Euskararen Gramatika

31.4.6.1. Korrelaziozko perpausak: aurkezpena


31.4.6.1. Korrelaziozko perpausak: aurkezpena

31.4.6.1a Perpaus erlatiboen artean sailkatzen ohi dira ondoko adibideko ereduari darraizkion perpausak ere: Nor ere bizi baita etxe hartan, hark pagatu beharko du haren konponketa.

Adibide horretan erreferentzia bereko bi izenordain ditugu, perpaus banatan agertzen direnak: lehenbizikoa galdera izenordaina da eta lehen perpausean agertzen da, perpaus hartako aditz jokatuak bait- aurrizkia duelarik (baita); bigarren izenordaina (hark), berriz, erakuslea da, eta ondoko perpausean agertzen da, perpaus hartako adizkiak menderagailurik ez dakarrelarik (pagatu beharko du). Erakuslea (hark) anaforikoa da, erran nahi baitu aurrekari batek ematen diola erreferentzia; ohar bedi, haatik, aurrekari horrek ez dezakeela erreferentzia zehazki mugaturik eman, zeren galderetan erabiltzen den izenordaina baita: nor, aurreko perpausean dagoena.

31.4.6.1b Holako egitura duten perpausez esaten da perpaus korrelatiboak edo korrelaziozko perpausak direla, eta mendekoari, nor … bait- erakoari, esaten zaio perpaus erlatibo korrelatiboa. Perpaus hauek ditugu hemen ikergai.

Ekialdeko tradizioan agertzen dira gehienik perpaus hauek literaturan. Halere, mendebaldean ere kausi daitezke batzuetan, bereziki testu zaharretan, bai(s)t- menderagailuarekin eraikiak, eta moduzko konparazioak osatuz: Zelangoa baista amea, alangoa oi da alabea (RS); Zelan bainabil janzirik, alan otza daukat nik (RS).

Forma jokatugabe eta eliptikoetan ere kausitzen dira korrelaziozko perpausak hala nola ondoko adibideetan: Zer ikusi, hura ikasi; Eguzkia nora zapiak hara.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper