Euskararen Gramatika

32.6.3. Zenbatekoaren alderaketa


32.6.3. Zenbatekoaren alderaketa

32.6.3a Zenbatekoen berdintasuna seinalatzeko hainbat eta hainbeste —lapurteraz eta nafarreraz, hainbertze— morfema kuantifikatzaileak erabiltzen dira, eta konparazio morfemak nola, zein eta, zelan eta non izan daitezke284. Ordena finkoko egitura eratzen dute morfema hauek ere. Izenarekin joan daitezke morfema biak, izena kasu absolutibo mugagabean dela: Ona izatekotzat lurrak izan behar du hainbat buztin nola legar (Duvoisin)285; Ematen da kasik hainbertze aguardient nola ziropa, gustuaren arabera (Eskualdun Kozinera). Baita izenordain izan ere: Munduko desgraziak […] anitz dolore eta tormenta ematen, baina batek ere ez hainbat nola herioak (Tartas) —‘hainbat dolore eta tormenta’, alegia—; Eta baldin kulpa bakar bat ikara eragiteko sobra bada: zer izango dira hainbeste eta hain pisuak, nola nireak diren? (Kardaberaz) —‘hainbeste kulpa’, alegia—. Aditzarekin ere joan daitezke, adberbio gisa: Halaber bezti dezagun pobre biluzgorria, zeren baita hainbat gosta nola Printze handia (Etxeberri Ziburukoa); Harritu zen jendea, baina ez orduan hainbeste nola gero (Beobide).

32.6.3b Ezezka ematen dira maiz esaldi hauek, gorago esan den bezala, berdintasuna ukatuz: Ezen hainbat gizon ez dik ezpatak hil munduan, nola atsegin soberak eman baitu putzuan (Etxeberri Ziburukoa). Hainbeste morfema erabiltzen da bereziki maiz ezezkako esaldiotan, desberdintasuna adieraztearekin batera bigarren terminoa nabarmenduz: Ez da mundu guztian inor kapaz denik, dama, zu maitatzeko hainbeste nola nik (Bilintx); Hartzen duenean damu txit handi bat, ez hainbeste galdu duelako zerurako eskubidea […], zelan bere aita hain on, eta hain maitegarriari egin dion bidegabea edo injuriagatik (Mogel); Ez du beste gauzarik hainbeste maitatzen, non garbitasuna (Agirre Asteasukoa) —hots, ‘Ez du beste ezer maitatzen garbitasuna adina’—.

32.6.3c Hainbat morfemarekin eginiko esaldiek, bestalde, konparazioa ez, baina banakaritzako juntadura ematen dute aditzera zenbaitetan: Bil zitzaten eriden zituzten guztiak, hainbat gaiztoak nola onak (Leizarraga); Probetxa ahal daitezke egun oroz, hainbat goizean nola arratsean (Materre); Berdin judegua, hainbat paganoa, Mahometanoa, Protestantea zein eta masoi artekoa (Arrese Beitia).

284 Erabilera honi buruz, OEH s. v. hainbeste: “Documentado tanto en textos septentrionales como meridionales desde mediados del s. XVII. Apenas hay testimonios del s. XX. Además del uso más extendido con nola, se encuentra con zein en Añibarro, con zuña en Maister, con zeinda en J.J. Moguel y Astarloa, con zelan en Moguel y con non en Aguirre de Asteasu e Iturriaga”.

285 Eredu erromanikoko eta ohiko ereduko esaldien baliokidetasuna ikusteko, argigarria da testu honek izan dituen bertsioetan erreparatzea: hainbat buztin nola legar (Duvoisin), buztin adinbat hondar (A. P. Iturriaga), buztinik beste hondar (Uriarte), buztin bezainbat harea (Intxauspe).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper