Euskararen Gramatika

31.4.6.6. Ere eta eta korrelaziozko perpaus erlatiboetan


31.4.6.6. Ere eta eta korrelaziozko perpaus erlatiboetan

31.4.6.6a Korrelaziozko perpausetan askotan ere eta eta hitzak agertzen zaizkigu.

Goragoko adibideetan ikus daitekeenez, anitzetan idazleek ere agerrarazten dute perpaus erlatiboan izenordain aurrekariaren ondotik. Halakoak dira ondoko adibideak: Zer ere ikhusten baitugu bertzeer egiten, hari jartzen gare (Hiriart-Urruti); Nork-ere prestu bat prestu delakoz hartzen baitu, harek prestu saria izanen du (Duvoisin); Gizonak zer ere ereiten baitu, hura biltzen ere du (Axular); Gizonak zer ere ereiten baitu, hura biltzen ere du (Olano); Nork ere egin duena damu baitu, hura dohakabea da edo ezindua, bi aldiz (Xarriton); Mexikoko ikerketa misteriotsuetan Ernest Hemingwayri nork ere lagundu dion, itzalpetan geratu da horren izena (Jimenez).

Eta ere agertzen da askotan korrelaziozko perpausetan. Maizenik anaforikoa dakarren perpausaren hastapenean aurkitzen da, ondoko adibideetan bezala: Nork ere begiraturen baidu bere bizia, eta hark galduko du (Haraneder).

31.4.6.6b Batzuetan, halere, eta diskurtso markatzailea perpaus erlatiboaren barnean ere aurkitzen da, mendeko perpauseko azken hitzari erantsia, ondoko adibidean bezala: Lehenago, nork ere pagatzen baitzuen barrika arno gehienik-eta, hura zukan pasatzen bozetan… (Larzabal).

Beste batzuetan eta izenordain aurrekariari lotzen zaio mendeko perpausean, zenbaitetan ere darraiolarik: Non eta baitire (mirakuiluak), Jainkoa han da (Lapeire); Nor eta ere ez baita berriz sortzen urean […], ez daiteke sar Jainkoaren erresuman (Lapeire).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper