Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
antzaldatu.
sense-1
Transformar(se), transfigurar(se).
Sei egun buruan Kepa, Yakob ta Yon, aren anaia, Iesuk aldera artu ta berekin mendi garai batera daramatzi. Ta aien aurrean antzaldatu zan. Ol Mt 17, 1s (Or MB 200, IBk, IBe antzaldatu; Lç, Hual transfiguratu, He tranfiguratu, TB berziruditu, Ur bestiruditu, Dv itxuraldatu, Ip ütxüraz khanbiatü, Ker irudiz aldatu). Baratz ori bezela, euskera ere antzaldatuko da. Or Y 1933, 411. Jendeak, aboz-abo eta denboraren urra-lanarekin batez ere, gertakizunak nahastu ta antz-aldatzen ditu. Etxde JJ 16. Ez egurrezko su alaiaren garrez baina izaerazko suaz, lurra, haizea eta ura antzaldatzen eta moldatzen dituena. Mde HaurB 8. Antzaldatzen dezu maiz / zure arpegia; / osoa, dirudizu, / buru soil guria. E. Igartza Olerti 1960, 142. Aztikeriz, Uliseren lagunak antzaldatu zitun Kirkek. Ibiñ Virgil 56. Madariondoa txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen. Ib. 83. Gaur olaxe dago, naiz lendik zerbait antzaldatuta egon. Insausti 64. Europako hizkuntza landuek joskera ere, batzuek besteen antzera eta guztiok latinaren arabera, antzaldatu dute. MIH 252. Zirkuko jauzi eta jirabira harrigarriak, zezenen gisa, ez lirateke ume-jostaketa atseginak besterik, arrisku eta heriotz-usaiak antzaldatuko ez balitu. MEIG I 169.
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.).
Poetek sumatzen duten goi-mundu antzaldatu ori. Vill in Gand Elorri 12. Ez dute, eginahalak egin arren, Lizardik utzi zigun baso antzaldatua soilduko. MIH 175.
antzaldatu
<< antzalda 0 / 0 antze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper