OEH - Bilaketa

1017 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arduragabe.
sense-1
1. ardurabage, ardurabaga .
(Adv.). Irresponsablemente, descuidadamente. v. infra ARDURA GABERIK.
Gurasoak nolakoa[k] umeak alakoak. Txit aisa, ardura gabe, ta bere erara azi zuten. Libertade orrekin galdu, ta bizioetara eman zuen. Cb Eg II 188. Baña aurrera lengo bizitza nagiari, aurrera bekatu benialak ardura gabe ta ugari egiteari. Mg CC 232. Bizi dira nasai ta ardura baga munduko atseginen ondoren arerijo donga oni bildurrik artu baga. Mg CO 99. Lotsatu gaitezen arren [...] alako Aita maitea, [...] aiñ arduragabe ofenditzeko izan degun ausardia izugarriaz. Gco I 408. Pekatu mortala, kristau itxu askok aiñ ardura bage egiten duena? Gco II 8. [Sortu oi da lujuria] ardura bage edo lotsa bage egiten diran danza eta alkar ukitze peligrozkoetatik. Ib. 40. Batetik bestera ibiltzea, dana ta ez dana arduragabe gastatzea. AA III 625. Arkitzen zera bekatu orretan erortzeko oituran sartua, edo sartzeko zorian; ta alaere bizi zera ardura gabe. Ib. 498. Eta; ni izanik lurrezko ontzi ain auskorra, izanik asko niri jausi eragiteko, norbaiten begirakune bakar bat, nabil ardura baga munduko lagun gaizto ta baralleen artian? Ur MarIl 103. Eta ez dirala garatz gizonak eta nagosia ardurabaga egon daiteken modukoak. "Ni con quien el señor se puede descuidar" . Or Tormes 95. Ez det uste gure artekoak orren arduragabe etetzeko biderik eman dizudanik. TAg Uzt 245. Orrelako susmorik izan balue, buruzago ta erneago jokatuko zitazkian; baña [...] zabar eta arduragabe zebiltzan. Ib. 102.
azpiadiera-1.1
( ardurarik gabe ). "(Sin) tropezar en barras, sin consideración, (c.) ardurarik, oarturik, (G) arretarik baga " .
azpiadiera-1.2
Tranquilamente, sin cuidado. "(A) pierna suelta, [...] (V) ardura baga " .
Librerik eta ardura baga / oi ta dirade ebili. Lazarraga A1, 1159v. Bizi ninzala uste neben / arduraba[ga] librerik. Ib. B21, 1197v. [Eriotza] gutxien uste danean, ta bat lotan edo ardura gabe dagoenean etorri oi dala. Cb Eg II 87 (Dv LEd 160 lotan edo grina-gabe ). Guztiak ekarriko deutsudaz illa biren epian. Zagoz ardura baga, gizon prestuba nas. Mg CO 91. Bai, egon ardura barik! A BGuzur 119. Edan ardura bage, / balin bada debalde. "Bebed sin cuidado" . Or Eus 109. E, e, e, / ni ardoaren alde, / edan ardura gabe, / baldin bada debalde. JanEd II 33 (v. tbn. 16). Dana nererik zaizu ta, ardura gabe mintzo ziñezke. Zait Sof 108. Hago lasai eta ardura gabe, mutil. Ni ere gaztea izan ninduan behin. Arti Ipuin 77. Ba negon egon, t'ântzi, / Maiteagan etziñik betarte; / oro geldi eta ni / zitori lorez arte / onean nindagon ardura gabe. Gazt MusIx 175.
azpiadiera-1.2.1
( ardurarik gabe ). "Sans soin (Ax)" SP.
Eta guztiz ere ohean loz aserik, ardurarik gabe, zauntzanean. Ax 161 (V 108). Jan zazue ardurarik edo beldurrik bat ere gabe. Mb OtGai I 131. Artaldeak bakarrik / Txabolak zai gabe, / utzirik gatoz, baña / ardurarik gabe. GavS 24. Zer da zoriona zorionttoa atsegina? / Minutu batean ardurarik gabe egotea minutu honetan / ixtantearen laburrenean. Lasa Poem 92.
azpiadiera-1.3
Indiferentemente.
--Nere lagunartean ba dituzu batzuek. Gizonen ontarteaz zerbait entzun orduko, bereala Sodoma ta Gomorraz gogoratzen diranak. --(Ardura gabe). Orratx. Begira zeñen ederki! Lab SuEm 197. --Ea, ea, bi ajolakabeok esnatu ta kalera bialdu nituen beren bidoi ta guzi. Gau-zaiari otsegitera nijoan, ardura gabe. --Hori guzia zeorrek bakarrik. --Bai! --Ardurik gabe. --Baita! --Gau-zaiari otsegiñez!? --Asmo hori artua nuen , bai. Ib. 191. T'ankak gurutzaturik / hartuko dut gitarra / bardoaren gisa / ta eresi bat kantatuko / ardura gabe ta triste. "Indiferente y triste" . Lasa Poem 80.
sense-2
2. (H), ardurabage (Lar, ) .
(Adj.). Despreocupado, descuidado, irresponsable, negligente. " Ajolabagea, ardurabagea animari dagozkan gauzetan " Lar (s.v. acidia). "Perezoso" . v. axolagabe, antsikabe.
Asko ta asko dira emen ajola ta ardura bageak. Lar SermAzc 55. Zeruko bidean nagi, epel ta ardura gabeak diranak. Mg CC 232. Zelan dira [...] ain epel, nagi ta ardura bagaak gauza ain astunian? Mg CO 95. Ta gauza barria izango da, arik ara eldutea arimau ardura bagea izatera bere zenzunetan? LoraS 103. Belar artean dago Sugea, / Ez bada izan arduragabea. VMg 66. Eta orra nola pekatu benial batzuek [...] disponitzen eta erakarten duen txit erraz kristau ardurabagea pekatu mortalera. Gco II 16. Nere Kristaua, ez gaitezen izan arduragabeak animaren egiteko andian. AA I 166. Emazte barritsuba, zitala, temosia, alperra, burugina, ardura bagia. fB Ic III 363. Gipuzkoako maizter ta etxe-jabeak / Ez dira alfer, nagi, ardura bageak. Izt C 151. Eta ni, hain arduragabea izatu naiz; eta eskuak hedatu diotzat nere gaitzari. Dv LEd 53 (Cb Eg II 22 ni añ erreparogabe). Gañera bakotxari emoten berea / Beti beti izan zan ardura bagea. / Errentak bere danak / zelan zituen zor [...]. AB AmaE 298. Gurasoak, beste askoren antzera, ardura gabeak lenengo, berandutxo ajolatu ziran. Ag G 62. Arduragabeak okela gosaldu, ogia bazkaldu, aizea apaldu. EgutAr. (ap. DRA) Orain ez dator zugana / karnaba ardura gabea. Gand Elorri 198. Iainkoa gizakiekiko arduragabe uste duzuna! Ibiñ Virgil 55.
sense-3
3. ardurakabe (Lar). (Uso sust.). Falta de cuidado, negligencia. "Acidia, vicio capital, pereza en el bien espiritual" Lar.
Ez nuke nai iñor ajola ta ardura bage onetan erori litekean. Lar SermAzc 55. Esaminaren paltaz izango dira konfesio gaiztoak, bakoitzaren nagitasunez, alperkeriaz edo arduragabez gogora ekartzen ez diranean. Mg CC 167. Abereen gaitzik guzienak ardura gabetik oi datoz. It Dial 59 (Ur ardurabagatasunetik, Dv artha eskasetik, Ip ez-axoletik).
azpisarrera-1
ARDURAGABEKO (bagako V; bageko V; bareko V-gip; ardurabako V). Ref.: A (ardura); Etxba Eib (ardura-bakua); Elexp Berg (ardurabako). a) (Adnom.). Irresponsable, descuidado, negligente. "Descuidado" A s.v. ardura. "Senarrak, ardura bakua urten zetsan eta bizi modu narrasa daroia" Etxba Eib. "Eztaukat bape konfiantzaik orrekin, ardurabako utsa da ta" Elexp Berg.
Bestiak dira kontrako bideti dabilzanak, ardura bagako ta nagi batzuk arimako gauzeetan. Mg CO 20. Guraso ardura baakuetatik urten lei seme on batek. JJMg BasEsc 5. Sazerdote ardurabagako ta mundubagaz nastaurikua. Ib. 217. Guraso asko dirian legez gauza onetan txito ardura bagakuak. fB Ic I 2. Alperra dala, ardauzale dala, diru-eralgitzaille, zabar, utzia, ardurabako ta ezjakiña. Erkiag Arran 115. [Toribi] ganora ta ardura bako alper zar bat zala. Bilbao IpuiB 145. Gaurko gazteri ardura bakua eztau ezerk arritzen. SM Zirik 31. ARDURABAKOTXO. Algo, bastante descuidado, irresponsable.
Batzuk umeai zuzenbidea erakusten ardura bagekotxuak izan oi diralako. Ag Kr 107.
b) (Adnom.). Sin preocupaciones.
Malkuak zer ziran enekijan, Ardurabako Jauregijan bixi nintzalako. Eta jauregi onetara etxako miñari sartzen isten. Altuna 13.
c) (Adnom.). Sin importancia.
Auteskundeak! Laster ditugu boto-egunak. Batzuentzat, barri ardurabakoa izan zan. Ez ostera geiagorentzat. Erkiag BatB 65.
azpisarrera-2
ARDURA GABERIK, ARDURA BAGARIK.
a) Irresponsablemente, descuidadamente.
Seme alabai, ta otseginai piestetara, ta naasteko dantzeetara juateko libertadia ardura bagarik emoten deutseen gurasuak, ta ugazabaak. fB Olg 60. Zelan au? Zeubek erakutsita. Ez beraarijaz. Ez bada umeen aurrian zeubek ardura bagarik sarritan esanda. fB Ic I app. 16.
b) ARDURA BARIK. Tranquilamente, sin cuidado.
Egon zaitte ardura barik Andoni, gugandik eztau iñork ezer jakingo. Echta Jos 224. Bai, zuaz ardura barik, emen itxarongo dautzut. Kk Ab I 8. Ardura barik lo egin, Yonandon, iñok be eztau yakingo. Kk Ab II 141. Lazaro gizagaxua ardura barik nasai egoan alangorik bururatu baga. Or Tormes 21. Laster ixango dozu a [osagillia] zuben etxian. Ardura barik egon eta ez larrittu. Otx 162. Asi gixona, asi ardura barik zeure arazo ori esaten. Ib. 74. Beintzat gure aurrekoak diru ta aurrerapen gitxiagogaz barre geiago egiten ebelakoan nago. Ba-eben poz zindo bat or kolko-barruan, eta nasai-nasai, ardura barik urteten eutsen kanpora. Vill in Bilbao IpuiB 8.
c) Sin duda.
[Ama] buruz ariña, zentzun aundibakoa. [...] Ama baiño argiago zan, ardura barik, Nikanor gaztetxua. Begiak ez zituan ederrak. Erkiag BatB 23s. [Nikolasa] atso barregarria izan bear eban, izatekotan, aititari entzun neutsanez. [...] Urtietan irurogei eta amarretik gora eukiko ebazan ardura barik. Itxuraz beintzat geiago be emoten eban da. Bilbao IpuiB 189.
arduragabe
<< 1 ardura 0 / 0 argi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper