Euskararen Gramatika

36.4.2. -nean morfemaren bestelako adiera batzuk


36.4.2. -nean morfemaren bestelako adiera batzuk

36.4.2a Gorago esan den moduan (§ 36.2.3b), -nean formak denborazkoarekin batera bestelako adierak ere bidera ditzake; baldintzarena, esaterako, denbora-adierazpen orokorretan edo aldiberekotasun errepikatukoetan: Lanpostua galtzen duenean, babesik gabe geratzen da langilea esaldiko galtzen duenean aditzak ‘galtzen badu’ ere adierazten du, biak sinonimotzat har baitaitezke; ez da hori gertatzen, ordea, orokorrak edo errepikatuak ez diren denbora-adierazpenekin: Maddi ikusten duzunean, goraintziak eman eta Maddi ikusten baduzu, goraintziak eman perpausen artean, adibidez, aldea dago gertakariaren gauzatzeaz hiztunak duen ziurtasunean; kausa ere iradoki dezake: Euria egin duenean egoten dira bustita kaleak; kontzesioa, ondoan ere duela: Aberastasunak, handia denean ere, ez du zoriona bermatzen; egia orokorrak ere eman ditzake aditzera: Helmugako marra igaro denean amaitzen da lasterketa; eta inplikazioa: Hori esan duenean, egia esan du.

36.4.2b Denborazkoaz bestelakoak adierazteko ere erabiltzen da inoiz. Kausa- azalpena: Pozik gaude hori baizik esan ez duenean; kontzesioa: Zergatik zigortu duzu, ezer txarrik egin ez duenean?; kontsekutibo gisakoa: Zerbait gertatuko zen, hainbeste jende bildu denean. Modu egokiagoak badira horiek esateko, esan ez duelako, egin ez badu ere eta bildu denez gero bezalakoak, esate baterako.

Eskerrak predikatuaren osagarri gisa erabili izan dute idazle gipuzkoar batzuek -nean formako perpausa: Eskerrak, hala ere, garaiz ohartu zirenean (Agirre); Jainkoari eskerrak honetan naizenean (M. Lekuona).

36.4.2c Aipa daitezke, azkenik, denborazkoak ez diren esapide batzuk. Hala, dagoen-dagoenean eta agidanean adberbialak, azkena agidanez-en parekoa. Modua adierazten duten gisa horretako esapide adberbialak -z atzizkiarekin eratzen dira gehienetan (esaten dutenez, jakina denez…), eta halakoa da honi dagokionez esapidea ere. Honi dagokionean esapidea erabiltzen dute batzuek haren lekuan; dagokionean, ordea, denbora balioarekin lotua da, testuinguruak besterik esaten ez duenean, eta, hortaz, moduzkoa denean egokiago da dagokionez erabiltzea. Horrela du erabakia Euskaltzaindiak Hiztegian, s. v. egon: “dagokionean [denborazko esaldietan bakarrik]: dagokionean egiten du lan (*honi dagokionean e. honi dagokionez)”.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper