Euskararen Gramatika

37.2.2. Motak


37.2.2. Motak

Jokabide sintaktikoari dagokionez, kausazkoen antzeko ezaugarriak dituzte helburuzko perpausek (§ 38.2). Predikatuaren barneko nahiz hartaz kanpoko konplementu izan daitezke hauek ere; kanpokoak, dena dela, maiztasun txikikoak dira.

37.2.2a Helburuzko perpausak predikatuaren barneko osagaiak dira gehienetan, hura —ez perpaus osoa— modifikatzen dutenak. Hortaz, ezaugarri jakinak dituzte: informazio berria dakarren galdegaia izan daitezke, zertarako? galderari erantzunez: Zertarako erosi duzu liburu hori? —Oporretan irakurtzeko, edo galderarik gabe: Oporretan irakurtzeko erosi dut liburu hori; bai-ez kontrastean ere erabil daitezke, helburuzko perpausa ukagaia delarik: Ez dut liburua besteri emateko erosi, neronek irakurtzeko baizik; kontrastean ematen direnak helburuzkoak eta kausazkoak izan daitezke: Ez dut hori esan zuri poza emateagatik, egia delako baizik; perpausari hanpadura berezia ematen dioten murriztaileak onartzen dituzte: Egia esan, Irujo jokatzen ikustearren bakarrik merezi du etortzea (Berria); Zertarako eman zait bestela adimenaren argia, bilatzeko baizik? (Txillardegi); beste helburuzko perpausekin, kausazkoekin edo postposizio sintagma destinatibo nahiz motibatiboekin juntatuak eman daitezke: Etxea apaintzeko eta lagunari poza ematearren ekarri dut margo eder hori; Berandu delako eta etxera garaiz iristearren hartu dut autobusa; Osasunagatik eta naturaz gozatzeko egin dut ibilbide hori.

Predikatuaren barneko perpaus hauek bere hartan uzten dira haien nagusia beste baten mendekoa denean ere: Gizartean aurrera egiteko gezurretan aritzen dena ez da urrutira joango; Mailegua etxebizitza erosteko eskatu zuen arren, jokoan gastatu du diru guztia.

37.2.2b Predikatuaz kanpoko konplementu ere izan daitezke perpaus hauek zenbaitetan, hau da, perpaus osoaren modifikatzaile. Helburuzko perpausak ez du horrelakoetan predikatuak esaten duenaren xedea azaltzen, esatearena berarena baizik: Don Kijotek, egia esateko, gauza harrigarri asko egin zituen. ‘Egia esatea’ ez da, adibidean, Don Kijotek gauza harrigarri asko egitearen helburua, enuntziazioarena berarena baizik; ‘egia esateko diot hori’, alegia. Aurrerago ikusiko den bezala, esapide birformulatzaile gisa erabiltzen dira zenbaitetan horrelakoak.

Ondoko adibideek erakusten dute argiro perpaus mota bien arteko aldea. Diapositibak erabili ditu hitzaldian gauzak zehatzago adieraztearren esaldian predikatuaren barnekoa da mendeko perpausa, aditz nagusia modifikatzen baitu; diapositibak zertarako erabili dituen ematen du aditzera. Erakunde horren barnean, gauzak zehatzago adieraztearren, estatu behartsuek bakarrik ez, baita estadu aberatsek ere parte hartzen dute (Argia) esaldian, berriz, mendekoa predikatuz kanpokoa da, perpaus osoa modifikatzen baitu; ‘gauzak zehatzago adieraztea’ ez da estatuek erakundean parte hartzearen helburua, hori esatearen helburua baizik —‘hau diot gauzak zehatzago adieraztearren’, alegia—.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper