Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arratsalde.
tradizioa
tradizioa
Tr. General salvo (fuera de O Pr ) en textos suletinos (cf. arratsaldi ). Arratsalde es la var. más usual. Hallamos arrasalde (tal vez errata por arrats- en algún caso) en Barrutia, Cardaberaz, Aguirre de Asteasu y fray Bartolomé; aratsalde en algunos textos septentrionales modernos; artsalde en el salacenco Samper, en guipuzcoanos desde Soroa, y en algunos textos vizcaínos (Ag Serm 183, Enbeita); atsalde en textos alto-navarros y baztaneses, y en guipuzcoanos del s. XX, además de en los bajo-navarros HerVal y Xalbador, y los vizcaínos B. Enbeita y Gerrikagoitia (18); arretsalde en Duvoisin. En DFrec hay 497 ejs. (12 septentrionales) de arratsalde y 26 (24 septentrionales) de aratsalde .
sense-1
1. (gral.; Deen I 194, SP, Urt II 135, Ht VocGr 425, Lar, Añ (G), VocBN , Gèze, Dv, H), arratsalte (DRA), arrasalde (V-gip), aratsalde (L-côte, BN-ciz-arb-lab), aatsalde (BN), aasalde (V-gip), arretsalde, artsalde (G-bet, Ae, Sal), atsalde (V-gip, G-nav, L, B, BN-ciz-arb-ad-baig, Sal; VocBN ), atxalde (V-gip), asalde (AN-olza), atzalde (V-gip). Ref.: A (arratsalde , aatsalde , atsalde); VocPir 41 y 43; Bon-Ond 137; AtSac 53; Iz ArOñ (aásalde) , UrrAnz (átzaldia), Als (atsaldeko); Etxba Eib (arrasaldia); Holmer ApuntV ; Izeta BHizt2 (atsalde); Elexp Berg (atsalde, atxalde).
Tarde; atardecer. "Arratsaldea, soirée" SP. "Soir" Ht VocGr. "Tarde, la tarde" Lar y Añ. "(A) boca de noche, [...], arratsaldean" Añ. "Période de temps, du midi à la nuit" VocBN. "Atsalde, après-midi" Ib. "Soir" VocPir 41. "Après-midi" Ib. 43. "Goiz guziak du bere arratsaltia (S)" Dv (sg. DRA, pero no lo encontramos). "Baitzu alde hartan atsalde bakar, zazpira pinta ardo edan lezaketen emaztekiak (BN-ciz)" A (que traduce "de una sola sentada"). "Liburu onekin, badot arrasaldia nola emon" Etxba Eib. v. GOIZ-ARRATSALDE, GOIZ ETA ARRATSALDE.
Artzain orok biltzen ditu ardiak arratsaldian. E 39. Eta arrats aldean ethorri izan zaizkan bere diszipuluak, zioitela, lekhu desertua duk haur, eta ordua ia iragan. "Soir" . Mt 14, 15 (Ur, Ur (V), Ol, Or, Ker arratsalde, Echn atsalde, Samper artsalde; He, Dv, Ip, SalabBN arrats, Hual arrastri, IBk, IBe ilunabar). Laudatua zaradela goiz eta arratsaldean. EZ Man I 13. Hauken trabailluak eta nekeak, nola nora erretira lekurik ezin izanez arratsaldean ibili ziren. Harb 49. Arratsaldean trabaillatzen hasi zirenei eman zerauen hanbat iornal eta alokairu, nola goizetik trabaillatu zirenei. Ax 169 (V 114). Zeren akhabatu hurran da eguna, beheititu da iguzkia, eta itzala ere luzatuago da arratsaldean. Ib. 192 (V 130). Goizegi bereaz zeginak emaitza, aurkit zezan arratsalde gaitza. "Une mauvaise soirée" . O Pr 519. Goiz guziak du bere arratsaldia. Ib. 611. Aphur bat apartatu behar zare guzien gainetik arratsaldetan, muga hobeagoz ohera ahal zaitezkentzat. SP Phil 510. Garbi zazue zauri hura goizetan eta arratsaldetan gernu eta pixaz. Mong 591. Ez al dezu dijeridu arrasaldeko salsea. Acto 337s. Hun lizate hortako, familiako gehien irakurten dakienek irakur lezen azkarki egünian kapitülübat goizian edo arratsaldian. Mst XXs. Ill zen alabaña ostiral arratsaldeko seietan bezala. Mb IArg I 278. Arratsaldean biak atzeneko Sermoiera, Jaunaren bendizioa artzera joan ziran. Cb Eg III 236. Iñauteriako arrasalde batean. Ib. 322. Arratsaldeko hirur orenen gainerat, burreuek itzatu zuten Salbatzaillea gurutzean. Lg II 279. Egun guzietan, goizean, eta arratsaldean. Ub 167.
( s. XIX.) Kanpotan liliak / Nola tu iguzkiak / Goixtirian zabaltzen / Arratsalderakotz histen. Monho 138. Ematen dizut penitenziatzat [...] edan aldi edo goiz edo arratsalde baten ez igarotzea kuartillo batetik. Mg CC 149. Agur neskatillak; arratsalde ona euki daizubela. Mg PAb 141. Orzilaré sanduarén arratsaldekó iruretáik alzína. LE Doc 36s. Arratsalde onetan, egin ezkero examinea [...] gomutatu, zetan emon dozun bizitzea. EL1 33 (v. tbn. EL2 38). Muziñak egingo diozkee etxeko ipintzen dan janariari [...], eta arratsaldean pozik aseko dira txardiña gaziz. AA I 570s. Jai-arrasaldeetan. AA II 19. Elkhar gana bilduta, oren osoak, arratsalde osoak iragaten. Dh 70s. Goxian Eleisan, ta arrats aldian dantzan diardubana. fB Olg 80. Arrasalde bakotxian. fB Ic I 7. Modu onetan iragoten jakee arratsalderik geijena edo benturaz gustija. Astar II 68s. Igarotzen dituzte jai arratsaldeak erri guztia pozkidatzen dutelarik. Izt C 214. Arratsaldeko zazpi orduetatik bigaramun goizeraño. Ib. 463. Domeka goixian errezetan, meza entzuten, eta arratsaldian dantza nastuetan. Ur MarIl 74. Pazkoa asitzen zan eguzkia sartzean edo arratsaldeko seietan. Lard 456. Arretsaldeko hiru orenetan atheratzen dira berriz ilhundu den arteo. Dv Lab 276. Gaur arratsaldian / pikadoriak ondo / portatu baziran. Bil 144. Letren irakurtzea, letrer ihardestea, arrats-alderat uzten zituen. Laph 190. Gorputz-arratsaldian. Xe 179. Bapo jan t'eranta artsaldia pasa genduen. Sor Bar 69. Pudesek atsalde . <asalde> bat. HerVal 225. Juan Parente irten zan erri ingurura arrats-alde batez, aize garbitara. Bv AsL 85. Behin, aste-azken arratsalde batez. Elzb PAd 36s. Bazter guziak puskatu bearrik bazkal aurrean, eta gero arratsaldean maipean lo. Urruz Urz 44. Arratsaldeko bost orenak artio. Elsb Fram 78. Gau guzia eta goiz guzia ere bai, othoitzean zaramazkala; arratsaldean aldiz, bazuen bertze lanik. Jnn SBi 87. Badela hogoi-ta bortz beren igandea, eta guziz igande arratsaldea eta gaua, gaizkiago deramatenik. HU Zez 185. Zuzen da beraz egun bakhar haren bi zathiak, goiza bezala arratsaldea ere, eman diozkotzun. Arb Igand 124. Ez eizan arratsalde atan eguna bestetan legez gautu. A BeinB 68. Arratsaldean euki egizu arimako irakurtealdiren bat. Itz Azald 204.

( s. XX.) Gaur arratsaldeon urtengot emendik. Echta Jos 188. Urrengo artsaldian joan gera kartzelara gure Miki ikustera. Iraola 79. Udako igande arratsalde ederretan bezala. JE Bur 138. Arratsaldea zan alakoa, ezti, garbi, eder ta esnagarria, biotzean egoak ipiñi ta animari zerurañoko bide zabalak ireki erazteko arratsaldea. Ag G 281. Nork pentsatu bear zuan, goiz eder arrek biurtu bear zuela arratsalde ikaragarri artan? Ill Testim 3. Arratsalde batez beraz, zerbitzuko zen, Sabuquy guarda lagun. Ox 197. Arratsaldietan ikastolatik urten eta Erraldoiaren baratzera juaten ziran. Altuna 43. Uda-arratsalde / beroenetan. Jaukol Biozk 24. Eguberri bezperan Oiartzunen jeiki ta arratsalderako Naparroako Leitzan. Or SCruz 55. Goxian legez artsaldian be / txadona bete-beterik. Enb 85. Tabernara sartu da / atsalde guztiko. Tx B II 214. Zertako, errain duzie, irakurle maiteak, nahi dute ile moxleek atsaldia haizu izan? Zub 98. Ez-arian bezela, orretxek bota ditu gaur arratsaldeko arrazoirik mardulenak. Ldi IL 26. Goizeko amarretan asi zuten jokaldia eta arratsaldeko ordubietan atertu. TAg Uzt 34. Bazen beraz bikario bat kofesatzen ari zena larunbat-arratsalde batez. Lf Murtuts 21. Eguna illundu ta gero, arratsaldeko zazpi t'erdiak inguruan. Etxde AlosT 41. Abuztuaren amaika zan; arratsaldea. Lek SClar 103. Eta au idatzi ondoren, arratsaldea iltzen ikusiko dut talaitxo artatik. Txill Let 25. Jazoerak eta gertakariak arratsalderantz zuzendu ordez beti egunsentira, argiaren etor-iturrirantzatuaz. Erkiag Arran 167. Arratsaldea beeraka zijoan. Anab Poli 73. Bigarren partida bat egin izan da aratsalde hortan Azkainen. Herr 21-4-1960 (ap. DRA). Igande arratsalde batez, bazkal-ondoan. JEtchep 17. Atsalde oso-osoa mendi gallurrera begira egon nintzan. Ugalde Iltz 14. Neguko arratsalde- / ondakin laru bat / erre-auts koloreko / zeru-barrenerantz. Gand Elorri 39. Agur, atsalde arte! Izeta DirG 38. Egun aratsaldean ethorria da. Larz Iru 52. Luzatu zitzaion arratsaldea... ta illunak, etxeratu baiño lenago, aurrea artu zion. NEtx LBB 97. Joan-etorri bat egin dogu, arratsaldeko illuntzi inguruan. Alzola Atalak 68. Holaxet iraganik uros atsaldea. Xa Odol 140. Bapo bazkaldu genduan, eta arratsalde alaia pasa. JAzpiroz 61. Horra nun arratsalde batez, lanetik sartu eta, ari nintzan xurrutan eskuen garbitzen. Etchebarne 86s. Zapatu arratsalde geiena, errian desfiletan dabe. Gerrika 220. Arratsalde hartan etorri zirenean. "In that afternoon" . MEIG IX 106.

v. tbn. Arg DevB 138. Echag 231. JesBih 410. It Fab 235. EusJok II 96. Zab Gabon 78. Sor Bar 58. Bv AsL 85. AB AmaE 192. Arr May 7. Apaol 76. Zby RIEV 1908, 83. Azc PB 235. Moc Damu 25. Alz Txib 88. KIkV 30. KIkG 20. JanEd II 14. Arrantz 143. EusJok II 113. Inza Azalp 70. Muj PAm 22. Mok 19. Etcham 113. Enb 86. Tx B II 147. Kk Ab II 7. Barb Leg 147. Zub 79. FIr 151. Lab EEguna 111. Ir YKBiz 506. JAIraz Bizia 86. Zerb Azk 36. Mde HaurB 23. Bilbao IpuiB 32. SM Zirik 110. Arti Ipuin 57. Basarri 25. And AUzta 104. Vill in Gand Elorri 16. Osk Kurl 21. MAtx Gazt 70. Salav 48. Ardoy SFran 89. Xa Odol 149. Uzt Sas 45. Lasa Poem 83. Azurm HitzB 27. Etxabu Kontu 135. Ataño TxanKan 78. Aratsalde: Larre ArtzainE 315. Artsalde: Urruz Zer 118. JanEd II 122. Atsalde: JanEd II 131. EusJok II 117. Yanzi 70. Or Eus 27. Anab Poli 94. BEnb NereA 28. NEtx LBB 97.
azpiadiera-1.1
(Ref. al declinar de la vida).
Haur beror egin behar dugu guk ere orai arratsaldeon, zahartzeon, geure egunon akhabatzeon. Ax 169 (V 114). Anhitz enganatzen ohi du arratsaldeko urrikimenduak, penitenzia berantkorrak. Ib. 210s (V 141).
sense-2
2. (Dgs-Lar), arrasalde (V-gip ap. Etxba Eib ).
"Occidente, arratsaldia <-th->" Dgs-Lar 11. " Arrasaldiak dana sutan dirudi " Etxba Eib. .
azpisarrera-1
ARRATSALDE APAL (AN, BN, R; a. aphal L, BN; H; atsalde apal B). Ref.: A; Lh; Izeta BHizt2 (atsalde apal). Atardecer, caída de la tarde. "Le déclin du jour. Arratsalde aphalerainokoan, jusqu'à la tombée de la nuit" H s.v. arrats. "Atardecer. Atsalde apalean torko gara" Izeta BHizt2. v. ARRATS APAL.
Arratsálde apálean jautsirik gorpútz ila Ama Birjinaren besoetará. LE Urt ms. 18v. Arratsalde aphalean kapitainari erraiten dio. Laph 224. Atzo, arratsalde aphalean, mendiaz bertzaldean nintzelarik antxuekin. Elzb PAd 75. Erran behar dautzuet zer ikusirik nagon atzo arratsalde apalean. HU Zez 202. Iguzkia, begietarat baitago arratsalde aphalarekin, guziz gibelekoentzat! JE Bur 28. Gaur arratsalde apalean Leaburuko zeinutegi txanbelin ori burdinbidetik ikusiko det. A Ardi 134. Arratsalde aphalean atherako dire hegi hautako aire goxorat. Barb Sup 51s. Naiko lan du arratsalde-apalean bere anka zaarrak jasotzen. Mok 20. Donibatetikan goiti / arratsalde apalean / airos heldu nintzalarikan / bizikletaren gainean. Xa EzinB 27. Goizetan untzia ezarri eta arratsalde apaleko betetzen ze. n. Etchebarne 70.
azpisarrera-2
ARRATSALDEAREKIN. Por la tarde.
Eta horrela, eguna emanen deraukozu Jainkoari, goizarekin bezala, arratsaldearekin ere. Arb Igand 122. Arratsaldearekin, bortzak irian, ehortzi zuten Oxalde. Ox 196.
azpisarrera-3
ARRATSALDE-ASKARI (a. hazkari BN; arratsaldaskari VocBN; a.-haskari Dv, H; atsalaskari AN-erro, BN-baig, Sal; aatsal-azkari BN; atsaldaskari A). Ref.: A (arratsalde-hazkari, aatsal-azkari, atsalaskari); JMB AEF 1926, 16; Satr VocP (atsal-askari). Merienda. "Repas d'après-midi, goûter" VocBN. "Goûter, collation" Dv. "Arratsalde, arrastiri-haskaria,-gosaria, goûter. Syn. krakada" H s.v. arrats. "Atsalaskaria a las 4: tortilla de huevos o sardina o longaniza, con pan y vino" (Espinal). JMB AEF 1926, 16. Cf. Gte Erd 141: "Arratsaldeko askaria egin dugu (BN-arb)". v. ARRATS-ASKARI.
Erran gabe doa arratsalde-haskarian ere behar dela arno xorta bat. EskLAlm 1904, 10. (ap. DRA) Oturuntzak luze irauten du, eta zonbait bazkalondoak atsalaskariko tenoreraino. Zub 98. Atsal-azkaria egin dezagun basakapean. Or Mi 40. Bostak: atsal-askari egiteko oitura. Or Eus 283. Horren itzalpean pausatzen ziren beren lan dorpen artetik, hor egiten beren atsalaskari puxka. JEtchep 47. Aratsalaskariko xokoleta edo gasna. Larre ArtzainE 115.
azpisarrera-4
ARRATSALDE BERANDU. Últimas horas de la tarde.
Arratsalde apalean edo beranduan, jautsirik gorputz illa gurutzetik, eraman zioten besoetara Ama Birjiñari. LE Urt 49 (en el ms. 18v sólo arratsálde apálean). Otz zegoan; lur dana goizetik artsalde-berandura eroritako euriz asea. Ag G 153. Arratsalde beranduan, Malentxo aitonarekiñ atarian zegoala jakinda, [...] Zabaletako beitegian sartu zan. Ib. 272.
azpisarrerakoSense-4.1
Arratsalde berandutxuan, ija illuntzian, umorerik onenagaz diñardube apai-merijendie eiten.Kk Ab II 86.
azpisarrera-5
ARRATSALDE ERDI. Media tarde.
Ontzi bat an galduta, oso lotsatua, / Arratsalde erdian igesi badua. AB AmaE 98. Se instalan en Congreso / arratsalde erdirik / y hablan y hablan y tienen / eskuak geldirik. Azc PB 179. Betozan arranondotarrok etxeruntz, arratsalde erdi inguruan. Ag Kr 62. Arratsalde erdirako bat edo bati, izerdia kentzen zebillela, ertetzen zion onelako esakera batek: [...]. Ag G 26. Arratsalde erdian estaldu zirean danak atze-aldetik. Echta Jos 144. Arratsalde erditan, gau ilhuna, dorphea, zinez izigarria, ximixta hori eta gorriak ilhunbearen argitzaile. Barb Sup 142. Urrengo domekan, arratsalde erdirantza, jentia ugari agiri zan aldatza-gora. Kk Ab II 39. Ezkonberriak atsalde-erdian / itsasaldera berriro. Or Eus 400. Osoro argitu zan zerualdea arratsalde-erdirako. TAg Uzt 133. Eguarditik arratsalde erdiraño katedralera anima bat joaten ez zan eta. JAIraz Bizia 88. Aita daukagu ganora barik [...]. Arratsalde erdian otz dala, eztagola ondo. Erkiag Arran 73. Artsalderdi baten Maltzan alkartuta. SM Zirik 65. Euria, txara-txara, / arratsalde erdirantz. Gand Elorri 68. Arratsalde-erdian ardoa besterik maite ez zutenak. MAtx Gazt 72. Arratsalde-erdian, ezkon berriak Bilborako bidea artu zuten. NEtx LBB 19. Arratsalde erdirako igo omen zuan. JAzpiroz 209. Arratsalde erdi artan erten giñan. AZink 56. Astiro ibili biarrian, etorri zan arratsalde erdirako. Gerrika 171. Arratsalde erdi aldera telefonoko deia Federaziotik. Albeniz 158.
azpisarrerakoSense-5.1
Maiatzaren 28-an, arratsalde erditsutan izanen zela iguzki-histasun hori.HU Zez 94.
azpisarrera-6
ARRATSALDE-ERDIKO.
Bukatu dute lana atsalde-erdikoaz; / ontan birbiztu dira edari beroaz. "Con la refección de la tarde" . Or Eus 113. Cf. arratsaldeko.
azpisarrera-7
ARRATSALDE-GIRO. "Atsaldegiro. Tiempo atmosférico durante la tarde" Asp Leiz.
azpisarrera-8
ARRATSALDE-GOSARI (G; Lar, Hb, Dv, H; arrasalde- Añ; atsalde-gosari B). Ref.: A; Izeta BHizt2 (atsalde-gosari). Merienda. "Arrasalde-gosaria <arrassa->" Añ s.v. merendar; cf. ib.: "Merienda. [...]. Arratsaldeko janaria, gosaria". y VocB: "Atsaldeko gosari, merienda".
Antxume bat egundaño eman ez didazu, nere adiskide eta lagunakin arratsalde-gosari bat gozoro egin dezadan. Lard 418.
azpisarrera-9
ARRATSALDE-JAN. "Arrasalde <arrassa-> [...] jana" Añ s.v. merendar.
azpisarrera-10
ARRATSALDE HOBEKO. "Arratsalde-obako (V), exclamación de menosprecio. Arratsalde obako gizona! vaya qué hombre" A. "Arratsalde obako berbalduna da berori! (V-m), vaya un charlatán" A EY III 346.
azpisarrera-11
ARRATSALDE ON (V, G, AN, L; arratsalde hun S; arrasalde on V-gip; atsalde on V-gip, AN-ulz; arratzalde on AN-ulz). Ref.: A; Lh; Iz Als, Ulz (egunon); Etxba Eib (arrasalde on); EAEL 233; Elexp Berg (atsaldeon). Buenas tardes (fórmula de saludo). "Arratsalde on (G-nav), buenas tardes. Esta fórmula se usa aquí desde las once de la mañana en adelante" A. "Arrasalde on danori! Bai zeuri be, ala Jainkua" Etxba Eib. Cf. Mg PAb 141: Agur neskatillak; arratsalde ona euki daizubela.
Artsalde on. Nun da nagusiya? Sor AuOst 86. Arratsalde on, edo gabon onezkero. Apaol 87. Arratsaldeon! Moc Damu 31. Gora ta bera ebiltzanai "agur" edo "arratsaldeon" egiñaz, baziarduen euren amaibageko jardunean. Ag Kr 105. --Arratsaldeon. --Bai zuri ere. Ag G 273. --Nola esaten da: arratsalde on? --Good evening. A Ardi 138. Egarri, gose, huna nun giren: arratsalde on, Kattalin! / Zure senharra fleitean denetz nahi ginuke jakin. Ox 28. --Arratsalde on! --Bai zuri ere. Barb Sup 130. --Arratsaldeon. --Baita zuri ere. Alz Ram 116. Arratsalde on emon biar dautset / Alkate ta apaiz jaunari. Enb 62. --Arratsaldeon. --Baita zueri ere. Lab EEguna 70. --Arratsaldeon, yan apeza, ekin zioten prantsesez jendarmak. --Ala ekarri. Etxde JJ 48. Arratsalde on, guztioi, naiz ta egualdiak lagundu ez digun. NEtx Antz 13. Arratsaldeon lagun! --agurtu ninduan. Bilbao IpuiB 250. Enparaukuai ongi etorri / ta arratsaldeon danori. BEnb NereA 160. Atsalde on! Bai al da deus berririk? --agurtu zuen Claudetek. Izeta DirG 59. Eztakik "arratsalde on" esaten astokillo horrek? Osk Kurl 51. Arratsalde on, jauna! Larz Iru 62. --Arratsalde on, Joakiña. --Ala zuri ere, Paskuala. NEtx LBB 35. Kaixo mutillak! Arratsalde on danoi. Alzola Atalak 53. Arratsalde on, anai arrebak, besarkada bat, Xalbador! Lopategi in Xa Odol 335. --Arratsalde on. --Bai zuri ere. BBarand 157. Arratsalde on, guztioi. MEIG VII 161.
v. tbn. Anab Usauri 130. SM Zirik 81. Uzt LEG II 202.
azpisarrerakoSense-11.1
Arratsalde on Jainkoak dizula.Zab Gabon 26. --Jaungoikoak arratsalde on, Txomin. --Ala diola berorri ere, erantzun nion. Ib. 69. --Arratsaldeon. --Jaungoikoak arratsalde on diyola. Sor Bar 15. --Arratsaldeon Jainkoak dizutela. --Baita zuri ere, ala dizula. Moc Damu 28. Jainkoak arratsalde on, / Jaun, andere maiteak. Ox 34. Jaungoikoak diela arratsalde on! Lab EEguna 78. --Zu al ziñan? Jaungoikoak arratsalde on digula. --Alaxe deigula. Lek EunD 34. Jaungoikoak dizaizula arratsalde on, nagusi jauna. Etxde JJ 160. Emen zaudeten zar eta gazte, / bekuak eta goikuak, / biotz-biotzez lendabiziko / arratsalde on Jainkuak. Uzt LEG I 307. --Jainkoak arratsalde on. --Bai berorri ere. BAyerbe 124.
azpisarrerakoSense-11.2
(Uso sust.).
Baratzara iritsi ta arratsalde onak emanaz ongietorria egin orduko. Izt C 164. Martinek arratsalde-onak eman bitartean. Anab Usauri 131. Irribarreka, arratsalde onak emonda, aurrera jarraitu eban. Alzola Atalak 54. Alkarri arratsalde on bana opaz aldendu ziran jendarmak. Etxde JJ 49. Gu geunden balkoi artara etorri zan, da arratsalde onak eman zizkigun. JAzpiroz 160.
azpisarrera-12
ARRATSALDE OROZ. Todas las tardes. v. arratsaldero.
Biltzen ziren Pariseko istudiant gazteak ortzegun arratsalde oroz. Ardoy SFran 89.
azpisarrera-13
ARRATSALDE-PARTE. Tarde.
Milla beatzireun da / larogei ta baten, / otsaillaren oi ta iru, / arratsalde parten. Insausti 218.
azpisarrera-14
ARRATSALDERA. Hacia la tarde.
Kargatzen da trumoi aundi bat arratsaldera. Sor Bar 47. Arratsaldera Euzki anaiak, / bide luzez aunatua, / mendi-gallurrei agur dagie / emanik azken-musua. NEtx LBB 349. Arratsaldera an agertu omen zan bat tripa aundiarekin. BBarand 58. Arratsaldera atertu eban. Gerrika 242.
arratsalde
<< arrantzale 0 / 0 arriskutsu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper