Euskararen Gramatika

43.9.1. Birformulatzaile laburbiltzaile hutsak: balioak, kokagunea, sintaxia…


43.9.1. Birformulatzaile laburbiltzaile hutsak: balioak, kokagunea, sintaxia…

43.9.1a Oinarrizko balioa. Birformulatzaile laburbiltzaile hutsen bidez aurreko atalean (birformulakizunean) eman diren azalpenak kontuan hartzen dira, eta aurreko atal horretan esandakoaren ildoari jarraituz bideratzen dira inferentziak atal birformulatzailean. Oro har, bigarren zatian (hots, atal birformulatzailean) laburpen gisa aurkezten den informazioa nabarmentzen da laburbiltzaileen bidez:

Aldaeretan ere mendebaleko eta erdialdeko euskalkiekin egiten dute bat sarri: ahaztu (Hondarribiko portuan ahantzi ere bada), belarri (ez beharri, begarri), bildur (ez beldur), bultzatu (ez bulkatu), esan (ez erran), gutxi (ez guti, gutti), hamaika (ez hameka), ikuttu (ez ukittu), itxi (ez hetsi, hertsi), izu (ez izi), jantzi eta erantzi (ez jauntzi/erauntzi), orain (ez orai, guai)Laburbilduz, Oiartzun eta, batez ere, Hondarribia eta Irun “tarteko” eremuan sartu ditugu, eta erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko lotura ez ezik, nafar-lapurtarrarekin ere egiten dute batasuna. Aldiz, Lezo eta Errenteria ia erabat lerratu dira erdialdeko euskalkira. Hondarribi aldera dagoen Lezoko Gaintxurizketa auzoan gorde dira ondoen ekialdeko ezaugarriak (Zuazo).

Birformulakizuna

Aldaeretan ere mendebaleko eta erdialdeko euskalkiekin egiten dute bat sarri: ahaztu (Hondarribiko portuan ahantzi ere bada), belarri (ez beharri, begarri), bildur (ez beldur), bultzatu (ez bulkatu), esan (ez erran), gutxi (ez guti, gutti), hamaika (ez hameka), ikuttu (ez ukittu), itxi (ez hetsi, hertsi), izu (ez izi), jantzi eta erantzi (ez jauntzi/erauntzi), orain (ez orai, guai)…

Azalpena: atal birformulatzailea

Laburbilduz, Oiartzun eta, batez ere, Hondarribia eta Irun “tarteko” eremuan sartu ditugu, eta erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko lotura ez ezik, nafar-lapurtarrarekin ere egiten dute batasuna.

43.9.1b Diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— luzeegi edo xehetasun gehiegirekin aurkeztu den informazioa laburbiltzera dator atal birformulatzailea. Izan ere, atal birformulatzailean informazio ahalik eta funtsezkoena laburbiltzen da.

43.9.1c Bestalde, birformulazio prozesuetan beste balio batzuk bideratzeko erabiltzen dira sarri laburbiltzaileak (laburbilduz, labur esanda, hitz batean…): bereziki, informazio argigarria gaineratzeko (2), eta ondorioa bideratzeko (3):

Nahiz eta Sky Blue Sky ez den Yankee Hotel Foxtrot oinarrizkoa bezain osoa, nahiz eta ez daukan rock disko batek izan dezakeen hasierarik onena —A Ghost Is Bornlaneko At least that’s what you said itzela— disko honek azalera ekarri du, beste behin, gaur egun ez dagoela iparramerikar musikaren eremuan Wilcok bezainbesteko pisu eta, orain bai, egonkortasun daukan talderik. Hitz gutxitan esateko, disko berria lasaia da, baketsua; ez dago bertan aurreko laneko Spiders/Kidsmoke haren moduko asaldatzerik (Berria).

Kostuak murrizteko neurriak proposatu, beren moduluetako materialak kudeatu, produktuaren kalitatea zaindu eta diseinu- eta garapen-ahalmena izango duten hornitzaileak arrakastatsu suertatuko dira. Hornitzaile nagusi hauek automobil fabrikatzailearen bazkide bihurtuko dira eta hauekin negoziatuko dituzte produktuaren lehiakortasunarekin lotuta dauden puntu guztiak, preziotik osagaien diseinuraino. Horrelako neurriak hartuz, General Motors eta Wolkswagen-ek bilioi erdi pezeta baino gehiago aurreztea lortu dute eta noski, horrek, enpresa handien interesa ziurtatzen du. Laburbilduz, Moduluka Egindako Automobila planteamenduak fabrikatzailearen eta hornitzailearen arteko harreman-esparru berri bat definitzen du. [Harreman- esparru berri honek, aldi berean kontenplatu behar diren aparteko lau arlo biltzen ditu bere baitan; ondokoak dira: […] (ZTC, I. Aranburu).

43.9.1d Aurreko adibideetan ikus daitekeenez, kokaguneari dagokionez, berraztertzaileak, gehienbat, atal birformulatzailearen hasieran agertzen dira (4); batzuetan, tartekatuta (5); eta bakanago, atal birformulatzailearen amaieran (6):

Bere merkantzien prezio merkea da Txinako harresi guztiak eraisteko, tribu barbaroen atzerritarrarenganako gorroto setatiena errendiarazteko erabiltzen duen artilleria astuna. Behartu egiten ditu nazio guztiak burgesiaren produkzio-modua berenganatzera, hondoa jo nahi ez badute; behartu egiten ditu beren baitan zibilizazioa onartzera, hau da, burges izatera. Hitz batean, mundu bat sortzen du bere irudi propiora (X. Mendiguren Bereziartu).

Kamerungo ipar-mendebaldeko nekazari txikiak teknika zaharrak ari dira erabiltzen izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko. Pestizida kimikoak, labur esanda, eskuragaitzak dira urruneko lurralde haietan, garestiak ere badira eta gaur egun badakigu ingurugiro eta osasunerako zer-nolako arriskuak dituzten. Askotan, tokian-tokirako garatutako metodoak dira nekazari txikiek duten irtenbide bakarra, baina horretarako, nork sustatua behar dute eta metodoak zientifikoki frogatu beharra dago (ZTC).

Eta une gaizto batez esatekotan egon nintzaion, baietz, galdera hark bazuela erantzun zehatza; alegia, aitaren sena eta, oro har, gure izana, aitak berak oraindik estuki heltzen zion poltsa koloredun hartan bertan zegoela. Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan. Ez nion ezer esan, baina. Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera; nork bere pentsakizunetan murgilduta, nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez, senik gabeko gorputz haren beso banari helduta (EPD, Azkona).

43.9.1e Sintaxiari dagokionez, gehienetan perpaus bat (lokabea, koordinatua, mendekoa…) sartzen dute laburbiltzaileek (laburbilduz, labur esanda, hitz batean…). Dena dela, zenbaitetan sintagma bati ere laguntzen diote, hurrenez hurren ondoko adibideetan:

Ez nuen, ordea, Angeloren etxera itzuli nahi, orduak eta orduak bertan bakarrik egiteko aukerak ez ninduen-eta asetzen. Hirira jaitsi eta kafesne bero bat hartuko nuen. Egunkariren bat erosiko nuen. Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. Hitz gutxitan: orduak entretenituko nituen. Edozer gauza, etxera bildu eta han neure buruari galderak egiten eta neure barruko harren lardaskan egotea baino. Kalean alde batetik bestera, ez nuen lortzen kezka eta iluntasuna gainetik kendu eta kontu arruntagoak pentsatzea; baina etxe zuloan sartuta, zailagoa izango nuen (Lertxundi).

Haren kontserbazioak ondokoa du helburu: edo mehatxatzen duten gaitzei aurre egitea, edo dagoeneko kaltetzen dutenei sendabidea topatzea. Hori lortzen bi modutan saiatu behar da: gure aurkikuntza partikularren bidez, eta gainontzeko pertsonen ikerkuntzen bitartez, beraiekin dugun elkartrukatzeak ahalmentzen duelarik horien probetxu ateratzea. Hortik sortu dira nekazaritza, medikuntza eta, hitz batean, guztiz beharrezko diren arte guztiak (Monreal).

Sarritan juntagailuekin eta beste diskurtso markatzaile batzuekin konbinatzen dira.

43.9.1f Aurreko adibideetan ikusi denez, diskurtso markatzaileekin ohikoa den puntuazio-eredua erabiltzen da laburbiltzaileekin ere (laburbilduz, labur esanda, hitz batean…). Atal birformulatzailearen hasieran doazenean, ondotik koma dutela eta aurretik koma edo puntuazio marka zorrotzago bat (puntu eta koma, puntua, bi puntu) eman ohi dira. Tartekatuta doazenean, koma artean, oro har. Eta atal birformulatzailearen bukaeran doazenean, aurretik koma jarri ohi da.

43.9.1g Batez ere hizkuntza idatzian erabiltzen dira birformulatzaile laburbiltzaileak (laburbilduz, labur esanda, hitz batean…), eta haren barruan erregistro zainduan eta bereziki azalpenezko diskurtsoari lotuta.

Bestalde, laburbiltzaile guztiek ez dute tradizio bera, ezta lexikalizatze maila bera ere: laburbilduz (laburbilduta), esaterako, ikaragarri zabaldu da egungo euskaran birformulatzaile gisa, baina ez du tradizio luzerik. Hitz bitan esateko-k ere esapide berria dirudi eta oso maiztasun apala du, are gaurko euskaran ere.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper