Kokapena:
Adierazpen aditzekin erabiltzen dira zehar-galdera jokatugabeak (§ 30.8.3), adizki nagusiaren denborarekiko aurrera begirakoak, eta beren baitan modalizazio bat daramatenak: Badakit zer/nori/nola esan (= esan behar diodan, esan diezaiokedan). Bada, egitura bereko perpausak erabiltzen dira beste aditz mota batekin erlatiboen balioko eraikuntza batean: Badaukat zer/nori/nola esan(a).