Euskararen Gramatika

42.19.3. Gainera


42.19.3. Gainera

42.19.3a Forma aldetik berehala ikusten dugu gain izenak eta adlatiboaren kasu markak osatzen dutela emendiozko DM hau. Postposizio bezala ere erabiltzen dugu (fonetikaz eta fonologiaz gainera…). Baina hemen DM gisa ageri zaigunean bakarrik hartuko dugu kontuan. Noiz erabiltzen dugu? Dagokion perpausak aditzera ematen duena, aurreko perpausean emandako informazioari gaineratzen zaionean: Askojakina zen Axular eta trebea, gainera, zekiena esaten. Perpaus horren bigarren zatian ageri zaigu gainera DMa. Hortaz, bigarren zatiko informazio hori (“Axular trebea zen zekiena esaten”) gaineratu egiten zaio aldez aurretik geneukan informazioari (“Axular asko jakina zen”). Esan daiteke gainera-k balio argumentatiboa duela, esan nahi baita, hiztunak dioenaren bermagarri edo indargarri erabiltzen dugula, aurretik aipatu beste zerbaiten ondoan: Ez du balio orain harengana joan nadin. Akiturik nago eta oso berandu da. Gainera euria ari du.

Diskurtso markatzaile honek, ikusten denez, bere autonomia osoa du, gain-ek izen gisa izan lezakeen erreferentzia guztiz galdua baitu: Arrigorrietan beste ohitura bat dago. Gainera, zer daki ama batek muttikoen gauzaz, edo… (Oskillaso); Harritzekoak ziren haren adimenaren irardausia eta hark eraiki zuen etxaguntzaren ederra. Gainera, askotarako gizona zen, izan ere: eta honela harrigarriago eta ikusgarriago egiten zaigu (Zaitegi).

42.19.3b Gehienetan, beti ez bada ere, perpaus hasieran doa DM hau: Egunero norberak bere burua azter beharra zeukan, hiru galdera horiei erantzunik: zertan egin dut huts? Onik egin al dut? Egin behar nuenik egiteke utzi al dut? Gainera, ez zuten zilegi babarrun eta gazta-belarrik jaterik… (Zaitegi); Patxik ez zuen aurkitzen atseginik neskatilen jokoetan, eta gainera euren aginduak bete behar izaten zituen beti (Oskillaso).

Zenbaitetan, hala ere, perpaus azkenean ere aurkitzen dugu gainera DMa: Zuk merezi baino txikiago izango da gaurko penitentzia; ta neronek lagunduko dizut, gainera (Etxaniz); —Han bertako gizonak dagozak, nik liburu batean irakurri nian, jakintsu bati gainera. —Bai ote? erantzun zion Matxinek barrez-barrez, tranpan harrapatu zuela pentsaturik. —Ai, ai-ai, asto bedeinkatua, sinistu egiten duk gainera; zelan biziko dituk ba iretargian gizonak? (San Martin).

Beste batzuetan, berriz, perpausaren barnean ere: Ez omen dio mutilak nahi lukeen bezela aurpegirik ematen Malentxok; ez omen daki harek, gainera, neskatxari non eta nola hitz egin liezaiokeen (Agirre).

42.19.3c Diskurtso markatzaile hau zenbaitetan eta juntagailuarekin agertzen da: Asko jakina zen Axular eta gainera, idazle aparta; Ez naiz hemen horretaz jardungo, txit nahasia baita gai hori eta, gainera, oraindik ez daukadan jakitea eskatzen du (Mirande); Egia da, denok egiten genuen gauza zen, lehenago, geure gurasoak halantxe erakutsi zigutelako, eta, gainera, guztiok ekandu zaharren gordezaleak ginelako (Agirre).

Baina gainera eta ere gainera ere aurkitzen ahal dira: Esan dut isilik galde dezazula; baina orain diot gainera, urliaren kontrako gauzaren bat jakiten baduzu, isilik gorde behar duzu zeregan (Agirre Asteasukoa); Haurrak hola mendian ikaratzea, ez da gauza zaila, baina ezta egokia ere. Gosaria ere jan digu gainera (M. Lekuona).

Esan dezagun, azkenik, ezin direla nahasi gainera eta gainerantzean (eta honen aldaerak), azken DM hori aztertzen dugunean ikusiko den bezala (§ 40.2.4): […] bat-batean sentitu dut nik tipo horrekin gauza asko neukala komunean, hura pobreagoa izatea, gainerantzean antz harrigarria genuen (Sastre).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper