Euskararen Gramatika

32.7.2. Zenbatekoaren alderaketa


32.7.2. Zenbatekoaren alderaketa

32.7.2a Bietara ordena daiteke korrelazio hau zenbatekoa alderatzen duenean ere, hau da, morfemak izenarekin edo aditzarekin doazenean. Aurrean joan daiteke perpaus nagusia, mendeko zenbat morfema atzekaria dela: Gizona hainbat da bere baitan zenbat baita zure begietan (Xurio); Pisatzen duzu hainbertze libera azukre zenbat ere baituzu libera zuku (Eskualdun Kozinera). Bestela ere egin daiteke korrelazioa, zenbat aurrekari dela. Hala, izenarekin: Zenbat bekatu eragiten dituen […], hainbat bekatuzko puñalka ematen dizkio bere arima gaixoari (Mendiburu); Herri honetan badira gutxienez, zenbat baserrietxe, hainbeste iturri (Iztueta). Edo izenordain gisa, hainbeste forma batez ere: Zenbat platera beteta ekarri, hainbeste hustuta bidali (Txirrita). Aditzarekin ere joan daitezke: Zenbat gizonak balio, hainbat lurrak (Duvoisin).

32.7.2b Perpaus bietako adizkiak isilduta, esaera moduko esaldiak egin daitezke: Zenbat gizon, hainbat uste (Duvoisin); Zenbat ataka, hainbat matraka (EZBB); Zenbat sendagile, hainbeste erremedio (Gaztelu); Zenbat buru, hainbat aburu.

Zenbatenaz eta hainbatenaz morfemekin eginiko korrelazioak ere zenbatekoaren alderaketa era dezake, mailaren alderaketa bezala: Zenbatenaz zure buruari bortxa eginen baitiozu, hainbatenaz joanen zara aitzina bertutean (Xurio).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper