Euskararen Gramatika

42.21.4. Ostera


42.21.4. Ostera

42.21.4a Adberbioa dugu ostera ere: Inori ezizena ostera kentzea neketsuagoa da (Jimenez). Adberbioa berriz-en pareko da gehienetan eta alderantziz-en pareko inoiz. Diskurtso markatzailea ere bada, ordea, eta horixe da hemen aztertuko duguna.

Mendebaldeko euskalkietako DMa da ostera, bizkaierazkoa bereziki. Berriz, aldiz eta horrelakoen baliokidea da. Hauek bezala, osagai baten ondoan erabiltzen da maiz, osagai hori aurreko perpauseko beste bati kontrajarriz: Oraindino, hi bizi aiz; ni, ostera, aspaldiz gero hil nindunan (Zaitegi).

Perpaus osoa kontrajarriz ere erabiltzen da inoiz, ohikoena ez bada ere: —Eta min handiak al ditu? —Minik? Esatekorik ez dauka eduki. Oso nekatua dago, ostera; jausia, makal, erkin-itxura gelditu da (Erkiaga).

42.21.4b Esan dugunez, perpaus barnean hartzen du maiz kokagunea ostera-k —berriz-ek, aldiz-ek eta horrelakoek bezala—, mintzagaia izan daitekeen osagai baten ondoan, hain zuzen: Berein edanago ta bizkorrago egoten dira; ni, ostera, edanago eta hilago, logureak erreten (Azkue).

Zati handiago baten ondoan ere joan daiteke. Aditzaren ondoan askotan: Bildots eder bat erosi zion. Zerekin ordaindu, ostera, txikirik ez zeukan-eta? (F. Bilbao).

Hasieran ere erabiltzen da inoiz, gutxitan bada ere: Ikusirik guztiak direla modu batekoak, doa galdubaga zeukan lotsa, eta doa gutxitubaga beldurra. Ostera, bihurtzen bada eurengana galtzen du lehen geratu zaion lotsa eta beldur puska […] (Astarloa).

Aurkaritzako beste zenbait diskurtso markatzaile bezala, harridurazko perpausen amaieran erabiltzen da inoiz ostera, harridurari indarra emateko edo: Markolbek goizean eginiko arto ta ogi guztiak eskuratuta, osinera bota zituen. Hau bakarrik balitz ostera! (F. Bilbao).

Esan dezagun, azkenik, ostera eta osterantzean ez direla nahasi behar. Ikus azkeneko honetaz dioguna diskurtso markatzaile hautakarien atalean (§ 42.20.3).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper