Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atsekabe.
Tr. Atsekabe es la forma predominante, en el s. XX también entre los vizcaínos; en éstos aparece antes de dicho siglo en Añibarro (GGero 248), CatBus (48), Agirre (AL 85), Iturzaeta (Azald 78) y autores modernos como Gerrikagoitia. Atsakaba aparece en las Escrituras de Andramendi, el catecismo vizcaíno de Cardaberaz, Añibarro (EL2 189), Moguel (CO 2), Astarloa (II 283), CatLlo (94) y CatBus (56). Emplean atsakabe vizcaínos como Moguel (CO 59), Astarloa, Zavala (Fab RIEV 1907, 543), E. M. Azcue, Agirre (AL 110), Azkue o Kirikiño, y algunos guipuzcoanos como Cardaberaz, V. Moguel (58), Aguirre de Asteasu (III 295) u Orixe (Mi 91). Hallamos atsekaba en Lazarraga, Capanaga (99), Añibarro, fray Bartolome y Arrese Beitia (AmaE 63)
La forma atsegabe la emplean algunos autores labortanos y bajo-navarros de los siglos XIX y XX, como Monho (132), Laphitz (77), Elissamburu (Fram X), Joannateguy, J. Etchepare, Barbier, Etchamendy (152), Iratzeder (72), Zerbitzari, Arradoy, Mattin y Lafitte (in Casve SGrazi 17), no todos como forma única; se encuentra tbn. alguna vez en Orixe (Aitork 280) y en algún autor moderno como Zendoia. En DFrec hay 15 ejs. de atsekabe.
Etim. De *atset- (< *atsede-; cf. atseden) + gabe.
sense-2
I. (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, AN, L; SP, Urt, Lar, , Lecl (-kh-), Arch VocGr , VocCB , Dv, H), atsekaba (Lcc), atsegabe (L, BN; VocBN ), atsakabe (V, G), atsakaba (Dv (V)), atsibage (R-uzt), atzekabe (V-gip). Ref.: A (atsekabe, atsegabe, atsakabe , atsibage); Iz ArOñ; Etxba Eib (atzekabia).
Pesar, disgusto, aflicción, sufrimiento. "Desplacer, atsekabea" Lcc. "Déplaisir" SP. "Aeruma" Urt I 349. "Afflictatio, afflictio" Ib. 405. "Disgrace" Urt Gram 12. "Adversidad", "aflicción", "desdicha", "molestia", "sinsabor" Lar y Añ. "Déplaisir, chagrin, affliction" H. v. atsege (2), nahigabe.
tradizioa
Tr. De uso general excepto entre los suletinos (en los que sólo lo hallamos en Inchauspe).

Honak eta ho[n]rrak bertan mu[n]duak edekirik, / Plazerak azke[...] atsekabe biurturik. (Juan de Amendux, 1564). TAV 3.1.18. Nik ukhan nukeela hanbat atsegin nola ukhan baitut atsekabe. Dedic * 6r. Atsekaba garratz asko / oi nebela sufrietan. Lazarraga 1197r. Atzaparka daramate gero khisu labera / Dolore eta atsekabe fin gabeen hastera. EZ Man I 93. Ni atsekabe guzietarik libratzeko. Harb 276. Sukhar handiarekin zaudenean ere, atsegin hartzen duzu ur hotzaren edateaz, ordea gero edan ondoan, gaitza berreturik, izaiten duzu atsegin haren atsekabea. Ax 431 (V 280). Atsekabe guzietan / Gure Iainkoa iabe. Hm 54. Pairatzatzu emeki egun oroz heldu zaizkitzun atsekabe arinak, zerbaitezko eskasiak, deus gutitako kalteak. SP Phil 378. Haren bidez pairatzadan / Atsekabe guziak. Arg DevB 186. Bat-bedera bere ondikoan eta atsekabean, nork konsolatuko zuen, mintzorik izan ez baliz. ES 382. Eta atsekabetarat erortzen bada. Ch III 45, 2. Nere Jauna ta Jainkoa, arren egidazu grazia munduko atsegiñetan ta atsekabeetan falta ez dezadan. Lar STomas 1. Guziz botheretsuaren eskuak gure atsekabetan sustenga gaitzan. He Gudu 168. Bein pozez ta bein atsekabez betetzen duen [amets] bat bezain txar laburra. Mb IArg I 285. Lagun urko edo proximoen atsakabak ta argaltasunak pazienziaz eroatea. Cb CatV 45. O atsegin labur betiko atsakabeak ondoren dituztenak! Cb Eg II 210. Mundu huntako nekhe eta atsekabetarik lekhora. Lg I 186. Jinkoa izanen da zure sustengua atsekabearen denboran. Mih 107. Eta gainerako kalte, atsekabe guziak besarkatuko ditu, hek prezatuko ditut ene ontasunak bezala. Brtc 105. Jesusen izenean edozein bide-gabe, naigabe, ta atsekabe jasotzeko. Ub 199.
( s. XIX.) Sartzen badue Karzelan, gosea igarotzen badu, atsakabe oetatik jaso lezake biotza Jangoikoagana. Mg CC 168s. Zelango atsakabiak joko ez eban bere biotz gaistua bere burdiña odoltsuba jaso ez dabelako gura eban legez? Mg PAb 214s. Jaio zanik krutzean ill artean igaro zituzan atsekaba, naibageak. EL1 167s. Beren buru ta bizitzako atsekabeai gaitziritzirik, eriotza billa dabiltzanak. VMg 32. Nekeak, naigabeak, eritasunak eta beste atsekabeak.? Gco I 441. Askotan bere bizia ere atsekabearen handiz laburtzen zaienak. Dh 156. Nai alborengo bategaz ill, nai atsekaba bategaz gaixotuta ill, guztia da illtia. fB Ic III 261s. Zenbat gatx, zenbat lan eta zenbat atsakabetatik iges egingo zeunkee, taberna eta ordituteko pelleburubetatik alderatu edo apartaduko bazinate! Astar II 125. Atsekabe samiñetatik sortutako izurri likits pozoitua aienatzeko. Izt D 5. Au zan esan bere ezin deitekian pena bat, [...], esan eragiten eutsana atsakabiaren indarrez guztija samindurik. Ur MarIl 110. Jainkoaren txit bildur andian bizi ziran, baña aurrik etzutelako atsekabearekin. Lard 362. Badakizkit zure atsekabea eta behartasuna, bainan zare aberats. Dv Apoc 2, 9 (TB atsekabea, Echn naigabea, Ip eskerniua). Triste bizi naiz eta / ilko banitz obe, / badauzkat biyotzian / zenbait atsekabe. Bil 133. Franzizkoren atsekabeak salbatzailaren atsekabe izan balire bezala. Laph 230. Poz eta atsekabien artian arkitzen zan Santua egun aietan. Bv AsL 167. Mundua etzan gaur aurkituko / Onenbeste atsekabez. AB AmaE 15. Nahi balin baditugu jasan atsegabe eta oinhaze hek Jesus Jaunaren ohoretan. Jnn SBi 154. Egun ozargidünen ondoan jiten dira odeiziak; atseginen ondoan atsekabiak. Ip Hil 125. Neure atsakabak amaituteko / lastertu daigun eguna. Azc PB 124. Atsakabe andiren batek io bear izan baleu legez. A BeinB 46.

( s. XX.) Atsekabearen lagunik onena errukizko ixiltasuna da. Ag Kr 204. Josetxoren burubideak egin etzirealako gertau zirean atsekabe guztiak. Echta Jos 257. Goihendura, pairamen, atsegabe gutiago zuketen jasan, Argentinan, hemendik harat joanek. JE Bur 211. Laster juan zan Prakerre aren lekuba betetera; ara juan ziran beragaz atsakabe gustijak. Kk Ab I 48. Ez baitakit nola askatu atsekabearen korapilloa. Or Mi 91. Bañan, zeñen luzeak diran atsekabeko ordu zorigaiztzak! Alz Ram 59. Eta, bere atsegabearen ahanzteko bezala, oihanez oihan abiatu zen. Barb Leg 69. Au atsekabiaren andija! Otx 152. Bere atsekabea be argiro darakus. Eguzk GizAuz 157. Etxe ontan negarra ta atsekabea sartu dan ezkero. ABar Goi 63. Atsekabeak illuntzen zion biziro begitartea. TAg Uzt 150. Gudak sortutako atsekabe guziak. "Dolores derivados de la guerra" . EAEg8-4-1937, 1457. Bai, ikusten dut, zuretu duzu guzien atsekabea. Iratz 72. Atsegabek lehertua, Tobias zaharrari iduritu zitzaion laster hil behar zuela. Zerb IxtS 61. Atsekaberik ez dutela illak baitakust. Zait Sof 42. Ta siniste onek zure atsekabe ori, nik nezaken baño obeki, arinduko dizu. NEtx Nola 19. Zenbat egun uts... zenbat barne atsekabe... Txill Let 48. Neska zoragarria atsekabe latzaren jopu biurturik dogu. Erkiag Arran 152. Bestaldera izan ba'zonan, andria iltzia, biar bada Patxikok ez jonan izango ainbeste atsekabe. SM Zirik 26. Kilometro pilla bat ibilli giñan sartu zitzaidan atsekabea ezin kendurik. Anab Aprika 77. Emengo oianetara baztertu zan Orpheu, bere emazte Euridike galdu ondorengo atsekabe gorria negartzera. Ibiñ Virgil 50. Bera ere atsegabeak jana, handik laster behar zuen Erroman hil. "Dévoré par le chagrin" . Ardoy SFran 56. Atsegabea konsolatzen da / orroitzen bada arimaz. Mattin 64. Musika taldetik kanpora geratu bearraren atsekabea erakutsi eban. Etxabu Kontu 35. Lagun urkoen atsekabeak / zer ajola zaizkit neri? AZink 182. Amaika olako atsakabe itxi eban ainbat familitan! Gerrika 27 (ib. 18 atsekabe). Atsekabea baretu eta ibitu ahala. MIH 46.

v. tbn. FranzesB II 128. Olea 133.
azpiadiera-1.2
2. (SP; -kh- Ht VocGr).
Injuria, ofensa. "Affront" SP y Ht VocGr 326.
Aitzitik boz zindezke laidoez eta atsekabeez. SP Imit II 1, 6 (Ch afrontuak). Atsekabeak eta bidegabeak pairatzen dituztela. "Souffrent les injures" . SP Phil 7 (He 7 injuriak pairatzen). Jesu-Kristok Juduen aldetik zeramazanean anbeste atsakabe edo ofensa, bazuen bai zerk poztu, zerk arindu bere naigabea. Mg CC 244. Injuri eta atsekaben barkazioa humillaturik eskatzea. Gco I 450. Zenbat eta minago atsakabia, ainbat eta erriago zure arrabija. Astar II 113. Ahalgea, trufak, atsekabeak, oinhazeak, Salbatzailearekin jasan. Laph 50.
sense-3
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
Afligido, desconsolado.
Ama maitea, erdi galduan dabillen ardi atsekabea biurtu zaidazu. Alz Ram 136. Atsekabe ta miñeriturik / kantari zauden orduan / ari zeranik iñoiz ez dizu / antzik emango mokuan. EA OlBe 12. Bizikera au, nekagarri ta atsekabea bakarrik ez, makurgarri ere bazan. Etxde AlosT 60. Lenago alai ziranak, / eta gaur illun et'atsekabe / Zure altzo beroan / azi izanen zentzunak, / nora egiñen yadanik Zu gabe? "Tristes y afligidos" . Gazt MusIx 129.
azpisarrera-1
ATSEKABEA HARTU. v. ATSEKABE HARTU.
azpisarrera-2
ATSEKABEA EMAN. v. ATSEKABE EMAN.
azpisarrera-3
ATSEKABEAN. a) En la desgracia. v. ATSEKABETAN.
Iustuki tratatzen nauzu miserian eta atsekabean uzten nauzunean. Ch III 52, 1. Zoroak ez duenaren bethi du gutizia; / Atsekabean bizi da nahiz bertzen ongia. Elzb PAd 14. Agertu baitzan atsekabean zanaren arduraduna. Zait Sof 33. Pozaldian irrintzi, atsekabean negarti. EZBB II 93. Miñ ematen du bere maitea / betiko eramateak, / atsekabean zuen lagun naiz, / anai-arreba maiteak. MMant 119.
b) (Tras gen.). En desprecio de. "Au déplaisir, au mépris de" H.
Munduaren plazer guzien atsekabean. He Phil (ap. H). Gurasuen atsekabian ezkonketan badira. msOñ 227v.
azpisarrera-4
ATSEKABEAN LAGUNDU. Acompañar en el sentimiento (por un fallecimiento).
Eleder, isil, atsekabean / Gerriederri laguntzen [...] / gaueko beilan zer bertsu egin / bere gogoan iraultzen. Or Eus 411.
azpisarrera-5
ATSEKABE HARTU. Afligirse. v. atsekabetu.
Al dagidana nik egingo dot, / ez artu atsekabarik. Lazarraga 1172r. Har ezakek atsekabe / Berzek huts egitean. EZ Eliç 116. Eta hark bere koleran egin dituen desordenuez eta erhotkeriez adiskidek hartu dutela damu eta atsekabe, eta etsaiek atsegin eta plazer. Ax 282 (V 188). Gauza alferra da eta probetxu gabea etorkizunekoez atsekabe edo atsegin hartzea. SP Imit III 30, 2. Jelosia da bertzeren onaz atsekabe hartzea eta bertzeren gaitzaz atsegin. CatJauf 91. Naiz ta biotzaren erdian atsekabe artu, naiz ta malko samiñak ixuri. Ag G 341. Jamaikako adiskideak atsekabe artu ba zuten Santa Cruzek andik aldegitean. Or SCruz 132. Baitira Zuk egiñekin atsekabe artzen dutenak. Or Aitork 416.
azpisarrerakoSense-5.1
( Atsekabea hartu ).
Ez dauka guraso penaubak luurraren gainian nora begiratu, bere umeetati atsekabia ta penia artu bagarik. fB Ic I app. 8. --Zelan beteko dogu lagun urkoa maite izateko bigarren agindua? --Berari ondo gura izanagaz, bere gatxakgaitik min eta atsekabea artuagaz. Itz Azald 78.
azpisarrerakoSense-5.2
(Con adjetivos, determinantes, etc.).
Guraso, etxeko eta senidetasun guztijak atsakabe eta naibage andi bat artuko dabe. Astar II 101. Moisesek iltze onekin zer atsekabea artuko zuen ezagutzeko. Lard 97. Simon zeritzan batek, batere atsekaberik artu gabe, esan zion aren etxera bazkaltzera joateko. Ib. 396. Amak kontatzen zioten zenbat atsegabe eta oinhaze hartu zuen hekientzat. Jnn SBi 129s. Ai zer atsekabea artu genduen! Urruz Zer 55. Barri barrija da, bai?, ta atsekabe andija artuko neuke galdu edo apurtuko bazeu. Altuna 67. Txalupari ez egitekoren bat egiten badiot, ez du atsekabe txarra artuko! Anab Poli 23. Atsekabe aundia artu nuan. Anab Aprika 94.
azpisarrera-6
ATSEKABE EGIN ( (Urt)). Causar daño, pesar, aflicción; desagradar. "Afflictare, affligere, aflijítu, tromentatu [...] atsekabe egin" Urt I 406. v. ATSEKABE EMAN.
Atsekabe probeari egitea eztuk gaitz; / Halakoari ordean ni niatzaiok bekhaitz. EZ Man I 13. Othoitz egin diezazugun hillez eta biziez, / bai halaber atsekabe guri egin nahiez. Ib. 15. Zer arrazoin iduri du arima bihotzdun batek atsegin har dezan bere Iainkoari atsekabe egiteaz? "À déplaire à son Dieu" . SP Phil 83 (He Phil 85 damu egiteaz). Baña Jangoikoari atsekabe egiten dion gauza da bekatu, den txikiena ere. Mb IArg I 212. Gauza gaiztoa da gurasoai damu, naigabe ta atsekabe egitea. Ub 177s.
azpisarrerakoSense-6.1
(Con adjetivos, determinantes, etc.).
Esan dozun berbaokaz egin deustazun atsekabea. Lazarraga 1151v. Bere aide nagusi Ibargoiengoen aurrean egin eutsan atsakaba <achacaba> andia gaitik. "Grande pesar quel había hecho" . (Escrituras de Andramendi) TAV 3.2.9. Ea zertzaz egin ahal ziazaion gizon batek bere etsaiari damurik eta atsekaberik gehiena. Ax 297 (V 198). Gutien ustean etsaiak / Niri hanbat atsegabe / Eta nik mantsoki guziak / Sofri mendekatu gabe? Monho 132.
azpisarrera-7
ATSEKABE EMAN. Disgustar, afligir; desagradar. v. atsekabetu.
Eztute ikasi nai geiago ta eztie nai beren buruai atsekaberik eman. Lar, carta a Mb 279. Erregeen Errege Jangoikoaren begietan ez ezik, lurreko prinzipe batenetan ere ezin egin du niork atsekabe emanen dion gauzarik. Mb IArg I 383. Emoten deutsut berbia ez deutsudala aitatuko atsakaba emongo deutsudan gauzarik. Mg PAb 53. Asko jakiñak ez diranak emango dutela atsekabe atsegiñaren ordean. VMg 21. Auzo, ongille edo laguntzalleai atsakabe emateko beldurrez. AA III 295. Nekez atsekaba emongo deutsa alako umiak guraso zarrai. fB Ic I app. 29. Egiazki, lenago jarriko lirake beren biziak galtzera, ezen ez, nork bere txatxantxoari atsekaberik ematera. Izt D 98. Egundaño eztiot atsekaberik eman, egundaño eziot ezetzik esan. Ag G 279. Eztizut atsebakerik eman nai izan nere eskutitzean. Urruz Zer 45. [Gauza] atsekabetsuak be, biotzean min eta atsekabe emoten eutsela-ta, beste barik ez ebazan urrindu ta izten. Eguzk LorIl 22 (ap. DRA). Liberal gizagajoak asi ziran zurikerian eta koipekeritan bizkaitar karlistakin, atsekabe ematen zutela ango zabaldien eta lurren ondatzeak. Or SCruz 33. Ez nieke iñondik ere atsekaberik eman nahi. Mde Pr 182s. Ark utsaltzen ditu beren buruen poz diranak, naiz besteri ez atsegiñ, naiz atsekabe eman, naiz atsegiñ nairik ez ukan. Or Aitork 296. [Kotxorroaren harat-hunat] hau oso atsegingarri zan, ia gela handian zauden guztientzat. Bati bakharrik ematen zion atsekabe: Padre Varelari. Osk Kurl 204.
azpisarrerakoSense-7.1
( Atsekabea eman ).
Nola atsekabearen emaiteaz, eta alferkeriaren eta aisiaren kentzeaz, kendu zerautzan haragiaren tentamenduak ere. Ax 379 (V 249). Onak ta txaarrak, atsakabia ta atsegiña emoten dabeenak artu biar dira aserre baga. Mg PAb 63. Ak usteko dau zuk emon zeuntsala atsakabia. Mg CO 222. Bere etxekoak alde guzietatik atsekabea eta atsekabea ematen ziotelako. Lard 51.
azpisarrerakoSense-7.2
(Pl.).
Zuei atsakabeak emanaz. AA III 291. Eladiren aitttamak, milla bidar damuturik egozan, alabeari emoeutsezan atsekabeak emoeutsezalako. Echta Jos 363.
azpisarrerakoSense-7.3

(Con adjetivos, determinantes, etc.).
" Atsegabe handia egin dautazu (Arch ms.)" DRA .
Ea zenbat atsekabe eman ahal dezaken [Sathanek] / Presondegian Iainkoak ez badu idukitzen. EZ Man I 69. Errege hari etzeraukaten egundaiño gerlek eta gerletako trabailluek hanbat egiteko eta atsekabe eman, nola alferkeriak. Ax 50 (V 32). Deseetan deusala eriotzea edo emaiten deutsala atsekaba asko errazoa baga. "Dándole algunas pesadumbres sin razón" . Cap 99. Emoten dautseela atsakaba asko. Mg CO 251. Zertarako guraso bati emango diozu onelako atsakabea? VMg 15. Ta berak zer eginik ta atsekabarik geijen eleisiari ta juezai emoten deutseela. fB Ic III 330. Ain atsakabe andija emon eutsan bere jentadi edo ejerzituba zatitu, birrindu eta gitxitutik ikusijak. Astar II VII. Bi neskatx idolozalerekin ezkondu zan, zeren bidez gurasoai atsekabe miña eman zien. Lard 31. Zergatik bada egin dut orai, gero hanbat atsekabe emanen darotana? Dv LEd 271. Erranen dautzut hatik zure amak igurikatzen zaituela eta sobera atsekabe eman zinezokela ikhusterat ez juanez. Laph 196. Zerbait atsekabe ematen ziola [...] ontarte aiñ berezi ta andiai ez eranzun izanak. Aran SIgn 87. Ikusi zuen [...] Bizente osoki sendatua zela. Eta horrek eman zion atsegabe handia. Jnn SBi 152. --Zelan pekatu egiten da berbaz agindu onen kontra? --[...], besteai aserratu eragiteko, edo atsekaberen bat emoteko diran berba guztiakaz. Itz Azald 101. Ainbeste nekaltasun da atsekabe emoeutselako. Echta Jos 366. Ezagutzen zuan egiak amagiarrebari atsekabe aundia emango ziola. JAIraz Bizia 118. Gogoratzeak ematen dizkit / makiña bat atsekabe. Olea 81. Atsekabe bat eman didazu, / nere lagun zar maitea. In Mattin 130.
azpisarrera-8
ATSEKABE IZAN. a) (Con aux trans.). Pesarle, lamentar. "Aunque te pese, gura espaduk bere, atsekaba baduk bere" Lcc.
Atsekabe duelarik izan arren asprea, / Egin behar du [alferrak] arinki manatzen den bidea. EZ Man I 108. Errankizunen bada despit, eta hek atsekabe dutelarikan, osoki deliberatu dut obratto hunen argitara emaitera. ES 198. Atsegabe dugu ez oharturik kurutze bat badukenez mutturrean, ala San Inazioren gizairudia. JE Ber 54. Ageri zait atsegabe dutela [Donianeko zelaia] ez ikusirik. Ib. 12.
b) (Con aux. intrans. bipersonal). Desagradar.
Lotsagabeki aupatzen dira, elkartuz edo alderdituz, atsegin edo atsekabe zaien bezala. "Prout quidque delectaverit aut offenderit". Or Aitork 67.
azpisarrera-9
ATSEKABEKE. Sin pena.
Arrenez itzal izatea bide bazait, atsekabeke, zinkurin gabe, erosta gabe, arrotza yetxi dedilla beko zelaietara, il guzien tegi ta Estigi-etxera, idazu, otoi! Zait Sof 150.
azpisarrera-10
ATSEKABERIK EZ (Uso sust.). Falta de disgustos.
Ez da iñoiz zorionekoa aberats, ta asko duena, pake ta atsekabarik ezak iges egin badio. VMg 14.
azpisarrera-11
ATSEKABETAN. En la desgracia. v. ATSEKABEAN.
Atsekabetan bezala gero konsolamenduetan ere parte eternalki izaitea gatik. Harb 299. Ene semea, ni naiz Jauna atsekabetan arimak borthizten ditudana. Ch III 30, 1. Atseginetan eta atsekabetan, abundantzian eta gabetasunean, osasunean eta eritasunean. Brtc 203. Arima dohakabe, guzia atsekabetan eta errabian hondatu hura. Dh 158. Huna khurutzefika ttipi bat, bidetan ene laguna, guduetan ene indarra, atsegabetan ene atsegina. Laph 77. Errozuete beraz atsekabetan direnei eta beren nahigabe handien gatik bihotza joana dutenei, pitz ditezela. Jnn SBi 3. Nahi izan da Salbazalia sorthü eta bizi, aphaltarzünian, gabezian, nekezian eta atsekabetan. Ip Hil 95. Izan naizan-ezkero / zeugaz atsegindun / atsakabetan bere / izateko lagun. Azc PB 100. Zuek ere orain atsekabetan zaudete, baña nik berriz ikusiko zaituztet, ta zuen biotza poztuko da. Ir YKBiz 460. Nola iragan atsekabetan, nola ez egin nigarrik. Iratz 72. Gizon guziak bizi direno atsegabetan dabiltza. Ib. 72. Goi ageri da Nisus egurats garbian, Eskile berriz, atsekabetan purpurazko illea dalata. Ibiñ Virgil 78.
azpisarrera-12
ATSEKABEZ. Con pesar. "Atsekabez bizi da (G-azp)" Gte Erd 255.
Ta dua bide ta leku alanguak kontuz ikustera begi azarrijakaz damuz ta atsakabez galdu ebalako. Mg CO 33. Berriz ni atsekabez, burni artean / naukatela beldurrez. Mg in VMg 105. Ezta errukia ikustea atsekabaz ta neke-peturik aek eurak, zeintzuetatik jatort nire zoriontasuna? LoraS 160. Emaztea ta umeak naigabez, kezkaz ta atsakabez igartzea. AA III 377. Ni barriz atsakabez / burdin artean emen naibagez. Zav Fab RIEV 1907, 543. Eztakit zelan sartu dan Arranondon itz barregarri au, baña askoren aotik entzun dot, atsekabez. Ag Kr 219n. Ain atsekabez ta ain errukigarri bizi zan aguretxuaren belarrijetara eldu zan bein albista edo izpar au. Kk Ab I 24. Gomuta onek nauko sarri atsekabez. Enb 194. Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez. "Los ímpetus de libertad mueren dolorosamente" . Laux BBa 136. Ua zorigaitza! Nere biotz au doakabez lertzeko jaioa al-da? --itaundu zun atsekabez. TAg Uzt 269. Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri. Zait Sof 79. Galdetu zion Beltranek atsekabez. Etxde AlosT 27. Umeak goserik, gurasoak atsekabez. Erkiag Arran 114. Asi nintzan, bada, atsekabez, erria ikusten. Anab Aprika 13. Poz ta atsekabez bertso batzuek / jartzeko ari naizena. Auspoa 39, 51. Baña [pistoa] gomazkua zala ikustian, atsakabez bertan itxi ei eban. Gerrika 229.
azpisarrera-13
ATSEKABEZKO ( (Dv)). Doloroso, penoso, triste. "Gizonaren bizian usuago dire atsekabezko egunak ezen ez atseginezkoak" Dv.
Aragionen jaaterako / atsekabazko salsea. Lazarraga 1196r. Bere atsekabezko egunetan deskansuak emateko. Ch III 3, 2. Galde diozozu, onetsaraz diezazun bizitze gorde eta atsekabezko bat. Mih 45. Heren faltaz galdu ziran ta atsekabezko leku artara erori ziran. Ub 156. Ekarriko deutseela eureen burubai naibagezko bizitzia, atsekabazko zaartzia, erijotza desondrauba ta azkeneko penia. fB Ic I app. 2. Atsekabezko barri minkaitz au entzun bezin laster. Izt C 386. Serbitzariak Erregearen bizitza atsekabezkoa onela arindu uste zuten. Lard 163. Nigatik oinhazezko eta atsekabezko itsaso uher batean izatu zare mainhatua. Dv LEd 277. Kantetan ditu atsekabezko bertso samurrak. AB AmaE 177. Eta atsekabezko itsaso harren erdian ithoa bezala zelarik. Jnn SBi 45. Gurutzeko il bat ta atsekabezko / negar-intzirak aidean. Gand Elorri 99. Atsekabezko izerdi otza / nasturik odol gorria. AZink 181. Atsegabezko gertakizun bat / ispillu daukat aurrian. Zendoia 71.
atsekabe
<< atsegin 0 / 0 1 atso >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper