Euskararen Gramatika

32.7.1. Mailaren alderaketa


32.7.1. Mailaren alderaketa

32.7.1a Bietara ordena daitezkeen hainbat eta zenbat morfemen arteko korrelazioak maila berdintasuna adierazten du, konparatuak adjektiboak direnean: Bakoitzak du frogaturen haren pazientzia hainbat izan dela luze zenbat pena larria (Etxeberri Ziburukoa); Zenbat ere erdiragarri izan baitzen Ama eta Seme haien batzea Kalbarioko mendian, hainbat pozgarri izan zen orduan Amaren eta Semearen besarkatzea (Intxauspe).

32.7.1b Hainbate(na)z eta zenbate(na)z morfema korrelatuak ere erabiltzen dira mota honetako konparazioan286: Ezen zenbatenaz baitu luze pazientzia, hainbatenaz eman ohi dik gaztigu larria (Etxeberri Ziburukoa); Eta zenbatenaz baita handi gure premia, Jainkoaren faborea hainbatez da handia (Etxeberri Ziburukoa); Zenbatez triste bizia, hainbatez eder saria! (J. P. Arbelbide). Zenbatekoa adierazten duten morfemak dira esaldi horietan ageri direnak, baina, adjektiboekin doazenez, hauen maila da seinalatzen dutena.

286 Hainbatenaz formari buruz, OEH s. v. hainbat: “Exclusivo de la tradición septentrional, prácticamente desaparece en el s. XX”.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper