antzinatxu,
antxinatxo,
antxinatxu,
aintxinatxu.
Dim. de antzina.
.
Gu ezkondu giñanean, antziñatxu da baña, bikario jaunak egieuskuzan guri bear izan ziran jirabira guztiak.
Ag Kr 185.
Josetxok gomuta izaeban, zelan Masimak antxiñatxo ebazan buru-austeak bere jatorriaz.
Echta Jos 362.
Mari Jesusek antxiñatxo esaeutsan Martiñi etzala ibilliko aberastasunen billa.
Ib. 135.
--Ill ziran? --Bai, antziñatxo.
Ag G 192.
Nere illobak berorrek bataiatu zituan, nere semeak ostera Gerriko zanak, eta ni Gerriko baño lenagokoak, antziñatxo.
Ib. 317.
XIII Leon Aita Santuak antxiñatxu idatzi eban.
Eguzk GizAuz 186.
Baiña umezaroari aintxiñatxu agur-egindakoak, luze bai luze iritzi eutsen udako gau labur-samar areri.
Erkiag Arran 153.
ANTZINATXO BATEAN.
Dim. de antzina batean.
Oraindik ezkongai dago. Antziñatxo baten esaten zidan, ia bera zetorreneko, bat edo bat begiz jotzen ote nuan.
Urruz Zer 44.
ANTZINATXOKO.
Dim. de antzinako.
Gizonen atzetik ebiltzan mutiko neskatoak baziarduen, bitartean, antxiñatxuko eta zentzunbageko erezi au ereztuten.
Ag Kr 60.
ANTZINATXOTIK.
Dim. de antzinatik.
Lekeitiar guztiak antxiñatxutik Mandazaiñentzako Ostatua esaten eutsen etxe oni.
A BeinB 83.
Gorputza lurrera begira eukazan antxiñatxutik.
Ag AL 83.
Mañasik jakin ezarren antxiñatxutik begiratuteutsan begi onakaz Egurbidekoak.
Ag Kr 119.
Apaintzalea zalako / Antxiñatxotik esaten eutsen, / Kostantzi andigurako.
Echta Jos 232.
Goiko eskarraz jantzija zala / Antxiñatxutik ezautu geban.
Enb 137.