Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harritu.
sense-1
1. (gral.; SP, Urt III 79, Ht VocGr 356, Lar, VocS , Añ, Gèze, Dv, VocB ). Ref.: Bon-Ond 158; A; Lrq; Etxba Eib; Satr VocP; Gte Erd 25, 149.
(Aux. trans. e intrans.). Espantar(se), aterrar(se); asombrar(se), admirar(se), extrañar(se). "Effrayer" SP. "Étonner" Ht VocGr. "Absortar", "admirarse", "embobarse", "enajenarse de sentidos", "hechizar, ganar voluntades", "encantar", "pasmar" Lar. "Étonner" VocS. "Espantar", "estremercerse" Añ. "S'étonner, être surpris, dans l'admiration. Harritzen naiz, je m'étonne" H. "Harritzen nauzu, vous m'étonnez" Ib. "Étonner, s'étonner, étourdir, s'étourdir, frapper de stupeur" Dv. "Asustarse" VocB. "1. s'épouvanter. 2. être saisi par la stupeur (non l'état mais l'action commençante), litt. se pétrifier" Lrq. "Quedar desconcertado, de una pieza. En Arruazu, arritu equivale a extrañarse" Satr VocP. "Pasmarse, admirarse" Etxba Eib. "Ainbeste pitxiakin bere etxian, arrittu eban lagunori" Ib. "Oso harritu zan (G-azp), arront arritu nitzan (AN-gip)" Gte Erd 25. "Hark ez jakitea arritzen naiz (G-azp, AN-gip-5vill, BN-arb)" Ib. 149. "Arritzen naiz orrek ori egitea (G-azp, AN-gip-5vill); orrek ori egiteak arritzen nau (G-azp)" Ib. 149.
tradizioa
Tr. De uso general, aunque no aparece en Leiçarraga ni en algunos autores suletinos como Belapeyre y Maister.

Harekila bat banadi, bihotza zait harritzen, / neure penen erraitera are eniz ausartzen. E 145. Zer ari naiz? Zertan nabil? Arritu al naiz. / Eratu ni bide naiz, santu ezpanaiz. "¿Qué hago? ¿En qué me ocupo? ¿En qué me encanto?" . TAV 3.1.19. Gelditu ziraden espantaturik eta arriturik. Ber Trat 112r. Omena aditzeaz dituk segurenak izitzen / Eta bihotza daroek transimenduz harritzen. EZ Man I 42. Harritzen naiz zeren diren hain on eta sainduak. Ib. 34. Jendea du harrituren ozpiñen garhasiak. Ib. 79. Harri hadi pena haukin aiphamena aditzen. Ib. 115. Auditus, enzutea, beharriak izanen dira, penatuak, eta iarriko dira harrituak. Ax 588 (V 378). Ikaratzentutzu ene hezurrak beldurrez eta izialduraz, eta arima harriturik dago. SP Imit III 14, 1. Batak han izanen dira bere gorputz loriosekin, alde guzietarik distiatzen dutela, eta bertzeak bere gorputz itsusiekin nondik nahi harritzen dutela. SP Phil 52. Harri zaite zure eskergabetasunaz. Ib. 41. Harritzen tu ifernuak, / Hillak eta biziak. Arg DevB 12. Harriturik eta iziturik oro gelditu ziren. Tt Arima 111. Arma gabe bere eskuaz / Harritu dik ifernua, / Deabruak ikharan ezarri, / Amudioan mundua. 80. Harrituko da natura / Ethortzean kreatura / Tronuaren ingurura. Ib. 159. Harritu eta espantatu ziren guztiak. ES 393. Harritua gelditzen naiz eta nahasia ikhustean zeruak-ere eztirela garbi zure begietan. Ch III 14, 1. Ona non gure etsai zital guziak arriturik isildu diran Madriden ta Parisen. Lar, carta a Gandara 162. Hura ekusi ta gelditu ziran hitzik bage ta arritu baten gisan. Mb IArg I 276. Arritu ta txarmaturik utzi zituzten beren adile guziak ekusi ta esan ziezten gauz on onen berriarekin. Ib. 104. Milagro hau ekusi ta arritu bezala ziran. Mb IArg II 279. Pensa alditekean gauzarik ikaragarriena eta guziak arrituko zituen bat pinta zezala esan zion. Cb Eg II 201s. Arri zaitezte zeruak, eta izutuak bezala zorakeria oni begira zaiozute. Ib. 20. Halako humiltasunak harritu zituen apostoluak. Lg II 253. Onek ikusiko balebe kristinau askok Elexan egoteko daukeen modua espantau eta arrituko litzatekez. Oe 118. Mundu guzia arritua zeukan Jesu Kristok, egiten zituan gauz andiakin. Ub 83. Etxenkoak lotsaz harritürik hen marreketara. Egiat 173.
( s. XIX.) Ni arritu edo zurtuten nabena da zelan sinistia emon daruaken arima bagako mutil infame onelakuai. CrIc 170. Ez beingoan arritu Libru onetan arkituko diran letra-eraslearen utsegiñak gatik. Mg CC 259. Gerokoak arrituten dau: aurrez aur ifinten jako betirauna edo eternidadea. EL1 26. Begiratuko dio auzoak auzoari, senarrak emazteari, [...], eta arrituak geratuko dira elkarren itxura dakustenean. AA III 478. Meditazionearen izen xoilak eta aiphamenak asko jende xinple harritzen eta izitzen ditu. Dh 93. Argitu zituban itsubak. Arritu zituban jakitunak. fB Ic II 292. Arritu, gogortu eta mututurik geratutekua da ikustia ain zabaldurik juramentuba. Astar II 65. Aingiruak berak / Daude arriturik / Ikustean Jesus / Sakramentaturik. CatB 91. Aurkhitu zuen populu guzia laztua eta harritua, izurrite izigarri baten bixtan. MarIl 88. Osterontzeko ikusi dabeen guztiakin batera arritu dira beraren anditasun oi ez bezalakoaz. Izt C 453. Emakume andi au bere etxerontz itzuli zan, ikusi zuenarekin txit arritua eta lilluratua. Lard 214. Zertaz harri gehiago ez dakit, ala zure ontasun eta jasankortasunaz, ala nere lotsagabeko ozarreriaz. Dv LEd 73. Harritzenago ziren hekiek. Dv Mc 10, 26 (Lç are spantago zitezen). Hitz hoien entzütez harritürik ziren dizipüliak. Ip Mt 19, 25 (Echn, Ol, Leon, Or, Ker, IBk (h)arritu; spantatu, He, Dv balditu, TB, SalabBN estonatu, Ur miretsi, Ur (V) miraritu, Samper aturditu, Arriand geldu, IBe nahastu). Askok diyote kantetan beti / amore kontu naizela, / nik esaten det arriturikan / motibo gabe daudela. Bil 133. Pentsaketa horrek izitzen du, lazten du, harritzen du. Laph 208. Dukearekin Arritu gaitu oien / itzketa gozuak. Ud 132. Gizona, gizona: arritu eta zur egiñak utzi gaituzu. AJauregi EE 1885b, 178. Errege Luis XVInak burua pikatua izan zuela hedatu zenean Frantzian, frantses onhest guziak harritu, laztu ziren. Elsb Fram 117. Bai nere gurasoak eta bai ni, arritu eta ikaratutzen giñan gauza arekin. Apaol 79. Aingeruaren ikusteak hala harritu zituen soldaduak, non erori baitziren ezagutza galdua eta osoki aldi-txartuak. Jnn SBi 31. Ikusi zuenean zer egin zuen, laztu zen eta harritu. Ib. 104s. Eriotzea, ai! arrituko da / eta izatea gauzena / gizon ostera biurtutea / autsa lengo gizonena. "Mors stupebit" . Azc PB 28. Ezadi arritu: andiegorik ikasiko dok. A BGuzur 155. Arriturik naukan, neure alabea, ezaut ezagututen. Noiztik eta ona az eu olangoa, Riktrudis? Ag AL 17.

( s. XX.) Martin-zaldi arritturik lotu zan, Karlosen erkin, argal da itzaltasuna ikusi ebazanean. Echta Jos 113. Badauzka hogoi ta bortz xoraturik hortaz, eta orobat harriturik. JE Bur 160. Lotsatzekoa zan, baña ezkiñan lotsatu: arritu egiñ giñan. Ag G 10. Oro ihesi eskapatu ziren harrituak. StPierre 35. Behin agertu zen egunkarian, Oronz, Saraitzuko herrixka bateko idazki bat, eta harritu nintzan zer eite haundikoa zen Luzaidekoarekin. Zub 104. Bere mutikua erriko eskolara asi zanian, maisua arrituta itxi eban bere buru argiyaz. Kk Ab II 71. Harritu nintzen, behin, haren atheraldi axola-gutikoaz. JE Ber 57. Egin dek arrituarena, baña ez taiuz: gezurra oi-eztekena ezagun. Ldi IL 42. Gizaldeak arritu ziran, ikustean nola mintzo ziran mutuak. Ir YKBiz 231. Noranai begira ta mendi ikaragarri: / itzul eta inguru, ba da zertaz arri. Or Eus 250. Largo Caballerok olako gauzak esan dituala-ta, arritu ta izutu egin dira gizon txepetx batzuk. Eguzk GizAuz 106. Orduantxe, bai, toteldurik eta arriturik gelditu zirala ardandegian zeuden danak. TAg Uzt 205. Bilkura hortan diakre gazte-gazte batek oro harritu zituen bere jakitate eta zuhurtziaz. Zerb IxtS 100. Zuek emengo eguna aztu eziñik zaudetela? Ez gera arritzen. NEtx Nola 26. Helena protesta bat ateratzera zoan salakuntza izugarri horrek harriturik. Mde Pr 172s. Matxin eta Txomin astronomiaz berbetan ziarduelako ez arritu irakorle. SM Zirik 108. Umezurtzak ustekabeko galdera batekin maistrea harritu zuen. Arti Ipuin 24. Baño geiena arritu ninduana, neskari txilabaren azpian zapatak takoi luzeakin ikusteak. Anab Aprika 16. [Neska koxkorrari] arritu nintzaion. ama entzutean. Ib. 90. Begira beza, ta arritu bedi jardunetan eta legetan sortu dan edertasunarekin. Zait Plat 155. Eta arritzen eta asaldatzen gaituana da taju onetako izaki bat miñaren azpian egon bear izatea. Vill Jaink 120. Umezaroan, edonor bere, konkortuta eta arriturik, adurretan ezarteko gai bikain miresgarriak! Erkiag BatB 38. Aien kantu otsera lakoiñak ere arriturik lotu ziran eta ibaiek beren ubideak aldatu zituten. Ibiñ Virgil 54. Etziren guti harritu kutxa idekitzean ohartuz bizia iduri zuela gorputzak! Ardoy SFran 267. Harritu zitzaizkion ondoan zituen guziak jakin zutelarik haren gogoaren berri. Ib. 194. Han dirateke errotik / herritarrak harritürik. 'Beldurtuak' . Casve SGrazi 154. Ez dedilla aserretu buru-gutxikoa, eta arritu-ta gelditu dedilla buru argikoa. Berron Kijote 22. Arritu zuan jendea gure lendakariak. TxGarm BordaB 160. Onegaz arrituten ziran Larrinagan-da egon ziranak. Gerrika 97. Euskaraz idazketakoa berriz nik nuen irabazi, ez bainintzan guti harritu. Larre ArtzainE 135. Gero arritu egingo zerate gaurko egunean gazte asko elizara joateko bildurrez daudela. Albeniz 25. Behar adina harritu ez bagara, Orixek itzuli dituelako ["Aitorkizunak"] izan da soil soilik. MIH 354. Horrexek harritzen gintuen orain arte, kritiko asko-jakinak eta gu. Ib. 318.

v. tbn. (Para textos anteriores a 1850): Mih 117. VMg 101. FrantzesB II 23. JJMg BasEsc 229. Zav Fab RIEV 1907, 535. Echag 45. Arch Fab 171.
azpiadiera-1.1
" Nor harritu eta ni harritu, si quelqu'un fut étonné ce fut moi" Lf Gram 226.
Ikharetan, amak idekitzen du labeko athea, eta, nor harri eta hura harri, labean, suaren erdian, ikusten du bere haurra. Dih Maiatzeko 136 (ap. DRA). Nor harritu eta errege harritu, ikustearekin bere adixkide gizonak enganatu zuela. Barb Leg 132. Eta nor harritu? Errege harritu. Ib. 68. Xutitzerat behin entsea, berriz entsea... eta ezin! Nor harritu, hura harritu... Lf Murtuts 37.
azpiadiera-1.2
" Ark ez jakitea ez zait arritzen (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 149.
Xalbati arritu zitzaion Barkoxen ezkonduta zun arreba bakarra Atharratzeko festetara etorria. Etxde JJ 206. Errurik-eza baiñon urrea iñork maitego izatea, arritzen zitzaion. Or Aitork 142.
sense-2
2. (Ht VocGr, Lar, Añ, VocBN, Dv, H).
Paralizar(se), inmovilizar(se). "Immobile, ostinatua, harritua " Ht VocGr 373. "Immobible, immóbil, immoble, arritua, ezin mugitua " Lar. "Inmoble, ezin mugitua, arritua " . "Pétrifier de peur, pétrifié" VocBN . " Hotzak harritua, glacé par le froid, sans mouvement. Beldurrez harritua (Garat), glacé par la crainte" Dv.
Idola guztiak dire / aldaretan harritu, / ezen guztiei ahoak / betan zaizte tapatu. EZ Noel 36. Zer ahal dateke bada tormenta handiagorik eta nekhagarriagorik, bethiere lekhu batetan [...], harritua bezala, penatan, geldi egoitea baiño? Ax 601 (V 386). Ai nere Jainkoa! Ta zenbat zuk, ni piztu, ta jaikierazotzeagatik egin dezun, ta ni lotan zeñ arritu, ta sortua egon nazan! Cb Eg II 144 (Dv LEd 257 harritu eta sortua). Au erran ta gelditu ze tieso arriturik, ezin mogitus deus baizik begiak arat onat. (167) LE-Ir. Suge bat zurela [= zuela] ediren / Elhur gainen / Hedaturik. / Kharruntaturik, harriturik, / Hil hilik, bai ere ezinturik. Arch Fab 199. Begi argi distira / ukanez artzaintsak, / Lamia, oharturik, / harritzen du lotsak. Etcham 140. Jaun mera harri-lauza baten gainean, zuri-zuria egina, izialdurak harritua. Lf Murtuts 17. Ez du deus konprenitzen, bainan ez da izitzen eta han dago harritua bezala. JEtchep 26. Bortan ba da etsaik an harri bedi. (BN-baig). Satr CEEN 1969, 153. Beraz, lehenaren adorazio harrituan ez badaude auzpezturik gure gazteak, bizi garelako seinale da hori. MIH 66.
sense-3
3. (Lar, Añ, Arch VocGr, Gèze, H).
Hacer(se) de piedra. "Petrificar" Lar, . "Pétrifier" Arch VocGr, Gèze.
Lanaren mutur batetik besteraino bialtzen du harritutako gaiaren soinu-aldaketa luzea. "Tema petrificado" . MEIG IX 122.
azpiadiera-3.1
Endurecer(se). "Empedernirse" Lar.
Gizonek [...] arimako bonaxera gatik eta sendatzea gatik harrituak eta ingratak dira, ansikabe eta laxo. Harb 211. Malizian eta borondate gaixtoan gogortuak, harrituak eta finkatuak daude. Ax 616 (V 396). Bekhatian harriturik perseberatzen duguño. Tt Onsa 31. Bekhatore gogortu, harritu eta obstinatu handi bati. Ib. 125. Prelat harritu hark gehiago estimatzen baitzian urhia eziez amoina. Tt Arima 125. Jauna, harritzen darotazu / Osoki ene gorphutza, / Bañan flakatzenago duzu / Oraiño ene bihotza. 134. Zu negarrez ikusi, ta negar egingo ez det? Nere anima arritua, begira Jesus onari orazioan, odolezko negarrak ematen. Cb Eg II 56. An daudenen animoak setaz gogorturik ta beren gaitzean arriturik egongo dira. Ib. 130. Gu bihotz harritiak / hetzaz ez orhitzen. CantS 4187. O, Judegu zorigaistoak, idun gogorrekoak, biotz arrituak! NekeA 239. Karlos odolgiroa, / zital arritua, / zori ordu gaitzean / mundura sortua. Echag 161. Nola zaren hunen gogor-harritua, non, ez ifernuaren latzak, ez Jaunaren emeak ez-baitzaituzte beratzen? Dv LEd 235. Zeren erditarik moztua den adarra haritzen baita, ez-baita loditzen eta zurak hartzen baitu orduan arbolaren urtheko indarretik gehiago. Dv Lab 361.
sense-4
4. "Afilar la guadaña con la piedra" Elexp Berg. "Amostu eitten dok [segia], pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan" Ib.
sense-5
5.
(Part. en función de adj.).
" I ztun arritua (G-bet), excelente hablista" A s.v. iztun.
sense-6
6.
(Uso sust.).
" H arrituarekin geldi-geldia zauden , ils restaient immbobiles d'étonnement (litt.: avec l'étonné)" Lf Gram 497.
sense-7
7. Hay un radical arri, de construcción intrans., con el sentido de 'reñir' en RS: Unaiok arri zitean, gastaeok agir zitean (52; "riñieron"); Arzaiok arri zitea, / gaztaeok agir zitea (386; "riñéronse"); cf. , en el mismo refrán, aserra en RG A11, y aharra en O Pr 10 y Saug 99. En RIs 81 aparece arritz zitean (en otro de los ms. aserra zitean), forma citada por Harriet, que deduce de ésta un sust. vbal. arrizte. En Lar Sup aparece "Reñir, arritu", tomado sin duda de RS.
azpisarrera-1
HARRITUAREN HARRITUZ. Con gran asombro.
Batean, gorrotoaren gorrotoz, bestean, arrituaren arrituz begiratzen dute iauntxoa. Zait Plat 17. Arrituaren arrituaz, balditurik legoke. Ib. 49.
azpisarrera-2
HARRITUXE ( (S)). "Éffrayer un peu" Lrq.
Harrituxe nintzen bada, ikusiz jendea, ohi baino gehiagoko itzulika batean, harahunaka bazabillala. Prop 1912, 243. (ap. DRA)
azpisarrera-3
HARRITZEKO. (G-azp, BN-arb; Lar, Dv, H). a) Asombroso, sorprendente; extraño. "(Es un) encanto, arritzekoa da, sorgite bat da, lar. mirabile visu" Lar. "Qui est étonnant, merveilleux. Harritzeko da, il est étonnat que" Dv. "Harritzeko gauza!, chose effrayante! chose étonnante!" H. "Harritzeko gauzak gertatzen dira (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 37.
Giristiñoa, entzun ezak / Espantu harritzekoa: / Zerbitzari humil, praubeak, / Jaten dik bere Jainkoa! Gç 114. Harritzeko gauza da! Ib. 118. Arritzekoa da, bai, ongi begiratzen dionarenzat, eriotza. Mb IArg I 287. Erakharri zuen ezpata bat, eta eman sentenzia bat harritzekoa ziruriena. Lg I 327. Eta arrituteko gauzia da zeinbat asmogaz, igote, jaazte, ezkuteta ta agertutegaz ostu ta eruan daruezan. Mg PAb 180. Eta gauz arritzekoa! aldatu zan mendia beste toki batera. AA I 614. Ikhuskari harritzeko bat da galbarioko mendian iragaten dena. Dh 208. Arritzekoa da txit, beraren aipamenik iñork ez egitea. Izt C 207. Arritzekoa da Jaunak bialdu nai ziozkan nekeak artzeko, Helik erakutsi zuen biotz ona. Lard 150. Egiazki harritzeko da egün lürrian herrestaka dabilan har baten bihar hegaltaz lehen zen beno ederrago ikhustia. Ip Dial 8 (It arritzeko gauza; Ur gauza miragarrija, Dv espantatzeko gauza). Harritzeko da zein izpiritu guti gelditu den Elizaren parrapiotan. Hb Egia 139. Xinan harritzeko garbitasunean hazten dute. Dv Lab 281. Arritzekoak [izandu ziran karidadezko obrak]. 'Estupendas'. Aran SIgn 108. Arritzeko kontua baña da benetan / Ikusten dan aldantza sarri gizonetan. AB AmaE 295. Gauza arritzekua! Bv AsL 194. Harritzeko ere baita nola ez zitzaizkon nere bi beharriak eskuetan gelditu. Elzb PAd 50. Bene benetan arritzekoa da gure izkuntzari erbesteko gizon maltzurrok egin nai diotena. Ag Serm 586.
(s. XX) --Ara bada, orainguan kraxkatu're gabe, orra oxo-oxorik laga. --Arritzeko're bada, zure esku berunezkuakin. Alz Bern 49s. Etxealde aundietan beren aurrekoak egindako gauza aundiak gogorazteko etxeen aurreko aldetan ezartzen badittuzte beren ixkillo edo armetako etxe-arriak, zer arritzekoa kristauak beren etxe aurretan jarri izan badute [...] Gurutzea? Inza Azalp 16. Oi zer harritzekoa, egia balinbadiozu! Barb Sup 120. Arritzeko da zer lanak dituzten arat eramateko bear dituzten aparexuak. FIr 134. Beste iñor ez etorri izatea arritzekoa da. Lab EEguna 65. Zer harritzekoa ordean? Ez duguia Biarritzen berean ikusten, oraiko egunean ere, horrenbertze? JE Ber 29. Lur onean ere irabaziak arritzekoak dira. Munita 63. Harritzeko da zoin aise egiten zituen pertsuak Hiribarrenek. Zerb Azk 65. Arritzeko al da, ardi galdu gaixo au, Zure artzaingoa ezin-iasanez, atz zikiñez betetzea? Or Aitork 56. Ezin aukeratzeak, zer du arritzekorik? Txill Let 134. Eguzki-sarraieran ainbeste ixera eder intxaur-azal baten sartuten ikustea ei-zen gauzerik ikusgarriena ta arritutekoena. Akes Ipiñ 28. Arritzekoa auxe, benetan. Zait Plat 22. Gure basarri paketsuetan aztartzen asten ba'aiz, arritzeko nobela biziak arkituko dituk. NEtx LBB 12. Harritzeko zitaken ez bazuen hola onartzen Xinako nausiak. Ardoy SFran 249. Beste egunen batean [arroza esnearekin] izatea arritzekoa zan. JAzpiroz 121. Arritzekua da ain garbi egotia. Gerrika 223. Harritzekoak kondatu zauzkun. Larre ArtzainE 267. Harritzekoena hauxe duzu. MIH 168.
v. tbn.: Mg CC 113. Apaol 28. HU Zez 33. Arrantz 156. ABar Goi 31. TAg Uzt 193. SMitx Aranz 85. Etxde AlosT 95. Vill Jaink 118. Alzola Atalak 47. Xa Odol 53. Uzt Sas 266. Berron Kijote 160. In Etxabu Kontu 146. Ataño TxanKan 238.
Arrituteko: Astar II 10. Erkiag Arran 66.
(En oraciones negativas). "(Ni hay que) admirar, ezta miresteko, ezta arritzekorik" Lar.
[Turkoak] despreziatzea meza Santuan nere korputz preziosoa, ez da arritzeko gauza. Mg CC 245. Ezta beraz batere harritzeko, baldin hanbat errege ta erregina [...] bakharrik zerukotzat bizi izan badire. Dh 182. Maria guziz Santak bere debotoai animako osasuna iristea, arritzekoa ezta. Arr May 22. Ez, ez da harritzeko, jaun hura eta bertze zenbeit gazterik zahartzen eta hiltzen badire ere. HU Aurp 70. Gixonen bijotzetan azi txarra ernetia ezta arritxeko. Kk Ab I 31. Ez da harritzeko egon den brigada guzietan [...] aintzindariak oro nardaturik baitzauzkan. Ox 197. Bizi izan zan gizona izan al zan bada Pernando? esango du norbaitek noski. Ta ez da arritzeko izango. Muj PAm 5. Ez da arritzeko nola doan yendea auzo berriko bizitokietarat. Zub 90. Ez da arritzekoa, nolabaiteko ibillera abek zuri ondo iruditzea. Alz Ram 53. Ezta beraz arritzekoa neri ere siñesten ez badidazue, niganako gorrotoz suturik zaudeten ezkero. Ir YKBiz 109. Ez zan arritzekoa bein edo bein mezetatik ateratzean topo egiten bazuan. Anab Poli 127. Txikia beti aundi-gurian, / ez da arritzeko gauzia. BEnb NereA 118. Au ala izatea, ezta arritzeko; edo beintzat aurki idoro diteke gertaera onen sustraia. Vill Jaink 107. Ez zan arritzekoa aren adiñean orrelako zerak ez ulertutea. Erkiag BatB 85. Holako udaren ondotik, etzen harritzeko, egia erran, larrazken labur bati datxikola heldu bazitzaion negua jauzika. Ardoy SFran 243. Lagun batekiñ au gertatzea / ez dek arritzeko gauza. Olea 110. Ez dela harritzeko, errex da ageri, / pertsutako gogoa sortzen bazaut neri. Xa Odol 109. Baliteke ni deskuidatuta egotea. Arritzekoa ez litzake izango. Uzt Sas 20. Gaineratiko Xiberotik arras desgune delarik, ez da harritzeko horko jendea ere poxi bat apartekoa baita. Lf in Casve SGrazi 15. Etzan arritzekoa ni orduan goserik arkitzea. Alkain 134. Alderdi bat istiak, beste bat artziak, nai barria sortziak, gure gizarte onetan eztira arritzekuak. Gerrika 279. Ez da beraz harritzeko hain gostukoa baiginuen Militia hori. Larre ArtzainE 160. Hitzez horrelakoa bazen, ez da harritzeko lehen kolpean eta urratsean idazle garai agertzea. MIH 47.
v. tbn. Urruz Zer 94. Altuna 76. EusJok 38. Barb Leg 140. JMB ELG 10. ABar Goi 16. JAIraz Bizia 95. Zerb Azk 63. Etxde JJ 28. Txill Let 114. SM Zirik 40. Izeta DirG 28. Osk Kurl 65. MAtx Gazt 82. Salav 85. Etxabu Kontu 156. Ataño TxanKan 244. Arritutzeko: EusJok II 73.
(Precediendo a un adj.).
Arritzeko bizkorra zan. JAzpiroz 75. Zumitz-gaiak bildu ta etxerako saskiak berak egin, da arritzeko dotoreak. Ib. 90.
b) (Sust.). Cosa extraordinaria, rareza, prodigio.
Agintzen du animak animak nai dezan, eta bat bera izanik, ez du egiten. Nondik arritzeko au eta zergatik? "Unde hoc monstrum? Et quare istuc?". Or Aitork 201. Orrez gañera, arritzekoa gerta zitzaien gure senar-emazteoi. NEtx LBB 122.
azpisarrera-4
HARRITZEKO MODUAN. Maravillosamente, asombrosamente.
Bildu dezu, Inazio, / munduan, / arritzeko moduan, / jendea / fede biziz betea. It Fab 202 (tbn., con alguna ligera variación, en Aran SIgn 216). Ango etxe aundienetako baten goiari Begiratokia esaten zioten eta, benetan, arritzeko moduan ikusten ziran erria ta inguruak. Anab Aprika 53. Onela bada, begira zeudenak eta zulo-egiten ari ziranak eta gaiñerako guztiak ixil-ixilik zeuden arritzeko moduan. "Guardaban un maravilloso silencio" . Berron Kijote 149.
azpisarrera-5
HARRITZEKO MODUKO. Sorprendente. "Arritzeko moduko gauzak gertatzen dira (G-azp-goi, AN-gip-5vill)" Gte Erd 37.
azpisarrera-6
EZIN HARRITUZKO. "Qu'on ne peut étonner, surprendre; imperturbable" Dv.
harritu
<< harresiztatu 0 / 0 harro >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper