Euskararen Gramatika

42.22.5. Honenbestez, Horrenbestez, Hainbestez


42.22.5. Honenbestez, Horrenbestez, Hainbestez

42.22.5a Diskurtso markatzaile hauen oinarrian, izenordain erakusle genitiboaren forma singularrak daude (honen-, horren-, (haren >) hain-). Horiei beste- izenordaina eransten zaie segidan, kasu instrumentalaren markarekin. Ager daiteke, hala ere, kasu soziatiboaren markaz ere, hots, honenbesterekin, hainbestenarekin eta abar: Paganoek etsitu zuten noizbait martir sainduaren erretzen ikustea. Orduan burrego batek, iganik egur metaren gainera, sartu zion ezpata bihotzean. Eta hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus jaunaren besoetarat (Joanategi); Aldeko iturrian xurga xurga edanik, badut uste lo kuluxka bat ere egina nuela, noiz eta ere iruditu baitzitzaidan, burrunba mutu ilun bat, urrun-urrundik heldu, entzuten nuela. Xutitu nintzen, eta, hainbertzenarekin, burrunba sumatu nuen nireganik hurbilago (Barbier); Egun berean bost mitin eman zituen eta hainbestenarekin ahotsik gabe geratu zen.

42.22.5b Hori bakarrik ez, -beste- gabe joan daiteke bigarren osagaia. Iparraldean -beste baino gehiago erabiltzen da -bat: honenbat (hunenbat), horrenbat, hanbat. Azken hori da soziatibo kasuan (hanbateki) Iparraldeko autore zaharrek gehiena erabiltzen zutena, zuberotarrek bederen. Halatan ere erabiltzen dute zubereraz (Tartasen hizkeraz, esate baterako): Orok erraiten zioten […] inmortal zela […]; hanbateki, herioa baitzen bertze gizon ororen gehien eta jaun, bere armak haren kontra galtzen zituela, hura zela gizonen erregea eta herioaren nagusia eta jauna (Tartas); Ikuiluko zekorrik ez da zergatik hil; zerri hil berria neskak labean atzo opil: honenbestez badute gosea nola isil (Orixe); Horrenbestez, garrantzitsua da gauzak pixka bat argitzea (Elberdin).

Ia gainerako diskurtso markatzaile guztiak bezala, jatorriz, adberbioak dira; baina, besteak legez, perpausean (mintzagaiaren atalen baten ondoren) hartzen duten lekuagatik, aurretik esanarekiko duten anafora balioagatik… DM bihurtu dira. Areago, hauek, DM bihurtzen diren beste adberbio asko ez bezala, ezin dira inoiz galdegai izan; ezinezkoa da honenbat (gaur gutxi erabilia) edo horrenbestez galdegaiaren lekuan ezartzea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper