Euskararen Gramatika

31.4.6.4. Izenordain korrelatu aurrekariaren forma


31.4.6.4. Izenordain korrelatu aurrekariaren forma

31.4.6.4a Izenordain korrelatu aurrekaria, galdera izaten da komunzki: nor edo zer sailekoa, adibideetan ikusi dugun gisan, edo leku-denborazko kasuetan non edo noiz erakoa.

Zein sailekoa ere izaten ahal da, halere, batzuetan. Adibidez, gorago aipatu perpausa zein izenordaina baliatuz itzultzen du Duvoisinek: Zein ere baitago nitan eta ni hartan, hainak ekharriren du fruitu hainitz (Duvoisin).

Zein-erlatiboetan, zein izenordain erlatiboa artikuluarekin ere erabil daitekeela ikusi dugu. Aukera hori aurkitzen da zein izenordain gisa korrelaziozko perpausetan erabilia denean ere, nahiz zein-erlatiboetan baino anitzez gutiagotan baliatua den jokabide hau. Ikus ondoko adibidea: Zeinak profeta bat, profeta delakoz baitu hartzen, hainak profeta saria izanen du, eta nork-ere prestu bat prestu delakoz hartzen baitu, harek prestu saria izanen du (Duvoisin).

Zein izenordain aurrekaria artikuluarekin agertzen da aurreko adibidean. Adibide bereko ondoko perpaus erlatibo korrelatua, berriz, nor izenordainarekin eratua da, baina ikus dezakegu ez dagoela bi izenordainen artean oposaketarik balioaren aldetik.

31.4.6.4b Ez da ohikoa zeina(k) izenordainaren erabilera hau korrelaziozko erlatiboetan.

Noski, zein izenlagun moduan ere ager daiteke batzuetan korrelaziozko perpausetan. Jokabide hau erregularra da, adibide ugari aurkitzen ez bada ere literaturan. Hona batzuk: Eta ZEIN-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa zaitezte nor den hartan dignerik, eta zaudete han parti zaitezteno (Leizarraga); Gero baderamatzate zoin tokitarat iduritzen ere baitzeie, eta harat (J. Etxepare).

Adibide horietan zein izenlagun gisa agertzen zaigu. Esan gabe doa zer ere erabil daitekeela batzuetan modu berean: Zeren nola etsaiak bethiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta edireiten baitute, hura berehala harrapatzen dute, eta are batzutan berreturik, airatzen eta kanpatzen dute (Axular); Zer ere baitu eskas lur batek bere baitarik, hura behar zaio eman ongailuz (Almanaka); Zer ere baitu bere lan berezia gerlako gizon bakhotxak, hartan da gehienik eskolatzen (Saint-Pierre).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper