OEH - Bilaketa

518 emaitza apaiz bilaketarentzat

Sarrera buruan (27)


Sarrera osoan (491)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zigorkatu.
sense-1
(BN ap. Lh ; Hb), ziorkatu.
Azotar, apalear; castigar. v. zigortu.
Jaungoikoak, inpernura amilduaz zigorkatzen ditu gaiztoak. KIkG 11. (KIkV 16 zigorkatzen) Sarittua edo ziorkatua (kastigatua) izan dedin. Inza Azalp 111. Pekatu edo gaiztakeri larrian iltzen diranak betiko nekeaz ziorkatzeko jarria. Ib. 116. --Ixo, adiskideak, maxiolaria Yainkoak zigorkatzen dik. Or Mi 7. Nire aita-orde gizagaxua, zigorkatu ta esegi egin eben. Or Tormes 11. Pilat-ek, erria limurtu nairik, [...] Yesu, len zigorkatua, gurutzatu zedin eman zien. Ol Mc 15, 15 (He, Dv, Leon azotatu, TB azotarazi, Or, IBk zigortu, Ker zigorkadaz astindu, BiblE zigorkarazi ondoren). Erromesak, erantziz / gerriz-gora guzi, / zigorkatu oi ziran, / odol eta zauri. SMitx Aranz 120. Asarre ta liskar guztien erru Usoari egiten zioten, ugazama erraigabeak zorrotz zigorkatu zezan. Etxde AlosT 25. Etzazula berriz orrelakorik esan, Jaungoikoak zigorkatuko baitzaitu. Etxde JJ 141. Legeak gogor zigorkatzen baitu auzi ori. Ib. 129. Ezkontz nahastea bi urteko illunaldiakin zigorkatzen dik legeak. Ib. 149. Zer bururakizunez ez nun zigorkatu nere anima au, Zuri ondotik iarrai zitzaizun! "Non flagellavi animam meam" . Or Aitork 199. Arako zokoan au agintzen edo baiesten da, eta onako zokoan bidez debekatzen eta zigorkatzen. Ib. 65. Nork zigorkatuko luke gizona bere aukeratzallea maite duelako? Txill Let 138. Apaiz argi, azkar, jakintsu, langille ta Euskalerriaz maite-mindua baitzan, eta birtute aundi oien neurri bere-berean zigorkatu bear! Alt LB 104. Iainko oiek! Zigorkatu, zigorkatu itzazue guziok. Zait Sof II 133. Bere sorbaldak zigorkatu zizkion onek. EgutAr 10-7-1958 (ap. DRA ). Jaungoikoak kastigu bat botatzen dabenian gaiztoak eta onak, danak zigorketan ditu. And AUzta 100. Gorputza ondo zigorkatuta / ikasi zendun bizitzen, / errezkerian oitutakoak / ezpaitu ola luzitzen. Basarri Auspoa 112, 46.
v. tbn. Or e IBk Mt 10, 17. BiblE Io 19, 1.
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.).
Jaunak bere esku gogorra erri ziorkatuaren gañetik kenduz aditzera ematen zien barkatzen ziela. Inza Azalp 106.
azpisarrera-1
ZIGORKA-BEHAR.
Ezbearreko aunitz dagite, zozo alaen aiek, legez zigorka-bearrak oitura alde ez balute. "Punienda legibus" . Or Aitork 112.
zigorkatu
<< zertarako 0 / 0 zilar >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper