Euskararen Gramatika

42.19.4. Bestalde/bertzalde


42.19.4. Bestalde/bertzalde

42.19.4a Beste izenondoak (bertze lapurteraz) eta alde izenak (althe Zuberoan) osaturiko hitz elkartua dugu berez. Baina diskurtso markatzaile bilakatzen zaigu askotan. Eta orduan ‘beste (alde bate)tik’ esan nahi du. Perpausaren barnean betetzen duen funtzioa, gainerako emendiozko markatzaileekin gertatzen den bezala, gehitzearena da: ‘lehen esandakoaz gainera, beste hau ere bai’ bezalako zerbait adierazten duenean nabari da ongi aski funtzio hori. Beraz, ekintza bati beste bat gehitzen zaiola adierazteko balio du. Hori ikusten da ondorengo adibide hau bezalakoetan: Euria da. Haizea, bestalde. Beraz, ez dago mendira joaterik; Jakin behar da, bestalde, hori egia dela.

Adibide horiek erakusten dutenez, bestalde DMak aurreko “Euria da” perpausak dioenari ‘haizea ere badela’ gaineratzen dio. Edota ‘lehen esandakoaz gainera, egia ere badela jakin behar dela’. Beraz, bestalde diskurtso markatzaileak gainera diskurtso markatzailearen balioa hartzen duela esan daiteke: Euria da. Haizea, gainera. Beraz, ez dago mendira joaterik; Jakin behar da, gainera, hori egia dela.

42.19.4b Lekuari dagokionez, DM hau ia-ia nonahi agertzen ahal zaigu: perpausaren hasieran batzuetan, edozein osagairen ondoren besteetan (galdegaiaren ondoan salbu, jakina) eta perpaus amaieran ere, beti aukeran, ondoko adibide hauek guztiek frogatzen duten gisan: Ez daiteke ez lumaz, ez margoz, ez argazkiz, etxe-barne-ikuskizun hori bizikiago ikusarazi. Zein erraz ta neurriz datorkion behar-mintzoa. Bestalde, baduzu hor olerkari-aztarnarik ere (Lizardi); Aita maitea, ez da egun arrain aro. Bertzalde, arrain guti da itsaso honetan, eta ez dugu lehen aldia hutsik goazela (Laphitz); Bristi, brasta, basoan, bide politari behera, gaztainondoen itzaletik haitz ederren itzalera, bere buruarekin irriz. Beti irriz ari zen, bestalde, Zaroko zapatagina! (Barbier); Aberearen sen eta grinetatik gehien aldendu dena, eta horregatik arriskurik haundienean dagoena. Egia da, bestalde, diote, abere denetan interesanteena ere badela (Villasante); Mugaz bertzaldeko bertsolari lagun horiek aunitz estimatzen eta maitatzen ditut nik, eta uste dut horiek ere egiten nautela ni. Badut bertzalde alde horretan adiskide asko (Xalbador); Hona zer dioen bertzalde gizon aipatu batek: Gaskoina bera ez daiteke galtzerat utzi behar, baina are gutiago euskara (J. P. Arbelbide); Haren ahaleko eskualzale guti orai, gutartean. Astia non genuke bertzalde? Urte idorrak erori zaizkigu bizkarrerat: egiteko anitz edo gutiegi, irabaziak xuhur… (J. Etxepare); Orduan agorrarazten dute berriz lur hura bera idortegian; aintzinean bezala errautsetara bihurrarazten dute bigarren aldiko, eta kausitzen da lehenbiziko pisu bera duela. -Zer? -Leheneko pisu bera, eta kuiarena bertzalde? (Duvoisin).

42.19.4c Zenbait kasutan eta juntagailuarekin batera erabiltzen da, gainerako emendiozko diskurtso markatzaileekin gertatzen den bezala, betiere perpausaren hasieran jarriz: Libro zara, beraz! Libro! Eta bestalde ikusten dut ez zarela mentsa (J. B. Etxepare); Aita on hark erraiten dio: To! bi milioi urretan. Eta bestalde izanen dituk hiru milioi lurretan (M. Etxamendi); Garbia ez baldin bada, nola atrebitzen zara predikatzerat? Inaziok ez du ihardesten. -Eta bertzalde, nondik du zure lagunak planta gabeko arropa hori? (Laphitz).

42.19.4d Esan dezagun, azkenik, baina juntagailu eta berriz diskurtso markatzailearekin ere ikusten dela zenbaitetan. Eta ere-rekin ere: Bai orixe! Bestaldetik, berriz, nahiko eskasak ziren lehenago ere gariak-eta, ez zetorren handik galkuntza haundirik (Barrensoro); Haren esanetara zeuden Bañeztar guziak. Bestaldetik, berriz, zeinek baretu Guraiatarren aldekoak? (Etxaniz); Erakutsi dugu jadanik hori gezurra dela… Bainan, bestalde, nongo teologiak dauku buruan sarrarazi sakramentu baten hartzeko gizonak behar duela, lehenik, eta bere baitarik grazia horren gai bilakatu? (Narbaitz); Zeren eta baitzekien denek zer gar sainduarekin predikatzen zuen Ebanjelio saindua, eta bertzalde, predikatzen zuela Ebanjelio saindua Jondoni Joani apostoluak irakatsi bezala (Joanategi); Jendeak, bereziki gaixoa zaintzen beilan daudenik, eskertu egiten dute doktorea desorduan sartzen ikustea dena ongi doan jakiteko, eta bestalde, ziur da erizainek neurri batean ohitura horregatik pentsatzen dutela lehengoetako medikua dela, nahiz igarri egiten dioten nondik datorren (Saizarbitoria).

42.19.4e Euskara mintzatuan gainera eta bertzalde biak batera ere aurkitzen ditugu: Hori oso gizon aberatsa da. Gainera bertzalde erranen dizuet, zuen jakineko, hemengo auzapeza dela.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper