Euskararen Gramatika

31.4.6.2. Korrelaziozko perpausen egitura


31.4.6.2. Korrelaziozko perpausen egitura

31.4.6.2a Esan bezala, goiko perpausetako egituran bi perpaus ditugu: alde batetik galdera izenordain bat izenordain aurrekari gisa daukan mendeko perpaus bat, bait- aurrizkia dakarrena, eta bestetik, bestearen eskuinean, izenordain anaforikoa daukan perpaus bat, menderatua izan beharrik ez duena, eta beraz adizkia menderagailurik gabe izan dezakeena. Ondoko adibidean erakusten dugu korrelaziozko perpausen egitura:

[ZER/NORk-kasua (ere) … BAIT- aditza], [HURAk-kasua … aditza]

Nor ere baitago nitan eta ni hartan, eta harek ausarki ekartzen du fruitu (Leon); Ama Birjinak, are mundu hunetan zenean ere, nori ere, eta nork ere behatzen baitzioen, hari […] gogoeta garbi batzuk, eta garbiki bizitzeko nahikunde handi batzuk pitzten eta emaiten […] zerautzan (Axular); Baina, nor ere ahalegintzen baita besteak Arrazoiaren arabera gidatzen, hura ez da oldarrez ari, gizatasunez eta bihozberatasunez baizik (Xarriton); Nork ere irudikatzen baitu, alabaina, maite duen emaztea zikintzen dela beste norbaitekin, pertsona hura tristatuko da (Xarriton). Azken adibide honetan, erakusle soilaren ordez, izenaz eta erakusleaz osaturiko sintagma dugu.

31.4.6.2b Perpaus hauei dagokien terminologia ongi zehazteko erranen dugu perpaus menderatuko izenordain erlatiboa (ZER edo NOR) izenordain (korrelatu) aurrekaria dela, eta beste izenordaina, berriz, HURA gure adibideetan, izenordain (korrelatu) anaforikoa dela. Adibideetan ikusten den bezala, gehienetan ere diskurtso markatzailea lotzen zaio izenordain aurrekariari.

31.4.6.2c Aurrekoei konparatuz berezitasunak badituzte korrelaziozko perpaus erlatiboek:

Lehenbizikorik, zein-erlatiboak edo bait-erlatiboak bezala, ez dira izenlagun gisa agertzen; horretan argi eta garbi bereizten dira perpaus erlatibo arruntetarik.

Bigarrenekorik, zein-erlatiboak edo bait-erlatiboak ez bezala, ez dira postposatuak: izan ere, erlatibo korrelatiboak erreferentzia ematen dioten anaforikoaren ezkerraldean agertzen dira beti.

Hirugarrenekorik, perpaus erlatiboak erreferentzia zehazten dion izen sintagma erakuslea izaten da: hura, honi dagokion leku-adberbio bat (han, handik, hara…) edo, batzuetan, haina.

Altubek (1929: § 125) seinalatu zuen bezala, euskaraz beste modu batean ere ager daiteke korrelaziozko egitura hau, ondoko adibideetan ikus daitekeen bezala: Berak zer esaten eban? Nik arexeri erantzun baiño ez; Zein lagunen atzean ibili zan? Ba uraxe aurkitu Azkaratek.

Paralelismoa nabarmena da hor korrelazioz moldaturiko erlatiboekin, baina formazko diferentzia handi batekin: adibide horietan zer eta zein izenordainak galdera batean dira eta zinezko galdera izenordainak dira. Aitzitik, aurreko perpausean ez da horrela: galdera izenordaina daukan perpausa ez da galderazkoa, eta menderagailua dakar haren adizkiak.

Galderazko egituratik abiaturik ere forma jokatugabeak izan baitaitezke, are handiago gertatzen da orduan erlatibo korrelatuekin perpaus horiek duten antza: Berak zer esan ta nik arexeri erantzun, besterik ez (Altube 1929); Nik nora begiratu, hara hark (J. I. Basterretxea); Erizain ibili nintzen Gudarostearekin, gudariak nora joan ni hara (Uribe).

Bestalde, badirudi ahozko erregistro horretan bereziki, itxura bereko beste korrelaziozko perpausak ere molda daitezkeela hegoaldeko euskalkietan. Haietan, -(e)n menderagailua lotzen zaio galdera izenordaina duen perpauseko adizki jokatuari, zehar-galdera batean bezala. Horrela gertatzen da ondoko adibidean: Zu nora joaten zaren, nire anaia ere beti hara joaten da.

Esan behar da, halere, holako perpausak, ohiko korrelaziozko perpausen egitura dutenak (Hegoaldean gertatzen ohi denaz, -(e)n izanik menderagailua, eta ez bait-) ez direla biziki agertzen testu idatzietan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper