek kasik ardiets dezaketela, bai eta adimendu motzenek ere. SP Phil 541. Gañerakoa erraz da; baita amardunetan ere. Lar Gram 392. Batzuek (bai-eta komentuetan Jaiñkoa zerbitzatzen dutenek ere) uste dute perfet izateko asko dela khoroara goatetik ez behiñere faltatzea. He Gudu 30. Ukho egiten diotet zuretzat on ez diren gauza guziei, bai eta maiteenei ere. Brtc 134. Guziak zerraizkan nora nai, bai-ta eremu edo basoetara bazijoan ere. Ub 83.
(s. XIX) Argatik Eliza Ama Santak orazio guziak, baita Ama Birjiña Santisimari egiten diozkanak ere, bukatzen ditu Jesu-Kristoren izenean. Gco I 468. --Elizak barkha ditzazke bekhatu guziak? --Bai eta Bekhaturik handienak ere. CatJauf 70. Espainiako ala Frantziako idazle guziak, bai eta Eghinart, Karlomanen idazlia bera ere, mintzatzen dira Orriagako gataskaz. Zub 30. Orrek kontrabandoa sartuko luke, baita karabineruen sudur zulotik ere. Alz Ram 35. Eskatzen dunan guzia emango diñat, baita nere yaurgoaren erdia balitz ere. Ir YKBiz 206. Orduan ere danak parra egin bear, baita alferezak ere, naiz-eta militarrak gizon seriyoak izan. Salav 71. Guziz ikaratzen gaitu lo beteak, baita beste batengan ikusita ere. Txill Let 129. Hizkuntza lehenago landu dutenek, baita moldakaitzenek ere, zerbait utzi digute. MIH 288.
azpisarrerakoSense-5.3
(En sdo. irónico) "Atletiko entrenadoriek esan deu datorren urtien ligie irabaziko dabela. Baitte pentsau be!" (V-ger, comunicación personal).
azpisarrerakoSense-5.4
(AN-egües, L, BN, S; Gèze, Dv, H; bai eta ere S; Dv; baietare L, BN, S; baitare AN-ilzarb, L, BN, S; baitere AN-olza; baita bere Dv). Ref.: Bon-Ond 171; Lh (bai, baita); Lrq (bai). (Con ere inmediatamente tras baita). "Aussi" Gèze. "Báitere, baitére, también" Iz Ulz. "Bai-eta-ere, baita-ere, baitabere (V), mais encore, mais aussi" Dv. "Baita ere, et même encore" H.
Zer ere hon baituzuie, oro dira eniak; / gorputz eta hon guziak, baietare arimak. E 65. Gizonak duien maitena, baietare hobena, / bihotzeko pausuia du eta bere lo huna. Ib. 185. Elkoit dakit elkorra, / esker gabe, gotorra, / del' enetzat, bait'are / harri bezain gogorra. O Po 28. Nola baikira Jesüs-Krist gure Jaunaren partiak baita ere gure korpitzak Espiritü Saintiaren onzi biziak. Bp I 97. Zuk ezagutu nauzu nintzen baiño lehenago, bai eta ere mundua kreatu baiño lehenago. Ch III 3, 7. Gauzak ezagutzeko, argiaren bearra degu; baita ere gauza guziak diran bezela izendatzeko. Lar SAgust 16. Zure Handitarzünaren gomendiaren, baietare süstengiaren pian ezarri. Mst IV. Ez bakarrik lurreko sustrai batean; bai ta ere zerukoan; ez bakarrik beren santidade ta bizitzan; bai ta ere zeruko sustraiean edo eriotzan. Cb Just 80. San Lukek xehetasun handirekin dakharzke Salbatzaillearen lehenbiziko urthetako akzioneak, bai eta ere Andredena Mariaren bizitze saindua. Lg II 90. Galdeiten daukogü plazer gitien begiratü Bekatütik, Demoniuaren ganik, Ifernutik, bai etare bizi huntako gaitzetarik. CatLan 72. Jende güziaren adiskide baterenena eztela, aspaldian egia hori errana dago, baietare botaiak güzier eginak esker[r]ik merexi eztiala. Egiat 212s. Igaran zortziko zikinak / aigardentez tuzie xahatu / bai etare hunat jiteko / egun oroz fardatu. AstLas 28. Bai-ta ere agintzen digu honra dezagula Erregea. Ub 176. Gú gaitu lekukidéak, / baitaré bere etxekóak. LE Kop 142.
(s. XIX) Iraun-erazi oi dio bizitza aragizkoari, bai ta ere azitzea edo geitzea eman. Mg CC 219. Eta ez bakarrik pobre ageriak: bai ta ere, eta motibo andiagoarekin pobre lotsatiak eta eri tristeak. Gco II 36. Bizkorbéz ene féde héria, baitaré ene gorpútz héria. LE Ong 14r. Ejenplo onek, nere Kristauak, aditzera ematen du, zeñen asmo garbiakin artu bear dan matrimonioko Sakramentua, baita ere Sakramentu onetan ezkonduak bear duen garbitasuna. AA III 395. Azkenengo erremedijo biarren dana, baita bere gitxijen arzen dana. Astar II 151. Izan diteke gaurko gaban / zure ohatzean hiltzea, / bai ta ere bihar baino lehen / ifernuetan kausitzea. CatLuz 2. Bere pasionean, bere heriotzean, bai eta ere hil ondoan. Jaur 155. Harek eni doblatü bihotzeko herra / bai eta ere kausatü galtzeko malhürra. Etch 127. Bustialdiak guztiz onak dira askotan, bai eta ere lurriñak. It Dial 79 (Ur baitabere, Ip bai eta ere ). Bere semer erakhustez, / alhorretan langitez / dirua zela bilzen, / baita ere hontarzuna handitzen. Arch Fab 171. Entzun mezia egun guztijetan, baita bere errezau errosarijua beinbere itxi baga. Ur MarIl 3. Gero esan zion, sabelean zeukan semeari zer izen ipiñi: bai ta ere, seme onen etorkizuneko berri asko eman ziozkan. Lard 17. Arthoa baliatzen da haren indarraz, bai eta ere lurrak bere baithan dagozkien bertze gozoez. Dv Lab 177. Mortalak, baitare benialak. CatAe 54 ( CatSal 55, CatR 55 baitare ). Ikustaldi ederrakin, bai eta ere poz-atsegiñ eziñ esan-alakoakin. Aran SIgn 28. An uzten ditu apainduri guziyak, baita ere buruko illiak. Bv AsL 93. Zeren eta heiek baitukete aizinarik edo astirik gehiena, bai eta ere idekidurarik gehiena. Arb Igand 31. Baitabere bat egin bear dogu gure borondatea Jaungoikoaren erabagiakaz. Itz Berb I 164. Atsegin zuen berak ere zure atseginaz ba eta ere zenbeit aldiz zure izialduraz. HU Aurp 98. Kristiñau bizi ta kristiñau il zara [...]. Baiña baita bere bizi izan zara euskaldun, da euskaldun ill. Ag AL 105. Laket dakion, hark / oro salbatü / bai etare berak / benedikatü. UNLilia 17.

(s. XX) Isartan dazkad gaizak kasoak emon bage; baitare zomait gaiza izan bage, solamente ta, bea dein, entzutzan, ekustzan eta entelegatzan gore uskara. Mdg 132. Zurra ta biargiña ixanik, baita be zori onak argi egiñik, bigurtu da errira ta etxera diru-moltso polita aldian daula. Kk Ab I 88. Hettoko alderdirat hartu zuten ikaretan, bai eta ere gurutzearen seinalea hiru aldiz egin hantxet. Barb Sup 139. Onen aurrean arrizko malla antzeko bat, bai esertokitzat, baita ere bere gañetik beste aldea ikusteko. Alz Ram 95. Aupa, gora Egileor! / Gortazar baita be! Enb 128. Laket baitzako argi eta zabaltasuna, baita ere osagarria. Zub 89. Lo lasaia izan zutela etxeko danak: Josebe etxekoandreak, osaba Martin apaizak [...], baita ere zakur zuri-nabarrak! TAg Uzt 15. Esango det baita ere mendizai bati diotena. Munita 46. Baditu zelai ederrak etxe inguruan baña baita ere mendi kaxko galantak urbilletik. Etxde JJ 9. Nolako karra, bai etare nolako dohaina jenden eta bereziki haurren eskolatzeko! Ardoy SFran 322. Eguzkiak amorroz lurra kixkaltzen du / Lizarra igartzeko asmoz, gar eta su. / Baita ere azkenik asmoa burutu. NEtx LBB 258. Agertu ditut herriari, aspaldian golkoan naduzkan arrangurak: bai eta ere ene bozkario bakarrak. Xa Odol 66. Sasoi ederra gendukan eta / baita ere osasuna. Uzt Sas 150. Holaz zideie goxoki / gurekilan arhintüren, / Baita ere bere denboran / biek okhele bat hartüren. Casve SGrazi 36. Badira hizkuntza oso eta beteak, baita ere, horien aldakan, erdi hizkuntza diren hizkuntzaxkoak. MEIG VI 113.

v. tbn. Iraz 1. It Fab 105. Izt C 247. Bil 94. Aran SIgn 19. Zab Gabon 55. Urruz Urz 29. AzpPr 125. Moc Damu 8. Goñi 46. Ag G 42. ArgiDL 54. JE Ber 78. Ldi IL 65. Zait Sof 188. JAIraz Bizia 126. Or QA 128. Anab Poli 40. Arti MaldanB 230. Izeta DirG 108. Vill Jaink 43. MAtx Gazt 100. Salav 41. Ibiñ Virgil 49. Berron Kijote 32. Zendoia 169.
Baita be(re): Mg CO 55. DurPl 49. JJMg BasEsc 202. CatLlo 12. CatBus 10. AB AmaE 326. Etxba Ibilt 480.
Baitare: Zab Gabon 76. EusJok II 20. Goñi 48. Tx B II 151. FLab in Munita 5. Uzt Sas 287. Berron Kijote 149. BAyerbe 89. Insausti 240.
Baitere: Basarri 137. Casve SGrazi 160.
Bai eta ere: Etchart 6a.1r. Añ CatAN 2. CatB 69. CatLuz 33. MarIl 9. Bordel 79. ChantP 190. Legaz 39. Bv AsL 169. Elzb PAd 86. Urruz Urz 12. Lap 156 (V 69). HU Zez 28. CatUlz 39. Zub 93. Larz in Alzola Atalak 117. Ardoy SFran 80. Yanzi 20. Uzt Sas 169. Etchebarne 125.
Baietare: Etcham 167.
Ba eta ere: Larz Senper 12. Ardoy SFran 47.
azpiadiera-4.1
(Con ere repetido).
Geroxago emango dut oien puxkaren bat. Baita ere bertsolarien bat-bateko bertsoak ere. Inza ( in Jaukol Biozk VII (tal vez lapsus calami ) ).
azpiadiera-4.2
(Como respuesta). v. supra (1) ejs. sin ere, en contexto similar.
--Emakume bat, zapatak sartzen ta korbatako lazua jartzen lagunduko diyona. --Ori da. --Oieko tapakiyak ondo arreglatuko dizkiyona eta goizian goiz txokolatetxua eramango diyona. --Baita're. Sor Gabon 43. --Uste dezu zuk orlako trastekiñ ibiltzen gerala gu? --Ez, sonbrallu kopaltakiñ ibilliko zerate. --Baita ere, entierrotara joateakoan. Alz STFer 114. -Azpiak atera aldituzue? --Bai, jauna. --Abere jana ekarri? --Baita ere. Ag G 20. --Jarrai aurrera. Zer geiago esan dizu? -- [...]. Nere urte-inguruko alaba bat ere, bazuela, zion. --Gabon-gau bertan bere senarrak etxetik bota zuela, esaneztu? --Baita ere. NEtx Antz 96. --Bake-aldian berebat onuragarri ote da, ba, zuzenbidea? --Bai, noski, onuragarri. --Ta nekazaritza, bai ala ez? --Baita. [...]. --Ta oskigintza? --Baita ere. Zait Plat 93.
v. tbn. Urruz Urz 37.
azpiadiera-4.3
Incluso.
Izanen dire aingeruez errespetatuak eta estimatuak gizon guziez, bai eta ere erreprobatuez berez. Jaur 109.
azpisarrera-6
BAITA ZERA (G ap. EY III 255). Sí por cierto (irónicamente).
Ari txanpon gezurrezkorik sartu?... Baita zera! Loidi 126.
azpisarrera-7
BAITA ZERA ERE. Sí por cierto (irónicamente). "Baita zera be! Frase cínica" A Apend. "Bai ta zera be(re) (V)" A EY III 255. "--Hotz handiya iteik ta jantzi zak kamiseta manga luzia. --Baita zeare!" ZestErret. v. BAI ZERA.
Euskera piztutzeagatik edozer gauza egingo luke, baña bost pesetako bat eman? Baita zera ere! EgutTo 15-3-1918 (ap. DRA ). "Ia, zaude apur batean zuzen; begira zazu onuntz..." Baita zera ere! Orduan da okerrago. Auspoa 26, 102. Don Pedro gelditu? Baita zera be! Bere egin bearrari leña ekion: kiski ta kaska, emonalean... Bilbao IpuiB 148. Mundu guztiaren aurrean saldu bear dan gauzea, orrelan ostu? Baita zera bere! Erkiag BatB 30. Ez natorkizu lan billa, ez. Baita zera ere! Aitzitik! Lab SuEm 168. Egia da bestalde, gure seminarioetan eta elizaren asmoetan euskerak eztuela begiko zakarrak baiño garrantzi geiagorik. Geiago diñot? Baita zere ere... Edozein izkuntza arrotz euskera baiño aintzatago izan dute. Ibiñ Virgil 22.
azpisarrera-8
ETA BAITA. Y también.
Orazio publikoa edo komuna da Kristauak alkarrekin Elizan egin oi duena: eta baita Sazerdoteak egiten duen egunoroko orazioa, edo ofizio dibinoa. Gco I 384. Utsik bear dot paper illun ta baita luma bat. AB AmaE 166. Eta zelan zan bera puskat bertsolari, / Alper jokulari ta baita barregarri. Ib. 298. Kokaina, tabakua-ta, patari edo kontrabandisten zuloa, ta baita beste gaiztakeriena. Anab Aprika 17. Nora ezean gertatu da, lehengo eta baita oraingo kasu askotan, beste biderik ez genuelako gauzen berri jakiteko. MEIG VII 79.
v. tbn. Aresti MaldanB 208. Etxba Ibilt 466.
azpisarrera-9
ETA BAITA (...) ERE. Y también. "Ni euskalduna naiz eta baitta zu be" Elexp Berg.
Eztozue idoroten denpora, ta astia jateko, lo-egiteko, alperrik egoteko, eta baita bekatu egiteko bere. LoraS 37. Pekatu mortaletik libratzeko alegin guziak egin itzatzue: eta baita aurrera Jaungoikoaren grazian beti irauteko ere. Gco II 10. Ikusi eben Izaro-ganeko ezaugarria ta baitta an egozan gizonak-be. Echta Jos 84. Aztiari deitzera bidali dut mutikoa, eta baita azkar asko ark nere esana egin ere. Lek EunD 36. Gurdizaleari, eta baita uztar-bei edo uztar-idiakin lanean dabillenari ere itzaia deitu oi zaio. JMB ELG 68. Zabaltzen nuan karta ori, eta baita irakurri ere berak entzuteko moduan. JAIraz Bizia 72. [Landareak] ezkura bereala izango dute ta bai ta irabazi ere. Munita 59. Bera da bizitzaren eta baita eriotzaren jauna ere. Vill Jaink 18. Kantore, bertsolari, korrikalari, asto-karrera, eta baita gizonak ere zakuan sartuta korrika. Salav 101. San Agustinengan dute sustrai ageria edo izkutua geroko landare luze-zabal anitzek: filosofia berriak eta baita oraingo gizonak ere. MIH 354.
v. tbn. Urruz Urz 57. Goñi 60. Ill Pill 16. Inza in Jaukol Biozk VI. Or Mi V. Alz Burr 16. Zait Sof 62. Etxde JJ 45. Erkiag Arran 14. SM Zirik 82. And AUzta 57. Osk Kurl 58. Baita . be(re): fB Ic I 18. Etxba Ibilt 487.
azpisarrerakoSense-9.1
ETA BAITA ERE.
Bere anaiaren biotza irebazi zuan, eta baita ere jaun arena. Bv AsL 212. Inazio maitearekin, eta baita ere Anjelekin. Apaol 94. Jesukristoren irabazi etakitugarri azkenbagakoakaz, eta baita bere Andra Mariarenakaz eta santuenakaz. Itz Azald 149. Karek eztu atsik erkin, eta baitare karek eztu ele bat erran. Mdg 125. Entzun zituen oon aotik ere Lurdesko gertaerak, eta baita ere zer lotsagabekeri egin zituzten jendearekin. Goñi 89. Berialaxe antzematen zion Joanesek nondik zetorren soñua, ta baita ere esango zukean garbiro ta zuzen zer zan ta non zegoan. Ag G 3. Ramuntxo izango da zuk nai dezun bezin txiro, ez-jakin, eta baita ere kontrabandixta. Alz Ram 31. Euskeraz [...] siñestauski edo ereyiak baditezkela esan, ta bai-ta ere idatzi ipui ta gertantzo [...] lizunkeriz yosiak. Ldi IL 51. Jaungoikoari suerte on bat eskatuaz, eta baita ere mendian ilda gelditzen ziran gure lagun maite aien animaren alde. Salav 80. Urtea ezaguna da, lehenbizikoa delako eta baita ere, hain justu, hor bertan datorrelako harako Dogsonen berri hura. MEIG VI 73.
v. tbn. Zab Gabon 39. Sor Bar 37. Moc Damu 8. Anab Poli 83. Arti MaldaB 230.
baita
<< bait- 0 / 0 baitaratu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper