Euskararen Gramatika

43.10.2. Edonola ere (edozelan ere)


43.10.2. Edonola ere (edozelan ere)

43.10.2a Dena dela eta dena den birformulatzaile urruntzaileen baliokidea da, eta, beraz, haien balio oinarrizko bera du: aurretik sortutako formulazio batetik urruntzea ahalbidetzen du. Bi modutara gauzatu ohi da urruntze- prozesua eta bietan atal birformulatzailea gailentzen da.

43.10.2b Aurreko formulazioaren garrantzia apaldu edo handik atera daitekeen inferentziari muga jarri, eta garrantzizkoena azpimarratzen da birformulazioan:

Izan ere, artista profesionalei begira laguntza programak martxan jarriko dira. Batez ere, proiektuak finantzatzeko ildoak izango dira, De la Horrak azaldu duenez. Kasu eta egitasmo bakoitza banan-bana aztertuko dute, erabakia hartu baino lehen. Orain arte, Araban kultura sustatzeko bideratzen ziren laguntza gehienak amateur edo erdi-profesionalentzat ziren. Edonola ere, diru-laguntza zuzenak ere emango dituzte (Berria).

43.10.2c Aurreko enuntziatuarekiko indiferentzia adierazten du, eta hiztunak atal birformulatzailean esandakoa egiten du bere.

Gure arazoa azaldu genien, baina, jakina, haiek ezin zuten ezer egin; gure aparatuak, behintzat, ez zien interferentziarik egiten berenari. Edonola ere, ez ginen gehiago hartaz arduratu: soinuak deserosoak ziren, baina, Maddik negar egin ezkero, ondo baino hobeto entzuten genuen, eta ohitu ginela esan daiteke. Asteburu batean, alabaina, aiton-amonenera abiatu ziren auzotarrak, eta interferentziak ez ziren haiekin joan (Zaldua).

Bestalde, dena dela-ren balio kontestual berberak hartzen ditu: tematizazioari laguntzea, zehaztapen bat gehitzea, konklusioa adieraztea, ahots desberdinak testuratzea, kontrastea, justifikazioa… Testu honetan, adibidez, hizketagaia aldatzea eta solasaldia gai berri batera berrorientatzea ahalbidetzen du.

Andoni.—Bai. Koldorena ondo lotuta utzi duzue.

Eduardo.—(ase, ironia puntu batekin) Sekulako pena izan duk. Tipo jatorra zuan (“zen” hau azpimarratuz).

Isilunea.

Eduardo.—(gaiaz beste) Edonola ere, beste kontu bategatik deitu diat.

Andoni.—Bota.

Eduardo.—Dena jakin nahi diat Txerrenkori buruz. Baita berak gobernatzen duen Irinaren klubari buruz ere (Goenkale).

Bere baliokideak diren dena den eta dena dela markatzaileak baino maiztasun txikiagoarekin agertzen da. Testu akademiko eta filosofikoetan agertzen da, eta, beste inon baino sarriago, zuzenbidekoetan. Ia beti erregistro zainduan eta hizkuntza idatzian.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper