Euskararen Gramatika

42.23.3. Zergatik


42.23.3. Zergatik

42.23.3a Formari dagokionez, zer galdetzaileari -gatik kasu marka itsatsiz sortzen da zergatik galde hitza. Beraz, jatorriz galderetan bakarrik erabiltzen zen, gaur oraindik erabiltzen dugun bezalaxe: Zergatik ez zara etorri?

Gero, ordea, zeren bezala, diskurtso markatzaile izateko gaitu zen, beste hizkuntza batzuetan gertatu zen bezala; galde hitzetatik datoz, izan ere, diskurtso markatzaile asko hizkuntza askotan.

42.23.3b Zergatik batez ere Hegoaldeko literaturan agertzen dela esan daiteke, ez horrenbeste Iparraldean, nahiz badiren adibide batzuk: Eta populu guzia hura ukitu nahiz zebilen, zergatik harenganik ilkitzen baitzen bertute bat guziak sendatzen zituena (Haraneder); Eta hala, zaudete zuek ere prestatuak, zergatik zuek uste ez duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea (Haraneder); Zatozte adoratzera Zeruko erregea. Zergatik haren eskutik baitugu bizitzea (Etxeberri Ziburukoa); Arren haren kunplitzeko egidazu grazia, zergatik gorputza baita janariaz betea (Etxeberri Ziburukoa); […] zuri dagokizu guardia egitea kablei zergatik anitz lekutan baitira arropak (P. Etxeberri).

Adibide horietan ez da diskurtso markatzaile, menderagailu arrunta da, adizkian ageri den bait- aurrizkiari lotua. Horrez gain, Hegoaldean berean ere —eta konkretuki Gipuzkoan— ez dirudi osoro zabaldua zegoenik eta nonahi erabiltzen zenik XVIII. mendearen hasieran; bada Otxoa Arin ordiziarrak (1713) ez darabil eta Juan Irazusta hernialdetarrak (1739) bai. Bizkaian XX. mende hasierako Etxeitaren testuetan aurkitu dugu. Nafarroan Elkanoko Lizarragak eta Frantzisko Elizaldek usu darabilte. Hemen ageri dira adibide batzuk (konturatu adizkiak bait- edo -en erakusten duela, eta holakoetan zergatik ez dela diskurtso markatzailea): Zergatik egiten du negar? Errespondatu duzue: zergatik eraman baitute ene jauna, eta ez dakit non paratu duten (Lizarraga); Zergatik hainbertze aldiz? Zergatik denbora guzietan gure etsaiek pertsegitzen gaituzten (Elizalde); Zergatik erran da: konfesatu, komekatu behin bederen? Zergatik obligazio ez den gehiago (Elizalde); Legoak zergatik komekatzen dira solo hostiarekin? Zergatik hostia hartan, eta haren parte guzietan dagoen Kristo guzia (Elizalde).

42.23.3c Balioari doakionez, zeren-en arras errankide da, eta bata erabil daitekeen oro erabil daiteke bestea. Izan ere, biak dira DM izateaz gainera, menderagailu; badute, haatik, alde txiki bat: zergatik menderagailu denean, adizkiak -en atzizkia hartzen du bait- aurrizkia baino gehiagotan. Horren arrazoia euskalki kontua da: Hegoaldeko idazle askok, horien artean gipuzkoar klasikoek, Larramendi eta Kardaberaz barne (bai eta Mendiburu, nahiz hizkeraz gipuzkoarra ez den), ez dute inoiz erabiltzen bait-, ez bakarrik (… berandu etorri baita) ez beste menderagailu bat indartuz. Hortaz, zergatik-ekin nekez agertuko da bait- aurrizkia idazle horien testuetan. Hona hemen, dena den, bateko eta besteko adibide bana: Ez dut escribitu zergatik dauden ongi ala, baizik zergatik hobe den, nahiz hala, ezi baterez (Lizarraga); Zoaz eneganik, Satan, eskandalu zaitut nik zu, zergatik ez baituzu gusturik Jainkoaren gauzentzat […] (Haraneder).

Nolanahi ere, DM den zergatik da guri hemen axola diguna: Jaungoikoak badu gorputzaren figurarik […]? Ez du Jaungoikoa dan partetik, zergatik da Espiritu purua […] (Irazusta); Zaindu bezate euren etxea eta ez auzokoa, zergatik inoren buruko minak astoak hiltzen ditu (Apaolaza); Ai, noiz aurkituko naiz ni andre Joxepanean txokolatetxoa hartzen; zergatik jakin behar du, ni ez banaiz ezkondu, ez da faltatu zaizkidalako (Soroa); […] baina hartu behar duzu, zergatik laster ezkonduko zaizu etxean daukazun arreba […] (Etxeita).

42.23.3d Adibide guztiotan ikusten denez, zergatik beti perpausaren buruan doa, batere salbuespenik gabe, eta adizkia soilik eta hutsik ageri da, bait- ez -en hartu gabe, alegia. Aurrizki-atzizki horiek hartzen dituenean, menderagailua da; beraz, ez dugu hemen aztertuko (esan bezala, Hegoaldeko autoreek erabiltzen dute molde hori).

42.23.3e Zeren-en kasuan bezala, badira zergatik ezen erakusten duten adibide batzuk ere, non zergatik indarturik agertzen baita eze partikulaz: Arimako arerioak bekaturako zirikatzen zaituenean, eman iezaiozu errosarioaren garauari, edo Mariaren irudi bati: zergatik eze, ez da erraz bekatuan jaustea. Mariaren irudi edo errosarijo santuari gogotik eman eginen zaion une hartan berean (Uriarte); Ez zara, bada, gaurgero Jakob deituko, ezpada Israel, aingeruak esan zion; zergatik, ze, baldin hain sendo eta irmo Jainkoaren kontra eraso baduzu, nola gizonak garaituko ez dituzu? (Lardizabal).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper