1.
Educación, crianza.
v. haziera.
Kristinauen dotrina jakin ta azibide ona izan daijen ardura badira.
Garita-Onandia EgOn 42 (ap. DRA
).
Eskola guzietan bear ez besteko azibidez betiko galtzen nekusan yaiterri-gogoa.
Or Mi III.
Zure bildurrean Kristoren zigorrak eskolatu zun, Zure Seme bakarraren azibideak, zintzoen etxean, Elizan, eliztar on bezala.
Or Aitork 226.
Azibide-auzietan, antzearekiko iardunaldietan, eguneroko ariketan, iakinaren gainera edo oartzaka orixe opa du atergabe.
Zait Plat 37.
Azibiderik egokienekotzat baitzuen iatordua ta edan-aldia.
Ib. 23.
Ta nork bere burua azi ta ezi: ortxe duzu, ain zuzen, azibidearen oinarririk eta arlorik nagusiena.
Ib. 103.
Ez zen seme zaharrena [Oihenart], bigarrena baizik, eta hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik.
MIH 235.
Ezin uler dezake [...] ohi bezalako humanista hazibidea duen linguista batek.
Ib. 196.
Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza.
MEIG III 92.
2.
(A Apend),
hazbide.
Crecimiento, desarrollo.
"
(H)azibide, crecimiento"
A Apend.
Ezta ordea hau xoilki heldu haur gaztetarik baina bai burasoetarik-ere, zeinek asko orduz eta gehienean ezbaitiote uzten bere umei estudiatzera adin samurra dela kausa: zeren iduritzen baitzaie estudioak bide gabe eginen dioela hekien naturalezari edo hazbideari, erraiten dutelarik ezen, ongi hazirik, eta indarrak harturik denborarekin estudiaraziko derauela, eta bitartean atsegin hartzera utzi behar direla.
ES 180.
[Zuaitz] len kendutakoen ordezkoak azibidean jarri bear dira.
ForuAG 263.
Alaere ezkenuke aztu bear, azibidean daukagun eta, orain ez aspaldi arte, elizgaiei lotuxegi egona dan gure elederrari oñarri sendo bat aukeratzea.
Gazt MusIx 7.
3.
azipide.
"Azipidiak, las molestias físicas de la pubertad" Iz UrrAnz.