1.
(L, BN, S, R; Añ);
aldixar (H);
aldiatxar (Lar)
Ref.:
A;
Lh. Desmayo, desvanecimiento; ataque."Vaído de cabeza, zorabilla, buruko aldia txarra"Lar.
"Vaído"Añ.
"Indisposition passagère, faiblesse"H.
"Desvanecimiento"A.
v. aldigaizto. Estomagoko alditxar ta miñ edo oñaze bizi batzuek eman zioten: txit estutu ta argaldu zuten. CbSIgn 73.
Korputza janari gabe argaltzen ta aginte gabetzen da; argaltasunak edo aginte gabeak dakar alditxaarra, ta gero eriotza ezaguna. MgCC 219.
Mutu batek edo aldi txarren bategaitik berbea joan jakon batek. ItzAzald 137.
Eta baldin aldi txarren bategaitik [...] ezin autortu al baleikez batek bere pekatuak. Ib. 143.
Alaba bata aldi-txarrak artu eban, eta an ibilli biar ixan eben [...] ozpiña sur-zuluetan ipinten, bere senera ekarteko. KkAb II 88.
Gaitzaldi edo alditxar oiekin datorren grazia, barnean gertatzen da. OrQA 172.
azpiadiera-1.2
2.Mal humor, mal genio. Zeinbat arpegi ilun, otztasun ta alditxar sufritu bear eztogu?AñNekeA 218.
Bein aldi txarra, beste bein konorte ona. Ib. 219.
Berak bere aldi txarrean ta koleran egin dituzan erokeria zoragarriakaz adiskideak damu ta naibagea artu dabela. AñGGero 212.
azpiadiera-1.3
3."Murria, tristeza, (c.), murria, aldi txarra, tristura"Añ.
azpiadiera-1.4
4.Infortunio. Itsasokoentzat [S. Franzisko] ez da [laguntzalle] bat ere laburragoa; bada bera ere itsasoz anitz aldi txar ekusia da. Mb IArg II 278. Egunero itxas-ertzean nabil / ipar-alderuntz begira; / alditxar guzik erabat nigan / gañezka bildu baitira. EA OlBe 10. Gizagajoa an bizi zan pake pakean, baiño barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak. Or SCruz 22. Atzo esan nizunaz gogoratu zaite: gaitz onetan aldaketarik txikiena agertzen bada, alditxarra nai ta naiezkoa izango degu. Alz Ram 87.
sense-2
II (Uso predicativo). Hola han atxiki ez zakiat zenbat denbora, sofrikarioaren eta izialduraren bortxaz alditxar bilhakatu bainintzen! Elzb PAd 50s. Saki bat itsusia egin baitzioten belhaun batean biarnesek, zalditik alditxar erori zen aitzindari gaztea. JE Ber 27. Soldado batek kaska bat gaitza eman dio 60 urtheko gizon bati eta gizona alditxar baitzen, sakelatik ebatsi diozka bortz mila libera. Herr 9-2-1956 (ap. DRA).
azpisarrera-1
ALDITXAR EGIN.
"Exanimari, s'évanouir" Dv. "Alditxar egitea, desvanecerse o desmayarse" A.
azpisarrera-2
ALDITXARREKO.
a) Malhumorado. "Recio de genio" Añ. Kuarteletik belu, aldi txarrekoak ta aserraturik gatozelako, edo jokoan dirua galdu dogulako edo lartxo edan dogulako. Añ LoraS 188s. Persona koleran sartuak, biziegiak, erreak, aldi txarrekoak, sugartuak ta aserrakorrak ez oi dau begi ordekoen bearrik. Añ GGero 210. b) Infortunado. Ordietatik geienaak zartuten dira denpora baga, ta eriotza alditxarreko, ustebagako ta batbatekoa izan da euretatik askoren azken zorigogorrekoa. Itz Berb II 62.