Euskararen Gramatika

43.10.3. Edozein kasutan (ere)


43.10.3. Edozein kasutan (ere)

43.10.3a Edozein kasutan (ere) birformulatzaile urruntzailea475 atal birformulatzailean agertzen da eta birformulazio eragiketari bidea zabaltzen dio. Birformulatzaileak ahalbidetzen duen birformulazioaren lehenengo atalean esplizituki agertzen dira aukera batzuk, baina atal birformulatzaileko ideia gailentzen da haien gainetik: birformulakizuneko aukeretako edozein hobestea hutsala da, ez baita erabakigarria atal birformulatzailean adierazten denerako edo diskurtsoaren jarraipenerako. Bestela esan, atal birformulatzailean adierazten dena ez dago birformulakizuneko aukeren menpe eta, gainera, eztabaidaezina da.

Ondorengo testuan, adibidez, bi aukera aurkezten dira lehen atalean (egunean bertan egitea ekografia edo beste egun batean egitea), baina edozein kasutan birformulatzaileak aukera horien garrantzirik eza azpimarratzen du eta atal birformulatzaileko ideia nabarmentzen (aukeratzen dutena aukeratzen dutela, haiena izango da erabakia).

Bulegotik altxatzen ez zela ikusirik, jarri egin ginen.Ekografia egin aurretik jakinaren gainean ezarri behar zaituztet. Gero posible izango zaizue, benetan nahi baduzue, gaur bertan ekografia egitea. Bestela, beste egun baterako utziko dugu. Edozein kasutan, erabakia beti zuena izango da” (U. Apalategi).

43.10.3b Erabilerari dagokionez, bi hauek nabarmentzen dira. Batetik, birformulakizunak bi aukera adierazten ditu, bata zein bestea hauta daitezke, baina ez du horrek eraginik atal birformulatzailean gailentzen den ideian:

[…] atestatu hori guardiako epaitegiari igorriko zaio, ustezko erantzulea atxilotu bezain laster edo aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera hari zitazioa egin bezain laster, edozein kasutan ere, hurrengo bost egunetan. Kasu horietan, auziaren instrukzioa egin ahal izango du atestatua jaso duen guardia-epaitegiak bakarrik (Zuzenbide Corpusa).

Bestetik, hiztunak birformulakizunean gogoeta edo ideia gehiegi dagoela sumatzen duenean, jarduna mozteko formulatzat erabil dezake birformulazio eragiketa, birformulakizuneko ideien gainetik atal birformulatzaileko ideia jarrita:

Euskal kultura benetan existitzen da ala ilusio politikoa da? Euskal kultura existitzen da, jakina, euskararen kultura existitzen delako. Galdetzen badidazu norainokoa den kultura hori, ea euskal kulturarik dagoen euskararik gabe, edo euskal kultura soilik den Euskal Herrian gauzatzen dena, orduan erantzuna zailagoa da. Edozein kasutan, ez da ilusio politikoa (Urkiza).

Testu akademiko eta filosofikoetan agertzen da, eta, beste inon baino sarriago, zuzenbideko lege testuetan. Ia beti erregistro zainduan eta hizkuntza idatzian.

43.10.3c Baliokideak ditu: edozein modutan (ere), edozelan (ere), edonola (ere), dena dela…

475 Testuinguru askotan ez da diskurtso markatzaile, denborazko osagarria baizik (edozein kasutan aplikatuko da, beste edozein kasutan…).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper