Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harako.
tradizioa
tradizioa
Tr. General en la tradición meridional. Al Norte sólo se encuentra en la expr. harako han en Goyhetche y Elissamburu. La forma ako es muy reciente y se encuentra en N. Etxaniz, Gandiaga y en diálogos populares (San Martín, Etxaburu...). Berrondo usa aako, junto a arako , y hay tbn. aako en un ej. de Lekuona. En DFrec hay 31 ejs. de harako, todos ellos meridionales.
sense-1
1. (V, G, AN, L; H (V, G, s.v. hara)), karako (Sal, R), ako (V-m), aako. Ref.: A (arako, karako); Etxabu Ond (ako).
Partícula (forma adnom. de hara '(hacia) allá') que encabeza e introduce un sintagma nominal determinado. En época reciente, en algunos autores hay una tendencia a anteponer los determinantes del nombre (relativos, etc.) a la partícula harako que tradicionalmente se colocaba en posición inicial en el sintagma). "Dans les dial(ectes) V et G est d'usage constant pour exprimer: ce, ces... là" H. "El de marras" A. "Karako gizona, el hombre de marras" Ib. "Nun bixi da ako leatza bixalduskun gixona?" Etxabu Ond.
Amorea da onako ez dakit zer bat, / etorten da arako eztakit nundi. Lazarraga 1187r. Irikazu arako bentanea, ta eguna den ekutsu. Mic 12r. Kontu egiten dodala naxala arako seme prodigoa, aiteak emon eutsan ondasunak galdu zituzana. Cap 118. Ene lagunak, zer ete dogu arako misterioa? Acto 299. Arako gauzen jatorria azaltzeko ta agertzeko. Lar DT L. Arako Dabidek esan zituen bezelakoak. Lar SAgust 7. Goizeko izar, arako eguna dakartenak, illunabarreko arako gau-karraioan dabiltzanak [...] ez naute betetzen, ukitzen, gozatzen. Ib. 3. Arako tronpeta San Jeronimo bati biotzeko ikara ematen ziona. Cb Eg II 142. Arako amatzar ero gaztetan gaizki eziak ta arin ta lasai oituak. Cb Eg III 360s. Nik uste neban arako. Viva Conde Jauna ta viva Don Martín aditu ziguten ezkero, ez zala sekulan iñor ausartuko euskaldunokin sartzen (1783). RIEV. 1925, 552.
( s. XIX.) Arako gizon enzute ain andiko Publio Escipion abade nagusijak eskubide andi baga ill eban Tiberio Gracco. Mg PAb 213. Arako Seme ondatzalle Jesu Kristok adierazo ebana [...]. Mg CO 52. Ah, ebagi baneu lelengoan arako bekatuen sustraia! EL1 57. Zelan eztakartzuez gogora arako zeuroen lagunak, arako adiskidak? LoraS 118. Arako atxinako legeko jente humillak [...]. Ib. 146. Nora da arako buru arro ta gallendua? Non da orduko mardotasuna? VMg 48. Erortzen dira eskandalozko bekatuan arako emakume lasai edo neskatzar ez garbi bularrak ta gorputzaren geiena agiri duela gizonen artean lotsarik kabe [sic] ibiltzen diran aek. AA III 558. Ezda orain ezer esaten arako edo bularrak berarijaz jasota edo armatuta edo paparra agirijan [...] daroiezan neska edo andraak gaiti. fB Olg 51s. Sustrai onetati bertati sortuten dira, arako zazpi pekatu Kapitalak esaten deutseezun gurari galdubak. fB Ic II 263. Dakarkidaz burura arako antxina Erroman ikusi nituzan emakumiak. Astar II 139. Ikusirik beragan [amagan] arako sabel garbi bederatzi ilabetian erabili ebana, eta arako bular gozo, nun artu eban ugatz zerukua. Ib. 277. Egiten dabe pekatu mortal arako guraso miskin eta zeken euren seme alabai ezer emoten ezteutsenak. Ib. 89. Da bere juramentu testigutzat ekartia arako kriatura norzugan argijago edo klarubago agiri dan Jaunaren ontasun eta anditasuna. Ib. 55. Arako ito biar ta ito ezin ta esturasun desesperau, amorruzko, esplikau eziñ dodana. JJMg BasEsc 92. Eta nok esan leit yausiko ez nasala arako artean ain sarri yausteko lera gaistoa emoten izan deustan ekanduzko bekatuan? EL2 61. Zer da pekatu orijinala? Da arako pekatua, zeinegaz yayoten garian guztiyok. CatLlo 57. Ibai au berpera da arako anziñaerako gauza-azaldari Pomponio Mela eta Tolomeo jakintiak beren izkribu gogoangarrietan izendatu izan zutena. Izt C 110s. Bakarrik argituten ditu arako arima, euren guraz begijak itxiten ez dituezanak. Ur MarIl 88. Arako itzak zeñakin Jaungoikoak [...] lotu zuen sugearen azarkeria. Ur BulaG 530 (BulaAl 28 arako berbak zeintzuekaz [...]). Aditu ziotenean arako Jainkoaren itza jentillai erakustera bialdua zala [...]. Lard 523. Arako aurrak aditu zuenean [...] txoritxoen kanta-soñu zoragarria, oh! deadar egin zuen. Arr GB 55. Au zan arako Franziskoren aotik urrezko gurutzia irteten ikusi zuana. Bv AsL 99. Ai! banituke neure miñean arako berba / Erzilla zoli bertsolariak zituenak! AB AmaE 183. Batxi, esan ia arako esamiñetako jazoeria, Alkatia ikaratuta geldittu zanekua. A BGuzur 124. [Abrahanen senoa] da arako lekua, zeñetara jatsi zan egiaz eta benetan Jesukristo bera. Itz Azald 41. Arako done Pablo baten gisara, zar-zarra zala bere, erririk-erri ebillen Iesukristoren legea zabaltzen. Ag AL 169.

( s. XX.) Etzan alango bizitasun, aserre ta nasterik Arranondo baketsuan ikusi, arako bere seme sendoak beste euskal-uri eder batekoakaz euki eben indarneurtze, itxas-dema edo arraunketa estua igaro zan ezkero. Ag Kr 168. --Jakiñ nai nukeala ia zertan dagon arako bedorrek esan zirana. Malentxo neretzat izango zala edo... Ag G 275. Emakume aietatik bata, Iñazio Marin ezkontzako egunean ezagutu genduan atxur-neska zan, arako Luisa tuntuna. Ib. 236. Fed-esperantzak zerbait baditu, / baña arako bestia, / apurtxoren bat badauka ere / bera ondotxo kostia. Urruz Zer 77. Badakizu arako Virgiliorena:. Post nubila Phebus, laino-ondoan eguzkia. A Ardi 90. Onako jaunari edo arako andreari eskerrak. Inza Azalp 7. Gomuta dozue beñolako Jonandon asmatiya, arako azkonarrak etxian azteko asmotan ebillana? Kk Ab II 149. --Arako Laurentzi jaun / Apaiz agurgarri / Euzkeldun eredua? / --Orixe berori. Enb 132. Ez zizallurik ez mairik, ezta arako kutxa zarra lakorik. Or Tormes 67. Arako iturritik etxerakoan txanbilletik ura mutilleri yaurtika datorren nexka sardaska ua... Or Mi 33. Nik, Bertolda deristen onek, Bertolot zanaren seme ta arako Bertuz Bertingo ta Bertolin Bertañakoren illoba ta birloba onek [...]. Otx 96. Ermini, zuaz nire gelara ta uleguri baltzezko estalgijaz dagon arako kutxatillea ekarri egidazu ona. Ib. 181. Arako urrezko zauria / izanik iturri. Ldi BB 108. Alderdikeri gorria ezpada on, ezta ere arako apaizarena. Ldi IL 65. Arako beste alor batzuk landu bitza! Zait Sof 177. Elkarrekiko itz-emanetan, arako alakoa beste alakoakin elkar dedinean. Zait Plat 136. Bakar-bakarrik edan nai dizut / zure arako Iturritik: / betidañoko Bizitzaraño / dijoan zure Ur bizitik. SMitx Aranz 130. Zer da, izan ere, humorismo garbi-garbia baizik, arako etxean aurra lokartzeko kantatzen dan kopla arek dariona? Lek SClar 136. Orotariko ederlariak [...] euren ederlanai buruz emengo ziri, ango kritika eta arako goraipamenetan diardutela. Etxde JJ 269. Xirdok errira eltze-ordurako auzira deitua eukan arako Artazitxuneko bizi-alargun makur, beterre, mingain luzea. Erkiag Arran 186. Agur egin eutsan Txuspin zintzoari sutondotik, txalupetxe artako etxekandre zabal eta maratzak, arako Kosepantoni Koloregorrik. Ib. 15. Arako, bere mendiko zokondoetan, gaztetxutan, euki eukan pistolatxu txakur-iltzaillea, dana ugerrak jandakoa, gogoan dau. Erkiag BatB 186. "Gabontzak", ostera, gogoan izan, nunbait, arako esana: "emonak, urritzea dauka". Ib. 130. Pausu asko orduko ikusi ei yuen arako agure gordin bat. Bilbao IpuiB 56. Eta nire gomuta, / lenengo gomuta, / --arako goiz, arako... / ordu zaar egindako / argi-senti ez-baia--. Gand Elorri 208. Ako sarrera, Orbangabea, / munduan egin zendun sarrera. / Ako diztira, oben-legea / urratu eban, zure diztira. Ib. 135. Denek dakigu zer esan nai duen arako erdal itzak:. "conyugal": euskeraz, "uztarkide" . Vill Jaink 157. Ez dakit Ibanerena ala Teresarena ote dan (bieri egotzi oi zaie) arako "bizi naiz, ez nigan biziz". Or in Gazt MusIx 38. Askoren iritziz, alegika mintzatzen zaigu emen Bergili. Arako mantuar Keli aipatzen du noski, itz erdika bezela. Ibiñ Virgil 41. Nexka orri, ako azeriaren mats-aleena gertatzen zaiok. NEtx LBB 148. Bein-ere ez dugu burruka bat bakarrik irabazi, aako euskaldunarenaz beste. Berron Kijote 194. Gure aita zanak kantatzen zituan, baita ere, arako "Azpeitiko premioarenak". AZink 24. Komeni ere da, hizkuntzaren aldetik, harako barrabaskeriak euskaraz argitaratzea. MIH 226.
azpiadiera-1.1

(Con demostrativo).
"Aquél, que está allí, arako ark, arako hura " Lar (tbn. Añ). "Aquello que, aquellos que, aquellas cosas que: se hacen con el arako antepuesto y el hura, ark o aiek pospuesto al verbo: [...] aquello que me has dicho, arako esan didazun hura " Ib.
tradizioa
Tr. Documentado desde la primera mitad del s. XVIII, es algo más frecuente en los guipuzcoanos; su uso va aumentando, especialmente en el s. XX. Aparece gralmente. con un demostrativo de tercer grado, pero cf. arako [...] orrek en Cardaberaz.

Arako ura zer jente? / Lotsa baño bildurrago ñok, ikaratu najok. Acto 226. Gure euskera ederra lenbiziko hizkuntzetatik dek, arako Jainkoak maneatu ta isuri zituen aietatik. Lar DT CCIV. Botako aut arako aizegain artara. Mb IArg I 349. Arako gazte orrek agintari ta aberats bere burua ikusi zuenean. Cb Eg II 184. Batez ere Segidilla ta arako Aria edo Kopra andi aetan. GavS 7. Haec sine est illa Jezavel? Au da arako Jezabel ura? LE Urt 4. Begira zeregan sinistu ote dezun arako atso-gaiso-arlote ura sorgiña dala. AA II 222. Zenbat urte da lotsaz gordetzen dezula arako egiñ zenduan lizunkeria itsusi ura? AA III 534. Da arako izate ezin geiagoraño eder, eziñ geiagoraño on eta maitagarri ura. Ib. 340. Juan zaite arako arkaitz artara. Bv AsL 146. Andik izango zuala ditxa, berak ainbesteraño desiatzen zuana, arako Jesu-Kristoren amorioz bere odola emate ura. Ib. 216. Arako biotz-anditasun ezagun ta goiyeneko hura. Aran SIgn 113. Iziartarren beso indarsuak asi ziran, arako eliza txiki aren zimenduak botatzen. EE 1884b, 79. --Zer da araku artan dagon gauza gorri (y) ura? --Ura? Erlojuba. Alz STFer 136. Zergaitik arako arek, zeñegaitik eskatuten dogun, galerazo leikean erreguaren onerea bere borondateagaz. Itz Azald 63. Don Adrianek lengusuari alik zeatzen gure jarrialdi arako hura erakutsiko ziola. A Ardi 60. Bai al dakizu, aurra, zerekin edo zer gaiaz egin zittuan Jaungoikoak orrako mendi aiek, onako zelai eder auek eta arako itsaso zabal aiek? Inza Azalp 34. "Osaba, erreka zabal doia. Gura ba dozu, ba dakit nondik igaro busti barik, arako atan asko medartzen da ta". Or Tormes 33. San Mikelen Eliza ez dugu urruti: / arako bizkar artan orain dut ikusi. Or Eus 250. Alako lagun, alako ola-jaun, / nagusiren gertaera, / arako aren zoritxar edo on, / beste aren biziera. Ib. 195. --Nor da arako a, norberen etxian iñok gura ixaten eztauana? --Errua. Otx 42. Ikusten al duk an arako baso ura? Lek EunD 25 (34 aako botil ootan). Iztegiaz egin nuan arako amets artatik. Ldi IL 59. Maria zan arako Yauna gantzutu ta aren oñak bere illeaz txukatu zituen ura. Ir YKBiz 355. Zuek esango didazue noski arako esaera ura: [...]. Ib. 79. Auxe nai nizuen adiarazi, arako zuekin nengoen bitartean esaten nizkitzuen itz aietaz. Ib. 542. --Nun bizi da Peru Amundarain? [...] --Arako etxe artan (G). A EY II 448s. "Au aberats purrukatu baten obia da; [...] arako ura, aundiki batena" --zion gidariak prantzesez. Anab Aprika 15. Ase eziñak gerala, noski. Onako au dugunean, arako ura nai dugula. Vill Jaink 141. An egon giñan inguru aietako mendietara begira, "Gu arako mendi aietan barrena ibili gaituk" alkarri esanaz. Salav 87. Ako kirten ura ikusten al dezue? NEtx LBB 177. Eta onela zerraikion kopla zaarrari, arako bertso aiek arte; diotenak: [...]. Berron Kijote 67. Eta ez bezait erantzunik eman, arako artan Zerbinok ipiñitako baldintzetan ez balitz, Orlandoren garai-armaen azpian alegia. Ib. 148. Bere eromenak Baldobinos eta Mantuako Markesaren arako ura ekarri zion gogora. Ib. 67. Aako arekin amodiozko izketa goxo-berotan nengolarik. Ib. 184. Orixek egin zuen lehenbizi harako amets hura. MIH 260.
azpiadiera-1.2
(Introduciendo un sintagma nominal indet.).
Ogei mila gizon Franzia erriko / egozan aldi baten su emaiteko; / arako bizkaitar Domingo Hegiko / izan da bakarrik irabazteko. EgiaK 86.
azpiadiera-1.3
(Introduciendo una cita).
Ze dasadan bestela / arako Beltran: "Kortera / --zuk esan ei zenduen-- / Bizkaiagaz pleit[e]a. ". BBizk 24. --Entzun izango dituzu arako: Vous qui pleurez, venez a ce Dieu, car il pleure [...]. A Ardi 111. Soka-jokoan ikotika ziarduen artean, kantau oi eben arako: "De Zaragoza ha venido / un valiente bandolero [...] " . Erkiag BatB 22. Ez dakit Ibanerena ala Teresarena ote dan arako "bizi naiz ez nigan biziz". Or in Gazt MusIx 38.
azpiadiera-1.4

(Empleo pronominal).
" Ako, [...] harako hura, honako hau zentzuan, ziurrenik. [...] Ako jakin ddot " Elexp Berg. .
Izkuntzak [...] gauza onak dira, berez; ta ez onakoa on ta arakoa txar. Ldi IL 54. Erruki zaitezte Oidipu arakoaren itzal negargarri onetaz. Zait Sof 108. Neketako Ama, beste arakoa, / Semerik gabeko Doloretakoa. SMitx Aranz 144. Irakaslea zakar eta takarra zan, irudigile zanean, beraren lantegian utzitako irudi landu bage arakoa gogorazten digu ark. Zait Plat 109.
azpiadiera-1.5
(Construcción con suf. relativo-temporal -(e)nean, y menos frec. -(e)netik ).
Arako Karpo Santuak desditxa au ikusi zuenean [...]. Cb Eg II 157 (v. tbn. 158). Eta arako soseguan ta beregan biurtzen zanean, humildade ta modestia andiaz santak arrazoia ta kontu ematen zion. Cb Eg III 373. Eta ori Jesu-Kristok berak erakutsi zigun arako deabruak arria ogi biurtzeko tentatu zuenean. Gco I 426. Zer esan, arako jaijegunak karobija sutan artuten dabenian, laguntzeko atxakijagaz juan oi diranak gaitik, egubarterik geijeena nasaitasunian igarotera? JJMg BasEsc 119. Zeuk zeure ekandu zitalai emon zeuntsen indarra, arako lenengo ezagutu zenduzanian ezi etzenduzalako. Astar II 105. Barriz arako konfesadu zarianian [...] zelako poz eta atsegina euki eztozu zeure bijotzian? Ib. 224. Ze larri biotza, arako ikusi zenduanean zeure altzoan ilik zeure Seme bakarra. EL2 208. Zuk ikusi zenduan lotsaari ta neke a[n]dia gaiti, arako sokaz esturik eta kateaz loturik eroan zinduezanean. Ib. 104. Gogoratzen zatzu zer esan ziñidan arako zergatik basauntzari illea erortzen zitzaion galdetu nizunean? Arr GB 63. Arako Jenobebak jaun hura beñgoan ikusi zuenean [...]. Ib. 133. Arako Jaungoikua gordetzen zaionian anima oraziokoiari, eta deiturik indar guziaz entzuten ezpalu bezela daguanian, Atsegin ezti lenagokuak aztutzen dira. Bv AsL 186. Baiña arako asi iakenean belarriak gozatu ta izena gooratuten, orduan Batxi gogoz adi egon zan. A BGuzur 154. Arako, oraiñ bi urte, Begoñara joan giñanean, [...]. Ag Kr 222s. --Ta nori ez atsegin negu-giltzarion elduerea, arako biñan biñan agertzen yakuzanean... Erkiag Arran 191. Arako lapurrak eldu ziranetik, aloger itxurazkotxuagoa eskeintzen deutsa Gabontzak. Erkiag BatB 145.
azpiadiera-1.5.1
(Con demostrativo).
Kardinal Jaun au, milla berreun ta amarrian, Franzisko aita Santu Inozenzio irugarrenaren aurrian izandu zan txit asko anparatu zuana, arako erregelaren baimen billa juan zan artan Erromara. Bv AsL 175.
azpiadiera-1.5.2
(Sin suf. relativo-temporal).
Orduantxe jarri zioten Franziskori kapoi-izter sendotxo bat aurrian, eta arako aditu zuan eskale bat zala atian, zeguan bezela biali zion kapoi-izterra. Bv AsL 136.
azpiadiera-1.6
(Exclamativo; como zelako, zelango, etc.).
Ako matxango buru-andija agertu yakuna berton! Otx 146. Ako zarraparrea atera dabena andra zoro ergelok, eta ezeri eztala, atan be! Ib. 28. --Ako itxura bakua. Zein dozue ori aguriori? --preguntau zetsen konbidauak. SM Zirik 62.
sense-2
2. Tal como aquello. v. halako (1) .
Mendi gañeko bake-bizitzaz / ondo ausnartzen badogu, / beian ez dogun arako zerbait / mendian izango dogu. BEnb NereA 115.
azpisarrera-1
HARAKO HAN. "Harako suivi de han, L, en cet endroit-là que voilà" H, que cita a Gy. Este autor usa con el mismo sentido la expr. hara-han q.v., s.v. hara.
Agiri da emendik / arako an aitza, / nere maitearentzat / an daukat emaitza. It Fab 193. Ezen konparazionera, / Zergatik, othoi, ezkurra / Nere erhi-xingarra / Bezanbat ez dena / Harako-han dago dilindan emana? Gy 13. Xirio luze bat aldean phitztua, / Hill-mihisea ere gaiñetik hartua, / Eta harako-han ur bendikatua. Ib. 103. Ikhusiko duk bidetik ezker, harako, han, mila bat bergetan bezala, etxe multxo bat, haizti eder baten hegian. Elzb PAd 57. Zu, Jose Antonio, esku-zurdea artuta, zoaz arako an dagoan atx lerdenaren gañera, ia arrañ batzuk ekarten dozuzan. Ag Kr 140. Mutillak jalkitzen du dakien guzia: / "Arako an dagona, Beltxeran-erria; / barrenagoko arek Galtza du gorria...". Or Eus 249.
azpisarrera-2
HARAKO BATEAN. En eso, entonces; en cierta ocasión. v. HALAKO BATEAN.
Arnasa estuaren soiñua besterik entzuten etzan [...]. Arako baten entzun genduan irrintzi bat, garbia, indartsua. Ag AL 145. Arako baten, begi malkotuakaz elizmaira begira egoala, ikusi ebanean aurrez aurre [...]. Ag Kr 208. Arako baten Paulak: --Banua ni. Ag G 346. Araxe agertu zan geroago beste gazte bat bere; arako batean, Tutuluren dendan sartzen ikusi genduana, aren alaba mardoari zerbait adierazo bearrez edo. Erkiag BatB 80.
harako
<< haragiustu 0 / 0 hareatza >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper