Euskararen Gramatika

33.2.2. -(e)la menderagailua, eta subjuntiboa ere


33.2.2. -(e)la menderagailua, eta subjuntiboa ere

33.2.2a Ahozko hizkeran, Hegoaldean batez ere, -(e)la menderagailua ezartzen zaio askotan ondorio perpausari: Hain ondo mintzatu da, txundituta utzi dituela denak. Erabilera horrek, ordea, ez du tradiziorik, eta orain baino lehenagoko testuetan ez da ageri kasu bakan batzuetan izan ezik. Gaur egungo testuetan maizago ageri da: Hain dago ziur, nire fedea ere kolokan jartzea lortzen duela (Berria); Hain ziren narratsak, ez zirela sinesgarriak (Berria); Orain, berriz, hainbeste arindu da, haizeak eramaten duela (Argia); Hainbeste handitu da eze, jendartea bi multzotan banatuta irudikatzen dela (Berria) —eze morfemarekin—. Euskara jasoan eta zainduan, hala ere, aurreko paragrafoetan aipatutako moldeak erabiltzen dira batez ere, hau da, -(e)n edo bait- menderagailua daraman menderakuntza, perpausaren aurrean ondorio-morfema duena, edota alborakuntza303.

33.2.2b Kuantifikatzailea edo kualifikatzailea daraman osagaia baieztatuz ez, baina ezezka, galdezka, agindu moduan edo nahi-behar gisako modalitatean ematen denean, ondorio perpausa subjuntiboan eman izan dute lehengo autoreek: Ez da Jainkoa halako moldez miserikordios, non justiziari bidegaberik egin diezaion (Axular); Signo bisible batek hainbat botere ahal duke, non salbamenduko gauzan gure kontzientziak zertifika eta segura ahal ditzan? (Leizarraga); Egizu hainbat zeure otoitz onez eta arertekotasunez, non hauekin batean ardiets dezadan orain Jainkoaren grazia (Materre); Behar genuke […] halako moldez […] aitzinerat gobernatu, non azken finean, Jainkoaren miserikordiarekin batean erdiets dezagun guretzat ordenaturik eta prestaturik dagoen bozkarioa (Axular). Esaldi hauetan ukatzen, galdetzen edo agindu nahiz modalitatearen pean ezartzen dena ez da aurrekariaren eta ondorioaren arteko erlazioa. Erlazio hori ez da zalantzan jartzen. Baieztatzen ez dena aurrekariaren gauzatzea da, eta horrek eragiten du ondorioa subjuntiboan emana izatea.

303 Garatek okertzat jotzen du -(e)la menderagailuaren erabilera hau. Hain ona zen, denek maite zutela esaldiaren lekuan Denek maite zuten: hain zen ona gisakoak erabiltzea proposatzen du (1988: 207).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper