Euskararen Gramatika

31.4.4.4. Zein-erlatibo konposatu eta konplexuak


31.4.4.4. Zein-erlatibo konposatu eta konplexuak

31.4.4.4a Zein-erlatiboak elkarren artean juntagailuen bidez lot daitezke, hala nola Tartasen adibide honetan, non mode Pernon azken hilaren aitak aurrekariaren ondoren hiru zein-erlatibo ageri baitira eta juntagailuaren bidez konposatuak: Costuma eta karitate eder bat pratikatzen zian bere denboran mode Pernon azken hilaren aitak, [zoin hirur Erregeren denboran izan baita, agian Frantzian zen iaunik handiena] eta [zoiñek, Duc de Candale, Duc de la Valete, eta Cardinal de la Valete bere hirur semen, eta bere personan, ukhen baitu ohore hori non laur cordon blu, kolpu batez bere familian ikusi baititu] eta [zoin Infanteria Frantzesaren Colonel general, eta Guyenako gobernadore hil izan baita]. Hona beste adibide bat, Leizarragarren obratik: Iainkoaren Aingerua, zeinena bainaiz ni eta zein zerbitzatzen baitut. Zenbaitetan, bait-erlatibo batekin egiten da juntadura: Neure adeskidia, igaren urthian egin dut, eta ezarri argira, libruto bat euskaraz, [zoiñen izena baita Onsa hilceco bidia], eta [konprenitzen baititu onsa hiltzeko moyenak] (Tartas).

Beste zenbaitetan zein-erlatiboa bera da konplexua; hots, perpaus erlatiboaren barneko beste mendeko perpaus baten osagarria da izenordaina daraman perpausa. Halakoetan, menderagailua (bait-, edo -(e)n), goragoko perpauseko adizkiari lotzen zaio, eta izenordain erlatiboa agertzen den mendeko perpauseko adizkiak berezko ezaugarriak atxikitzen ditu: Etorriko dira haur batzuk, zeinek [esperantza baitut [ixtorio guztia kontatuko digutela]].

31.4.4.4b Izen sintagma erlatibatua dagoen perpausa perpaus adjuntua denean, berriz (denborazkoa, moduzkoa…) zein izenordaina ez daiteke hartarik atera, eta perpaus guziak agertu behar du bait- menderagailua hartzen duen perpausaren aurrean. Abaritia duk, zein desiratzen dutelarik batzu erauzi izan baitirade fedeti (Leizarraga); Ontasunen gutizia, zeiñaz posedituak izanik zenbeit errebelatu izan baidire fedetik (Haraneder). Hau da, beraz, egitura: [P ERL [P Adjuntu ZEIN-… P Adjuntu]… BAIT-/-(e)n…]. Adibidez: Kalte guztien gaiñeko kaltea, alferkeriatik heldu den handiena, [[zeiñi narraikola] erran baitut nik oraiñokoan erran dudan guztia] (Axular); Beste gauza asko Isaakek arteraño etziekizkienak […], [[zeintzuek gizon santu ark aditu zituenean], Jaunari eskerrak eman, eta gero Jakob bere ordeko nagusitzat ezagutu zuen] (Lardizabal); Gorthean utzi zuen andrea, [[zoinari agradatzeko] hainbertze pairatzen baitzuen] (Laphitz). Azken adibide hau, ordea, ez-gramatikala izango litzateke, izenordaina perpaus adjuntutik aterako bagenu: *Han utzi zuen andrea, zeinari [hainbeste pairatzen baitzuen] agradatzeko.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper