Euskararen Gramatika

32.6.1. Alderaketaren osagaiak eta egitura


32.6.1. Alderaketaren osagaiak eta egitura

32.6.1a Esan den bezala, alderaketa kuantitatiboa bideratzen dute mota honetako esaldiek. Perpaus bi irudika daitezke hauen azpian ere, ohiko eredukoetan bezala. Hauek dira goian emandako Aberatsa hain biluzgorri sortu zen, nola pobrea adibideko esaldiaren azpian diren perpausak: [aberatsa X biluzgorri sortu zen] eta [pobrea X biluzgorri sortu zen]. Biluzgorritasunaren maila adierazten du X-ak; horixe da biluzgarri ardatzak seinalatzen duen konparazio gaia. Bigarren perpausa aurrekoan txertatua ematen da, -n edo bait- menderagailuak aditzari atxikita dituela eta nagusian den konparazio ardatzarekin bat duen osagaia hutsik dela; hutsik dira, halaber, nagusiarekin bat diren gainerako osagaiak ere, aditza salbu, zeina isilpean nahiz agerian egon baitaiteke: Aberatsa hain biluzgorri sortu zen, nola ø (sortu baitzen) pobrea. Ikusten denez, aditz eta guztikoa izan daiteke mendeko perpausa, ohiko eredukoetan bezala (nola sortu baitzen pobrea), baina baita perpaus laburra ere, perpaus biek aditza bera dutenean (nola pobrea).

32.6.1b Berdintasuna ematen dute aditzera mota honetako esaldiek. Morfema kuantifikatzailea adjektibo-adberbioekin doanean mailari dagokio berdintasuna: Espainiako errege ez zen hain dohatsu izan behin ere, nola baitzen, arrats hartan, Migel Pocodinero (Barbier); Hain ongi dagokio gaiztoari infernua nola onari paradisua (Axular). Zenbatekoari, aldiz, izenarekin edo aditzarekin doanean: Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu nola egin baita latinez, frantsesez edo bertze erdaraz […] (Axular); Arropako lutoari, ez zitzaion hainbeste begiratzen kolorera, zein eta umildade eta pobreziara (J. J. Mogel). Desberdintasuna adierazteko, berriz, ez du eredu honek morfema berezirik. Egin daitekeena berdintasuna ukatzea da, eta hartara ohiko ereduko desberdintasunezko perpausen kidekoak eratzen dira. Hala, Ez hainbeste ene dohain berria neurtzeko nola jostaketa egiteko, beste gauzetan ere pentsatu nuen (Atxaga) esaldia, adibidez, Ene dohain berria neurtzeko baino gehiago jostaketa egiteko […] esaldiaren parekoa da.

Konparazio mota honetan ere bi egituretako alderaketak era daitezke. Konparazio gaiak termino bietan duen maila edo zenbatekoa alderatzen da, hura eta hauek desberdinak direnean. ‘Aberatsaren biluzgorritasun maila <-> pobrearen biluzgorritasun maila’ konparatzen dira goiko adibidean. Konparazio gaia terminoetan dagoenean, berriz, ezaugarri biren maila edo zenbatekoa alderatzen da. Lurrak hainbat buztin nola hondar behar du esaldian, esate baterako, ‘lurrak behar duen buztin kantitatea <-> lurrak behar duen hondar kantitatea’ konparatzen dira (§ 32.1.2).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper