Euskararen Gramatika

31.4.6.5. Korrelaziozko izenordain anaforikoaren forma


31.4.6.5. Korrelaziozko izenordain anaforikoaren forma

31.4.6.5a Izenordain korrelatu anaforikoa gehienetan erakuslea da, goragoko adibideetan ikus daitekeen bezala, edo hartarik eratorritako forma adberbiala toki denborazko kasuetan denean (han, handik eta abar): Gero baderamatzate zoin tokitarat iduritzen ere baitzeie, eta harat (J. Etxepare).

Aurrekaria nor edo zer gisako izenordaina izanik, mugagabean da eta singularreko aditz komunztadura dakar. Ondorioz, anaforikoa ere, gehienetan behintzat, singularrean izaten da. Halere ez dirudi ezinezkoa dela erakusle anaforikoa pluralean agertzea testuinguru egokietan. Ondoko adibidean Axularrek izenordain anaforiko singularra eta plurala, biak, erabiltzen ditu: Zaleuko Greziako parte batzuetako erregeak […], ordenatu zuen eta ezarri legea, nor ere eroriko baitzen adulterioan, eta nork ere behar etzen emaztearekin huts eginen baitzuen, halakoari eta halakoei, hainari eta hainei, hala gizonari nola emazteari, iustiziak begiak atherako eta iraziko zerauztela (Axular).

Aurreko adibidean ikus daitekeenez, izenordain korrelatu anaforikoa haina da, eta singularrean eta pluralean erabilia da.

31.4.6.5b Haina izenordaina korrelaziozko perpausetan bereziki agertzen da literatura tradizioan, aurrekaria gizakia izanik, ondoko adibideetan bezala: Nork ere maiz hartzen baitu bazka saindu eta erremedio salbagarri hori debozionerekin, hainak hartarainokoan borthitzen du bere arimako osasuna eta bizia (J. P. Arbelbide); Nork ere maiteago baidu aita edo ama ni baiño, haiña ezta enetzat on: eta nork ere maiteago baidu semea edo alaba ni baiño, haiña ezta enetzat gai (Haraneder); Nork erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainak-ere ebili (Leizarraga).

Haina izenordain anaforikoa, lapurtera klasikoko tradizioan kausitzen dugu. Nahiz XVI. mendean Leizarragaren idazlanetan ere aurkitzen den, XVIII. eta XIX. mendeetako testuetan bereziki agertzen da.

31.4.6.5c Izenordain anaforikoa isildua ere izan daiteke. Horrela da, adibidez, Axularren obratikako aipu honetan: Bada nork ere bere arimaz kontu ona eman nahi baitu, eta bere bekhatu iraganez barkhamendu erdietsirik, aitzinerat gehiago egin gabe egoiteko indar hartu, maiz kofesa bedi (Axular). Adibide horretan izenordain anaforikoa kofesa bedi aditzaren subjektuari dagokio baina isildua da.

Ondoko adibideetan, izenordain anaforikoa datiboan eta ergatiboan da, baina ez da ageriko izenordain gisa gauzatua aditzaren komunztadura marketan ez bada: Nork ere baituke orai orhoitzapen horren ohoretan besta egiteko gutizia, on dakiola! (Hiriart-Urruti); Nork ere nahi baitu bazkarian parte hartu, izena behar du eman Begiraleen egoitzan urriaren 8-ko berantenaz eta txartela aintzinetik pagatuz (Herria).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper