Euskararen Gramatika

31.4.4.5. Zein-erlatiboen tokia aurrekariaren eretzera


31.4.4.5. Zein-erlatiboen tokia aurrekariaren eretzera

31.4.4.5a Zein-erlatiboak postposatuak izaki, aurrekariaren ondoren agertzen dira, aposizioan. Gisa horretan, anitzetan aurrekariaren ondo-ondoan izaten badira, ez da nahitaez beti horrela gertatzen, eta zenbaitetan zein-erlatiboa perpausaren bukaeran agerturik, aurrekaritik bereiz ager daiteke, hala nola gertatzen baita aposizioan diren erlatibo arrunten kasuan ere.

Zein-erlatiboak aposizioan datoz, aurrekariari hurbiletik darraizkiola. Zuzenean segitzen dute aurrekaria, edo, hartarik bereiziak badira, ezinbestekoa delako: aurrekaria izenlaguna delako, haren ondotik postposizio bat badelako edo beste izen sintagma batean sarturik dagoelako: […] ortziralez salbu, zeinetan baita Doni‑Yoaneko merkhatua (J. B. Elizanburu). Segidako adibidean, aurrekaria izenlaguna da; izenordain erlatiboa, beraz, ez da agertzen ahal haren ondo-ondoan: Ioseph Mariaren senharra, zeinaganik iayo izan baita Iesus (Leizarraga).

31.4.4.5b Perpaus erlatibo arruntak aposizioan doazenean, perpausaren bukaeran aurkitzen dira maiz, gaineko perpauseko adizkia eta beste tartean dela. Gauza bera gertatzen da zein-erlatiboekin ere. Alde horretarik egitura paraleloa dute ondoko bi adibideek, batean perpaus erlatibo arrunta izan baita aposizioan emana eta gibeleratua, eta bestean, berriz, izenordain erlatiboa duen perpausa: Goizean liburu bat irakurri dut(,) [biziki gustatu zaidana]; Goizean liburu bat irakurri dut(,) [zeina biziki gustatu baitzait]. Hona beste adibide bat ergatibozko sintagma ere tartean duena: […] ordena asko bere izenteetan ditu Aita Santubak berak, zeintzubetan eragozten jakuen Eleisa-gizonai, ez bakarrik alako lekubetan dantzan egitia, ez bada baita besteen naasteko dantzia berarijaz ikustia bere (Frai Bartolome).

31.4.4.5c Zein-erlatiboak, ageriko ardatzik gabeko perpaus erlatiboak bezala predikatu osagarri izan daitezke. Orduan izen sintagma subjektuari dagokio izenordain erlatiboa: Ezen haur da [zeinez eskribatua baita …] (Leizarraga). Baina egitura hau zaharkitua da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper