Euskararen Gramatika

38.2.1. Predikatuaren barneko osagai direnak, kausalak


38.2.1. Predikatuaren barneko osagai direnak, kausalak

38.2.1a Kausazko perpaus deitzen ditugu, bada, kausa adierazten duten formekin eratzen diren perpaus mendekoak. Perpaus horiek ere ez dira denak mota eta izaera batekoak. Aitzitik, mota desberdinak bereiz daitezke haien artean, jokabide sintaktikoari eta balio semantikoari dagokienez. Batzuk perpaus nagusiaren barneko modifikatzaileak dira, predikatuaren barneko osagaiak, eta perpaus kausal beteak eratzen dituzte; beste batzuek, berriz, kanpotik modifikatzen dute predikatu nagusia, eta azalpenezko perpausak eratzen dituzte.

38.2.1b Hasteko, esan bezala, predikatuaren barneko osagai direnak bereiz daitezke. Perpaus nagusiaren barneko modifikatzaile dira hauek eta predikatuan aipatzen den gertakariaren kausa adieraztea dute xede. Kausa hori objektiboa izan daiteke (su biziegia zutelako erre dira babarrunak), oinarri logikoa duena (euskalduna naizelako mintzo naiz euskaraz) edo arrazoi nahiz motibo subjektiboa adierazten duena (adiskidea zaitudalako egin dizut galdera hori). Kausa mota desberdinak dira horiek, nozio desberdinetan oinarritzen direnak, baina euskarak ez ditu formalki bereizten; forma berak erabiliz ematen dira denak (-lako, adibideetan). Predikatuak aipatzen duen gertakariaren eragilea seinalatzen dute denek. Hortaz, semantikari dagokionez, kausal beteak direla esan daiteke (labur: kausalak).

Ezaugarri jakin batzuk dituzte perpaus hauek, predikatuaren kanpoko osagai direnetatik bereizten dituztenak:

a) Zergatik galderari —zertako, zerendako, ekialdean— zuzenki erantzun diezaiokete: Zergatik agertu dira itoginak? —Euri asko egin duelako; Zergatik huts egin duzu autobusa? —Berandu jaikitzeagatik.

b) Esaldiko galdegaia izan daitezke: Euri asko egin duelako agertu dira itoginak.

c) Ezezkoaren barruko ukagaia eta hari kontrajarritako galdegaia izan daitezke, ez-bai kontrasteko egituran: Ez dizut galdera hori jakintsua zarelako egin, adiskide zaitudalako baizik; Adiskide zaitudalako egin dizut galdera hori, ez jakintsua zarelako.

d) Perpausari hanpadura berezia ematen dioten baina, ere eta bakarrik bezalako partikulak onartzen dituzte: Gainditu duzu azterketa, baina ariketa guztiak egin dituzulako —horrela ez balitz, ez zenuen gaindituko, alegia—; Espezializazioaren bidea hartu dute, gaur egun ildo horrek funtzionatzen duelako. Eta baita Bilbon bertan “beharra” zegoelako ere (Berria); Ez baita bidezko irakurleari euskarazko idazlanak, euskaraz daudelako bakarrik, irakurtzeko eskatzea (Mitxelena).

e) Beren artean junta daitezke mota horretako perpausak: Adiskidea zaitudalako eta asko dakizulako egin dizut galdera hori.

38.2.1c Perpausak bezala, bestalde, postposizio sintagmak ere izan daitezke kausa adierazten duten predikatuaren barneko osagaiak: a) Zergatik joan da ihesi? —Beldurragatik; b) Lagunei eskerrak lortu du lanpostua; c) Dudan tituluagatik lortu dut lanpostua, ez euskaragatik; d) Diruagatik bakarrik ezkondu da harekin; e) Saiatu naizelako eta euskarari esker lortu dut lanpostua.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper