Euskararen Gramatika

43.10.4. Edozein modutan (ere)


43.10.4. Edozein modutan (ere)

43.10.4a Edozein modutan birformulatzaile urruntzailea ere atal birformulatzailean agertzen da eta birformulazio eragiketari bidea zabaltzen dio. Bi modutara gauzatu ohi da birformulazio urruntzailea, baina kasu batean zein bestean atal birformulatzailean adierazten da ideia garrantzitsua.

43.10.4b Batzuetan, atal birformulatzailean ez da aintzat hartzen birformulakizunaren edukia: nahiz eta eduki hori ez den zalantzan jartzen, ez zaio kasurik egiten; hots, indiferente zaio enuntziatzaileari birformulakizunean adierazten dena.

Beheko testuan, esaterako, ez dago zalantzan birformulakizunean azaltzen dena (hau da, espezie batzuetako emeek beren umeen sexu-proportzioa aldatzeko duten gaitasuna), baina ideia hori alde batera utzi eta bigarren ataleko baieztapenari ematen dio enuntziatzaileak garrantzia (ama-kontrol kasurik argiena himenopteroena da).

Izan ere, espezie batzuetan, emeek beren umeen arteko sexu-proportzioa alda dezakete, inguruabar-aldaketa batzuen ondorioz. Ugaztunetan, eme batek kostu txiki samar batez alda dezake bere umeen arteko sexu-proportzioa: aski du aukeratzea ernalduriko blastozitoetatik zein ezarri eta hazi umetokian. Edozein modutan, sexu-proportzioari dagokionez, ama-kontrol kasurik argiena himenopteroetan gertatzen da (inurriak, erleak, liztorrak) (Morillo).

43.10.4c Beste batzuetan, birformulakizunean adierazitakotik ondoriozta daitezkeen inferentziei balioa kentzen zaie.

Beheko testuan, adibidez, birformulakizunean adierazten den ideiatik (Einsteinen teoriarekiko jarrera kritikoetatik aldentzen da enuntziatzailea) ondoriozta liteke inferentzia hau: enuntziatzailea Einsteinen teoriaren jarraitzaile guztiz fidela da. Baina inferentzia horren aurka doa atal birformulatzailean baieztatzen dena (Einsteinen teoria ezin da azken hitza izan…).

Hori guztia Einsteinen ekuazioa baliozkoa izatearen baitan dago (eta Tab gaiarekin zerikusia duten hipotesi fisikoki zentzuzko batzuen baitan). Zenbaiten iritziz, Einsteinen erlatibitate orokorraren sakoneko gabezia baten seinale dira singulartasun-teoremok. Ni neu apur bat aldentzen naiz jarrera horretatik. Badakigu, edozein modutan, Einsteinen teoria ezin dela azken hitza izan espazio-denboraren eta grabitazioaren izaerari buruz (Morillo).

43.10.4d Askotariko testuetan erabiltzen da, baina batez ere testu akademikoetan, filosofikoetan eta zuzenbideko lege testuetan agertzen da ugarien. Erregistro zainduan maizago agertzen da lagunartekoan baino, eta maizago hizkuntza idatzian ahozkoan baino.

43.10.4e Baliokideak ditu: dena dela, dena den, edonola (ere), edozelan (ere)…

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper