Euskararen Gramatika

31.4.6.3. Korrelaziozko perpausen balioa


31.4.6.3. Korrelaziozko perpausen balioa

31.4.6.3a Ikusi dugu korrelaziozko perpausetan izenordain anaforikoak duen aurrekaria galderetako izenordaina dela. Ez du, beraz, erreferentzia zehatzik, eta, ondorioz, balio kanonikoa hartzen ohi du, eta ematen ere izenordain anaforikoari. Batzuetan, haatik, balio kontzesiboa ere izan dezake.

Aurrekariak balio kanonikoa duenean korrelaziozko perpaus horiek ardatzik gabeko erlatibo generikoen pareko dira. Adibidez —ondotik errepikatzen dugun adibidea—, ardatzik gabeko erlatibo generiko baten bidez adierazia da beste zenbait itzulpenetan: Nor ere baitago nitan eta ni hartan, eta harek ausarki ekartzen du fruitu (Leon); Ni Argan bezala nitan dagonak uzta ugari ematen du (Orixe); Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin (Elizen arteko Biblia).

31.4.6.3b Testuinguru egokietan balio kontzesiboa ere izan baitezake izenordainak, araberako balioa hartzen dute batzuetan korrelaziozko perpausek. Beha ondoko adibideari: Non ere gordetzen baita, ez zaigu handik eskapatuko.

Horrelako adibide bati, interpretazioan kutsu kontzesiboa errazki eman dakioke, hala nola esaten balitz: Edonon, den tokirik aurkitzen zailenean ere, ezkuturik egon arren, ez zaigu handik eskapatuko. Parekotasun horrek esplikatzen ditu, adibidez, kolosarrei eginiko gutunetan Kol 3, 23 pasarteko itzulpen desberdinak: Zer ere baitagizue, gogotik egizue (Leizarraga); Edozein gauza egin dezazuen, bihotzetik egizue (Duvoisin).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper